Liburu erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan
Erlijio –aniztasuna eta arkitektura
Lehenengo argitaratze data: 2015/04/30
Maiatzean zehar,Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak erlijio arkitekturari buruzko berriki jaso dituen zenbait liburu erakutsiko ditu; arkitekturaren ikuspegitik erlijio-espazioen aniztasunari gerturatzeko asmoarekin. Liburu erakusketa honekin, liburutegia "Erlijio-aniztasuna, erronka eta aukera" jardunaldietara batzen da; Arkitektura G.E.T eta Aieteko kultur etxean ospatuko direnak maiatzaren 4ean eta 5ean. Jardunaldiak "Baitara baita" proiektuaren parte dira, Donostia 2016 Kulturaren Europar Hiriburua"-ren programaren barruan. Programa horren helburua da konfesioen elkarren arteko ezagutza bideratzeko aukerak eta espazioak sortzea; eta kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzea giza eskubideak oinarri hartuta. Jardunaldien osagarri gisa Arkitektura G.E.T.-ko bosgarren mailako ikasleen hogeita hamar bat maketen erakusketa bat ikusteko aukera izango da; konfesio anitzeko zentroak gai duen esposizioa.