Agiriak fotokopiatzea eta eskaneatzea

Inprimatzeko aukeraz gain, inprimagailuan bertan fotokopiak egiteko eta eskaneatzeko aukera daukazu. Horretarako, inprimagailuko panelaren bidez sartu behar duzu SarePrintera, LDAPa zehaztu eta jarraibideak bete.

Gogoan izan fotokopiak egiteko saldo nahikoa izan behar duzula (fotokopiatzeko prezioak inprimatzeko berak dira); eskaneatzea doan da.

Eskaneatutako agiriak zuzenean bidaliko ditu PDF formatuan zure posta elektronikora, edo USB memoria batean gorde ditzakezu ere bai.

Adi egon! Bidali behar diren dokumentuek muga jakin bat izan behar dute tamainari dagokionez. Zatitu eskaneatzen duzuna 200 orrialdetik beherako bloketan, bidalketak huts ez egiteko.

Ikusi nahi al duzu nola funtzionatzen duen?

** Eman beharreko urratsak antzekoak dira bestelako inprimagailu ereduetan. Bideo hauek erabilgarri dauden ereduetako bat bakarrik ilustratzen dute.