Banner-Blog-EHUKultura

Info_Suscríbete

Eduki publikatzailea

EVENTO-Exposicion-Manuel-Estrada

Erakusketa Erakusketa

Diseinu pentsamenduaren arrastoa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/12/09, 19:00 - 20:00

Kokapena

Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Bilbao Bizkaia D Week 2015

Deskribapena

Manuel Estradaren koadernoak

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Chillida Aretoa. Bilbo
Datak: 2015eko azaroaren 12tik abenduaren 9ra
Ordutegia: 08:00-20:00
Erakusketa astelehenetik igandera irekita dago
Sarrera doan

Erakusketaren inaugurazioa
Azaroak 12
19:00etan

Erakusketan, elkarrizketa bisual bat proposatzen da amaierako diseinuen, collage zatituen, bat-bateko marrazkien eta obra «amaigabeen» artean, eta agerian geratzen da egungo diseinuak ezin diola uko egin marrazkiari, proiektatzeko jardueraren funtsezko osagai gisa.

Manuel Estrada beti dabil koaderno txiki bat altzoan duela; hantxe idazten ditu ideia guztiak, han marraztu, idatzi edo ebaki, eta han itsasten ditu bere diseinu kontzeptuak, askotariko materialekin.

Estradaren koadernoak testu eta ikusmenaren bidez adierazitako pentsamenduaren erregistro bat dira; euskarri bat, memoria kanporatzeko; ideien eta informazio agiritegi bat; leku bat, eguneroko inspiraziorako; egunkari pertsonal bat eta, aldi berean, gogoetarako espazio bat, sortzen ari diren ideien haziak jasotzeko eta marrazketa sortzaile eta komunikatiboen bitartez irudikatzeko.

Haren orrialdeetan barrena nabigatzean, erdizka ikus dezakegu diseinatzailearen pentsamenduaren eta ideien arrastoa.

Ideien arrastoa, lehen zirriborroetatik ia amatuta dauden proiektuetara.

 

Bilbao Bizkaia D Week 2015