Banner-Blog-EHUKultura

Info_Suscríbete

Eduki publikatzailea

Manuel Estrada disenatzailearekin erakusketa, hitzaldia eta tailerra

INFO-Manuel-Estrada

Manuel Estrada disenatzailearekin erakusketa, hitzaldia eta tailerra

Irudia

Bilbon egingo den «Bilbao Bizkaia D Week 2015» dela eta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, «ehukultura»ren bidez, bat egin du ekimen horrekin, eta hainbat jarduera antolatu ditu (erakusketa, hitzaldia eta workshopa). Jarduera horien helburu nagusia diseinu grafikoa zabaltzea da, gure inguruko kultura sorkuntzaren oinarrizko balio gisa eta gure iruditeria kolektiboari egindako ekarpen gisa. Hori guztia erakusketa eta praktika uztartuz egingo da, Manuel Estrada diseinatzailearen sorkuntza prozesua oinarri hartuta. Munduan den erreferente nagusietako bat, diseinu grafikoaren arloan.

Ekimen honek hasiera emango die «ehuDiseinuaren campusa» proiektuan aurreikusitako jarduerei.

ehuDiseinuaren Campusa unibertsitateak ezagutza sortzeko eta transferitzeko duen berezko konpromisotik sortu da, eta unibertsitate kultura hedatzeko jardueren gune gisa eratu da. Jarduerak, bereziki, diseinu grafikoaren arloan kokatzen dira, baina horri lotutako beste sorkuntza diziplina batzuei begira daude. UPV/EHUko Bizkaiko Campusak diseinuaren irakaskuntza eta ikerketa arloa zabaldu nahi du, herritarrengandik gertu egoteko, aldian behingo lantoki egonkor baten bidez, zeina Bizkaia Aretoa eraikinean kokatuko baita, hau da, UPV/EHUk Bilbon duen egoitzan.

Irudia