Bootcamp tailerra

Bootcamp tailerra: ideia bat daukat...negozio ideia da? 

Irudia

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Donostia Sustapenak batera antolatutako ekintzailetza unibertsitate ikasleen artean sustatzeko tailerra da hau. 

Saio hau ekintzailetza aukera profesional bezala ikusten duten eta beraien negozio ideia bideragarria izan daitekeen baieztatu nahi duten ikasleei zuzenduta dago. 

Edukiak: 

  • Negozio guztiak ideia batetik sortzen badira ere, ideia guztiak ez dira negozioa. Modu praktiko batean metodologia bat landuko dugu ikas dezazun "negozio ideia" bat izateko osagarriak zeintzuk diren eta ekiteko aukera baten aurrean ote zauedn baieztatzeko.
  • Horretaz gain, zure negozio ideiaren aurkezpen eraginkor bat egiten erakutsiko dizugu. 
  • Ekintzaile baten bisita izango dugu ekiteko bere motibazioak, aurre egin behar izan dizkien zailtasunak, lortu dituen emaitzak, etabar bertaratutakoekin partekatzeko.   

Data: martxoak 15 ostirala. 
Ordua: 9:30-13:30
Lekua: EKINN eraikina, San Bartolomé gaina, 16
Eman izena hemen! 

 

Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia Zuzendaritza
Telefonoa 943 01 8323. E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus