Ekintzailetza
Gipuzkoako campuseko ekintzailetza, enplegagarritasun eta transferentziako zuzendaritzak, beste helburu batzuen artean, ekintzailetza bultzatu nahi du univertsitate komunitate osoan. Orokorrean, helburuak honakoak dira:
- Ekintzaletzaren kultura bultzatzea campuseko ikasleen artean, edozein jakintza-arlotan proiektu berritzaileak garatzeko esperientzia landuz. Testuinguru horretan, campuseko ikasleek bere ideiak lurreratzen, finantzaketa bilatzen, taldea osatzen eta benetako proiektuen aukerak eta arriskuak baloratzen ikasteko ekimenak sustatzen dira. Campusean abian diren ekintzailetza esperientziek gizarte eta teknologia erronkak hartzen dituzte barne.
- Enpresen sorrera sustatzea, ikasleen eta ikertzaileen enplegagarritasunerako benetako aukera gisa, eta ikerketa-taldeetatik ezagutza transferitzeko modu natural gisa. EHUren Gipuzkoako campusetik sortutako spin-offak dira prozesu honen adibiderik onena.
Ekintzailetza programak eta sariak
- UPV/EHU Gazte Ekintzailetzarako Programa: Enpresa proiektu bat abian jartzeko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen lehenengo aukera. Urtero 35 beka esleitzen dira programa honetan parte hartzeko, irailean argitaratzen den deialdiaren bidez. Beka horiekin diru-laguntza bat, formakuntza eta mentoreen laguntza jasoko dute ikasle parte-hartzaileek.
- Entreprenari programa: Enpresen sorkuntza bultzatzeko BIC GIPUZKOA eta EHUren Gipuzkoako Campusaren arteko lankidetza esparrua da. Unibertsitate irakasle, ikertzaile eta ikasleei zuzenduta dago, enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzeko euskarria emanez. Programa honekin teknologia eta ezagutza unibertsitatetik merkatura transferitzeko prozesua indartzen da.
- Manuel Laborde Werlinden sariak: Sari honek Gipuzkoako Campusean sortutako enpresa ekimenak nabarmentzen ditu bi kategoria ezberdinetan: “Ekimen Berritzaileak” eta “Gradu edo Master Amaierako Lanak eta Doktorego Tesiak”. Enpresa proiektua Laborde sarietara aurkeztu ahal izateko baldintza bakarra talde sustatzailearen barruan EHUko irakasle, ikertzaile, ikasle edo ikasle ohiak egotea da.
Gaurkotasun-albisteak
2025-26. ikasturtearen egutegia:
| Jarduera | Jarduera mota | Zeini zuzenduta | Data | Kolaboratzaileak |
|---|---|---|---|---|
| XXV Manuel Laborde Werlinden sariak | Saru banaketa ekitaldia | Ikarle, irakasle eta ikertzaileak | Azaroaren 27 | Entreprenari |
| Gazte ekintzailetza programa 2025 | Formakuntza moduluak (Gasteiz) | Ikasleak eta egresatuak | 2025eko azaroaren 24 - 2026ko uztailaren 3 | Eusko Jaurlaritza |
| Gazte ekintzailetza programa 2025 | Irekiera ekitaldia (Lascaray zentroa, Gasteiz) | Ikasleak eta egresaruak | Azaroaren 24 | Eusko Jaurlaritza |
| Deep tech spin-offen Txostenaren aurkezpena 2025 | Jardunaldia | Ikertzaileak | Azaroaren 20 | Mobile Word Capital Barcelona |
| XXV Manuel Laborde Werlinden sariak | Hautagaitzak aurkezteko epea | Ikasle, irakasle eta ikertzaileak | Irailaren 30 - azaroaren 3 | Entreprenari |
| Gazte ekintzailetza programa 2025 | Beka eskariak aurkezteko epea | Ikasleak eta egresatuak | Irailaren 1 - irailaren 23 | Eusko Jaurlaritza |
Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentzia Zuzendaritza
Telefonoa 943 01 8323
E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus
Telefonoa 943 01 8323
E-mail: gi-ekintzailetza@ehu.eus