UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien Gida

Aurkezpena

Irudia

Ikasleen Ordezkarien Gida 1992an sortu zen, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren ekimenez, eta, ordutik, berriro argitaratu eta eguneratu gabe zegoen. Urte horretatik, Unibertsitatearen Estatutuak askotan aldatu dira, baita ikasleei eta beren ordezkaritza organoei dagozkien arautegiak ere.

Ordutik egin diren arau aldaketa nagusiak Unibertsitateko Ikasleen Estatutua eta 2010ean onartutako eta 2011n argitaratutako UPV/EHUren Estatutuak izango dira seguruenik; izan ere, ikasleei zuzenean eragiten dieten arauak bateratzeko eta eskubide eta betebehar guztiak arautegi bakar batean (Ikasleen Arautegia) biltzeko beharra agerian uzten dute.

Aurkezpen hau aprobetxatu nahi dugu 2011ko uztailaren 18an, 19an eta 20an Eibarren egindako UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien I. Jardunaldietan parte hartu zuten pertsona guztiei beren lanagatik eta erabilitako denboragatik eskerrak emateko. Jardunaldi horiek Ikasleen Ordezkarien Gida hau egiteko oinarri gisa erabili dugun lehen zirriborroa egitea ahalbidetu ziguten. Gida hau testu erabilgarria eta, aldi berean, Unibertsitatea hobetzeko eta gure kideak ordezkatzeko lan egin nahi duzuenek erraz ulertzeko modukoa izatea nahi dugu.

Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu UPV/EHUko Ikasleen Errektoreordetzari, gida hau egiteko emandako laguntzagatik; ez alderdi ekonomikoan bakarrik (gidaren argitalpena finantzatu du), baita alderdi teknikoari dagokionez ere, gida argitaratzeko beharrezko baliabideak eta langileak ahalbidetu baitizkigu.

Gida honetan jasotako edukiak zuzenean edo zeharka gure Unibertsitateko ikasleei laguntzen eta horiek ordezkatzen arituko garen edo dagoeneko aritzen garen pertsona guztiontzat interesgarriak izatea espero dugu.

UPV/EHUko hauteskunde sistema

Ikasleen ordezkaritza maila ezberdinetan dago egituratuta: ikastegia, campusa eta UPV/EHU orokorrean. Dena den, ikasleek hiru ordezkari mota hautatuko dituzte zuzenean, beren eskubideak defendatzeko, beren interesak ordezkatzeko eta Unibertsitatearen kudeaketan parte hartzeko: klaustroko ordezkariak (edo klaustrokideak), Ikastegiko Batzarrekoak (edo batzarkideak), eta taldeko ordezkariak. Ondoren, ordezkaritza egitura osatzeko barne hauteskundeak egingo dira. Lehenengo bien hautaketa bi urtez behin egiten da, Hauteskunde Arautegi Orokorraren arabera. Ordezkari horiek hautatzeko, denek bozkatu behar dute, zuzenean eta isilpean, ikasturte hasieran. Taldeko ordezkariak, aldiz, urtean behin hautatzen dira, ikasturtea hasi eta aste gutxira; Ikasleen Arautegiak arautuko du alderdi hau seguruenik.

Hautagaitzen aurkezpena

UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak, besteak beste, erroldak argitaratzeko eta hautagaitzak aurkezteko epeak eta bozketa egunak ezarriko dituen hauteskunde egutegia onartuko du. Ikastegiek Batzarreko kideak hautatzeko beren egutegiak onartu beharko dituzte, baina, oro har, Gobernu Kontseiluak ezarritako egutegiarekin bat etorri ohi dira. Egutegia ikastegiko iragarki tauletan argitaratu beharko da; dena den, aurkitzen ez baduzu, joan zaitez Dekanotzara/Zuzendaritzara eta bertan galde ezazu.

Hautagaitzak Hauteskunde Batzordeko presidenteari bidali behar zaizkio, paperezko formatuan, eta UPV/EHUren erregistroetako edozeinetan erregistratu behar dira. Gogoratu kremailera erako zerrendak izan behar dutela (mutila eta neska). Salbuespen gisa, ordena hori hausteko baimena emango da, betiere, gutxienez ikasleen % 80 sexu berekoak badira. Honako datu hauek barne hartu behar ditu:

  • Hautagaitzaren izena.
  • Hautagaitza osatzen duten pertsonen izen-abizenak, NAN zk. eta sinadura.

Hautagaitza osatzeko ordena garrantzitsua da, ordezkariak ordena horretan hautatuko baitira. Hautagaitzarako ordezkoak izatea gomendatzen dugu, titularrek dimitituko balute ere.

Hauteskunde Batzordeak aurkeztutako hautagaitzak aztertuko ditu, eta, irregulartasunen bat aurkituz gero, zerrendako lehenengo pertsonari jakinaraziko dio, konpon dezan. Hautagaitza zuzentzean, berriro aurkeztu behar du Erregistroan, ezarritako epean. Adierazitako epean halakorik egin ezean, hautagaitza atzera botako da.

Kanpaina

Hautagaitzak behin betikotzat jo ondoren (aurrez behin-behineko izendatu eta aurka egiteko epea amaitutakoan), hasiera emango zaio hauteskunde kanpainari:

  • Seguruenik ikastegiek laguntza ekonomikoa edo eskolak eteteko aukera emango dizuete, hauteskundeetara aurkezteko dituzuen arrazoiak azaldu ahal izan ditzazuen. Horretarako baimena ikastegiko administratzaileari eskatu behar diozue.

  • Interesgarria da, zuen hautagaitzarekin batera, egin nahi dituzuen hobekuntza proposamenak aurkeztea edo hautagaitza desberdinen arteko eztabaidak edo hizketaldiak antolatzea, ikasleek beren balorazioa egin dezaten.

Hauteskundeak

Hauteskundeak egutegian zehaztutako egunean egingo dira, eta botoa ikastegietan jarritako hautestontzietan eman beharko da.

Botazio egunean bertaratu ezin baduzu, zure botoa egun batzuk lehenago eman dezakezu zure ikastegiko idazkaritzan, NANaren edo unibertsitateko txartelaren fotokopia bat eramanda. Botazioak egun osoa iraungo du, eta, amaieran, botoen zenbaketa publikoa egingo da. Banaketa egiteko hondar handienaren sistema erabiliko da, aniztasun handiagoa bermatzen baitu.

Aurten (2011), berrikuntza gisa, boto elektronikoa jarri da martxan. Horri esker, ikasleek Internet bidez bota dezakete, ikastegira joan beharrik izan gabe.

Behin-behineko emaitzak hurrengo egunean argitaratuko dira, eta ordezkariak ez dira izendatuko behin betiko emaitza argitaratu arte. Irregulartasunen bat egon dela uste baduzu, dagokion errekurtsoa aurkez dezakezu denbora tarte horretan.

Hautagaitzek ikuskatzaileak edo ahaldunak izenda ditzakete, botazioak behar bezala egiten direla bermatzeko.

Ordezkaritzaren organigrama

Irudia
Organigrama de representación

Ordezkari motak

Ikasleek, zuzenean, hiru ordezkari-mota aukeratzen dituzte, eta, hortik aurrera, ikasle-ordezkaritzaren egitura guztia berritzen hasten da.

Gela-mailan

Taldeak bere ordezkaria eta ordezkariordea aukeratu ahal izango ditu.

Ikastegi-mailan

Ikastegiko ikasleek, bi urterik behin, Ikastegiko Batzarrerako euren ordezkariak hautatuko dituzte. Horiek eratuko dute Ikastegiko Ikasle Kontseilua.

UPV/EHU mailan

Unibertsitateko ikasleek, bi urterik behin, Klaustrorako euren ordezkariak hautatuko dituzte.

Hortik aurrera, haiek hautatuko dituzte ordezkariak organo hauetarako:

Ikasle Kontseiluak

Por otro lado, están los Consejos de Estudiantes que son los órganos de representación del alumnado universitario. Están compuestos única y exclusivamente por estudiantes y se estructuran en tres niveles: Centro, Campus y UPV/EHU.

Consejo de Estudiantes de Centro

Está compuesto por la representación del alumnado en la Junta de Centro.

De entre ellos se elije a una Presidencia que será la representante en el Consejo de Estudiantes del Campus.

Consulta tu Consejo de Estudiantes de Centro.

Consejo de Estudiantes de Campus

Está compuesto por cada una de las Presidencias de los Consejos de Estudiantes de Centro, un/a representante de aulas de la experiencia así como la representación del alumnado de ese Campus en el Consejo de Gobierno.

Entre sus funciones está representar al alumnado del Campus y elegir su representación en la Junta de Campus.

De entre ellos se elije a un o una Presidenta que será la representante en el Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU.

Conoce cómo están compuestos actualmente.

Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU

Está compuesto por cinco representantes de los Consejos de Estudiantes de Campus y por la representación en el Consejo de Gobierno. Conócelos

De entre ellos se elije a una Presidencia. Ésta será la representante en el Consejo de Estudiantes Universitario del Estado.

Ikasleen ordezkarien eskubideak eta betebeharrak

Ikasleen Arautegiak bilduko ditu ikasleen ordezkarien eskubideak eta betebeharrak, baita goragoko arautegiek ere (esaterako, Unibertsitateko Ikasleen Estatutuak eta UPV/EHUren Estatutuek).

Eskubideak

  • Ikasleei eragiten dieten gaiei buruzko informazio zehatza eskatzea eta jasotzea.

  • Beren ordezkaritza modu askean gauzatzea.

  • Erabakiak hartzeko eta politika estrategikoak ezartzeko prozesuan parte hartzea, erantzukizunaren zati bat beren gain hartuta.

  • Beren zeregin akademikoak ordezkaritza jarduerekin bateratzeko aukera izatea, beren prestakuntzari kalterik egin gabe. Zehazki, ikasleen ordezkari gisa gobernu eta/edo ordezkaritza organoetara bertaratu behar izanagatik, beren prestakuntzak kalteak jasan baditzake, irakasleek tutoretza osagarriak antolatuko dituzte, ordezkariari irakasgaia arrakastaz gainditzeko beharrezko ezagutza eskuratzeko aukera bermatzeko.

  • Ikasleentzat interesgarria izan daitekeen informazioa hedatzeko beharrezko baliabide ekonomikoak, espazio fisikoak eta baliabide telematikoak izatea.

  • Taldeko erantzukizunaren esparruan, ordezkaritza aktiboa eta parte-hartzailea izatea Unibertsitateko gobernu eta ordezkaritza organoetan, dagokion arautegian eta gainerako unibertsitate arautegian ezarritakoari jarraiki.

Betebeharrak

  • Bilkuretara joatea eta UPV/EHUko organoetan ordezkatzen duen taldearen proposamenak, interesak, ekimenak eta kritikak bideratzea eta defendatzea; betiere, UPV/EHUko arautegiaren arabera edozein ikaslek bere ekarpenak zuzenean egiteko duen eskubideari kalterik egin gabe.

  • Beren izendapenaren helburu diren lanak eta erantzukizunak eraginkortasunez eta arduraz gauzatzea.

  • Beren karguagatik jasotako informazioa ondo erabiltzea, konfidentzialtasuna errespetatuta, hala dagokionean.

  • UPV/EHUren ondasunak eta eskubideak babestea, sustatzea eta defendatzea.

  • Beren funtzioak edo eskubideak gauzatzeko utzitako lokalak, materiala, dokumentazioa eta bestelako ondasunak zaintzea eta ondo erabiltzea.

Baliabide erabilgarriak

UPV/EHUk Ikasleen Kontseiluari lokal bat utziko dio, altzariak, telefonoa eta gutunak jasotzeko postontzi bat izango dituena. Baita bulegoko materialaren gasturako eta jardueretarako aurrekontu bat ere.

Baliabide ekonomikoak

Ikasle Kontseilu bakoitzak UPV/EHUren Aurrekontu Orokorretan ezarritako urteko aurrekontu bat du. Aurrekontu horrekin, Ikasle Kontseiluak bulegoko materialaren eta gauzatu nahi dituen jardueren gastuak ordaindu behar ditu. Horrez gain, hainbat jarduera egiteko edo titulazioko sektore bilkuretara joateko laguntzak jaso ahal izango ditu, besteak beste. Laguntza horiek eskuratzeko, sailetara, ikastegietara, errektoreordetzetara eta horien zuzendaritza desberdinetara, edo UPV/EHUko Ikasle Kontseilura jo behar duzu, bete beharreko epeen, baldintzen eta formularioen berri izateko.

Unibertsitateak hitzarmenak ditu enpresa jakin batzuekin, unibertsitateko kideei hainbat zerbitzu eskain diezazkieten. Eskaerak eta gastuak hitzarmen horien arabera egin behar dira. Bai material suntsigarria bai garraio, bidaia, catering eta halako beste zerbitzu batzuk eskatzeko, interesdunek laguntza eskatutako organoan bertan kontsultatu behar dituzte UPV/EHUk dituen hitzarmenak.

Ikasleen ordezkarien eskubidea da beren funtzioak gauzatzearen ondorioz sortutako gastuak deialdia egin duen organoak ordaintzea. Organoa behin ezagututa eta dokumentazioa jaso ondoren, interesgarria da oso deialdia arreta handiaz irakurtzea, bai eta kasuan kasuko inprimakiak zehatz-mehatz betetzea ere, eskariaren helburua eta baldintzak behar bezain argi azalduko badira. Organo horrek ordainketa egin dezan, inprimakia bete eta jatorrizko tiketak eta fakturak erantsi behar dituzu.

Zerbitzu Juridikoa

Ikasle Kontseiluek edozein zalantza juridiko Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoari galdetzeko aukera dute. Modu horretan, arautegien interpretazio okerrak eta, ondorioz, etorkizuneko errekurtsoak saihestu ahal izango dituzu. Harremanetan jartzeko, secretariageneral@ehu.es helbide elektronikoa edo 94 601 2020 telefonoa erabil ditzakezu.

Baliabide informatikoak/telematikoak

IKT Gerenteordetzak Irakaskuntza Sareko Zerbitzuen Gida du, Gerenteordetzak ikasleei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak azaletik deskribatzen dituena. Horrez gain, http://www.tic.ehu.es ("Zerbitzuak" atalean) webgunean eskainitako zerbitzu guztiak kontsulta daitezke. Ikasle Kontseiluek horietako batzuk eska ditzakete, irakasle eta ikertzaileei eta AZPko langileei bakarrik zuzenduta daudela jartzen badu ere. Zerbitzu horietako edozein eskatu aurretik UPV/EHUko Ikasle Kontseiluarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

Helbide elektronikoak

Ikastegiko Ikasle Kontseilu guztiek Unibertsitateko posta kontu bat dute, eta Kontseiluko presidenteak hartuko du kontu horren ardura bere gain. Kontu elektroniko horretara sartzeko, zure Unibertsitateko kontura bezala sartu behar duzu, baina, kasu honetan, erabiltzailea ekrXXXXXXX@ehu.es motakoa izango da (X letrak zenbakiak dira). Erabiltzailea eta pasahitza ez badakizkizu, zure ikastegiko administratzailearekin hitz egin behar duzu. Presidentetza aldatuz gero ere, administratzaileari horren berri eman behar diozue. UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko kideek Unibertsitateko helbide elektronikoa bakarrik erabiliko dute harremanetan jartzeko.

Argitu behar dugu posta helbidea ez dela ekrXXXXXXX@ehu.es, postontzi bati lotutako lau ezizen baizik (gaztelaniaz eta euskaraz). Edonork idatz dezake kontu horietara, eta, mezua ikusteko, postontzia begiratu besterik ez duzu egin behar, lehen aipatutako erabiltzailea sartuta. Begiratu gida honen VI. eranskinean ikastegietako Ikasle Kontseiluei emandako helbide elektronikoak.

Euskarazko helbide laburrak hedatzen saiatuko gara, baina Ikasle Kontseilu bakoitzak egokiena iruditzen zaiona hedatu ahal izango du.

Mezuak idatzitakoan, hartzaileek ezizen lehenetsia ikusiko dute (motza euskaraz). Ikastegiko Ikasle Kontseiluak ezizen lehenetsia aldatu nahi izanez gero, bere ikastegiko administratzailearekin jarri beharko du harremanetan.

Telefonoa eta Faxa

Oro har, Ikasle Kontseiluaren lokalak telefonoa izaten du, eta ikasleek telefono finkoetara dei dezakete bertatik. Kasu batzuetan, mugikorretara deiak egiteko funtzioa erabilgarri jartzeko aukera dago, aurrez telefonia zerbitzuari eskaera eginda. Edozein eskaera edo kontsulta egiteko, jar zaitez harremanetan Telefonia Zuzendaritzarekin, eta Ikasle Kontseiluan dituzun zerbitzuei eta, hala badagokio, zerbitzua zabaltzeko eskaera egiteko moduari buruzko informazioa eska ezazu.

Unibertsitatearen barruan deiak egin nahi izanez gero, 13 (Gipuzkoa), 14 (Bizkaia) edo 15 (Araba) aurrezenbakia markatu behar duzu, eta, ondoren, zenbakiari dagokion lau zifrako luzapena (adibidea: 2000). Mugikor korporatiboetara deitu behar izanez gero, 17 aurrezenbakia markatu behar duzu. Unibertsitatetik kanpo deitu nahi baduzu, 0 zenbakia markatu behar duzu zenbakiaren aurretik, adibidez…:

UPV/EHUko Ikasle Kontseilua Bizkaian dago eta 94 601 2449 telefono zenbakia du. Bizkaitik deitzen baduzu, 2449 bakarrik markatu behar duzu. Alabaina, beste campus batetik deitzen baduzu, 14-2449 markatu behar duzu. Bestela, 0-94 601 2449 marka dezakezu.

Gidaliburu honen VI. eranskinean aurkituko dituzu UPV/EHUko ikastegietako ikasleen kontseilu guztien telefonoak. Honez gain, VII. eranskinean, beste zenbait telefono ematen dizkizut, kontseiluaren funtzionamendurako interesgarri izanen zaizulakoan.

Ikastegiko faxa erabiltzeko, Dekanotzarekin edo Ikastegiko Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea eta baldintzei buruzko informazioa eskatzea gomendatzen dizugu.

Posta arruntarentzako ontzia

Ikastegiak barneko postarentzako ontzi bat utziko dio Ikasle Kontseiluari, posta arrunta bertan jasotzeko. Atezainek postontzian utziko dituzte ikastegira iristen diren gutunak. Interesgarria izango litzateke Ikastegiko Ikasle Kontseilu bakoitzak posta jasotzeko eta irekitzeko arduradun bat izendatzea.

Barneko posta/Erregistroa

UPV/EHUk Unibertsitateko organo eta ikastegi desberdinen artean dokumentuak errazago bidaltzeko barneko posta zerbitzu bat du. Zerbitzu hori erabiltzeko ez da zigilurik edo posta helbide osorik behar; nahikoa da gutun-azal itxi batean hartzailea, organoa, ikastegia edo zerbitzua eta Campusa idaztea eta atezaindegian entregatzea.

Kargu akademikoren bati idatzi nahi badiozu (errektorea, errektoreordea, zuzendaria, dekanoa, saileko zuzendaria, Ikasle Kontseilua, eta abar), edozein ikastegitako idazkaritzara gerturatu eta zure eskaera erregistratzeko eska dezakezu. Modu horretan, zure idazkia jasota geldituko da, eta hartzaileak jasoko duela bermatuko duzu. Bi kopia eramatea gomendatzen dizugu; bat Erregistroan uzteko, eta bestea bidali izanaren adierazpena eman diezazuten.

Kargu akademikoren bati idatzi nahi badiozu (errektorea, errektoreordea, zuzendaria, dekanoa, saileko zuzendaria, Ikasle Kontseilua, eta abar), edozein ikastegitako idazkaritzara gerturatu eta zure eskaera erregistratzeko eska dezakezu. Modu horretan, zure idazkia jasota geldituko da, eta hartzaileak jasoko duela bermatuko duzu. Bi kopia eramatea gomendatzen dizugu; bat Erregistroan uzteko, eta bestea bidali izanaren adierazpena eman diezazuten.

Itzulpen Zerbitzua

UPV/EHUko Itzulpen Zerbitzuaren funtzio nagusia Unibertsitateko dokumentu ofizialak euskaratik gaztelaniara edo gaztelaniatik euskarara itzultzea da.

Ikasle Kontseiluak, unibertsitateko organo gisa, deialdiak, aktak eta bestelako dokumentu guztiak EAEko bi hizkuntza ofizialetan bidaltzeko betebeharra du. Horretarako, Itzulpen Zerbitzua erabil dezake.

Dokumentazioa itzultzeko, identifikatu eta dokumentazioa behar adinako aurrerapenarekin bidali behar duzu, bilkuraren aurretik itzultzeko denbora izan dezaten. Dokumentua formatu editagarrian igorri beharko duzu (ODT edo DOCX formatu estandarretan) honako helbide hauetara: itzulpenak@ehu.es - traducciones@ehu.es.

Irudia

Ikasleen kontseilu guztiek, bai ikastegiko kontseiluek nola UPV/EHUkoak berak, logotipoa dute zeinek berea (dokumentu honen azalaren arrazoi nagusia) eta, UPV/EHUren antzera, zeinek bere estilo arauak ditu. Txantiloiak edo erreferentziazko formatuak kontsultatzeko, UPV/EHUko ikasleen kontseilura jo behar da.

Ikasleentzako interesgarriak diren zerbitzu batzuk

Ikasleen Errektoreordetza

  • Zertarako: Ordezkaritzari buruzko edozein zalantza orokor argitzeko.
  • Kokalekua: Julianategi. Arriola pasealekua, 2 20018- Donostia-San Sebastián
  • Harremanetarako bideak: 943 01 83 58 / 943 01 81 64 | vicealumnado@ehu.es

Idazkaritza Nagusia

  • Zertarako: Edozein zalantza juridiko kontsultatzeko.
  • Kokalekua: Errektoretza eraikina. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 20 20 | secretariageneral@ehu.es

Akademia Antolakuntzako Errektoreordetza

  • Zertarako: Unibertsitateko sarbideari, bekei, irakaskuntzari, azterketei, ikasketa planei eta abarri buruzko zalantzak kontsultatzeko edo kexak helarazteko...
  • Kokalekua: II. ikasgelategia. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 30 30 | vicer.ordenacionacademica@ehu.es

Irakasleen Errektoreordetza

  • Zertarako: Irakaslea eskola ematera, praktiketara, azterketara... agertzen ez bada, Irakasleen Zuzendaritzara dei dezakezu, haiek jakinaren gainean jartzeko eta azkar esku hartzeko.
  • Kokalekua: Errektoretza eraikina. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 20 33 | vrprofesorado@ehu.es

Ikerketako Errektoreordetza

  • Zertarako: Bekei eta ikerketa programei buruzko informazioa eskuratzeko. Liburutegiaren inguruko iradokizunak edo kexak aurkeztu ahal izango dituzu.
  • Kokalekua: II. ikasgelategia. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 21 81 | vrinvestigacion@ehu.es

Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetza

  • Zertarako: Zalantzak argitzeko, baita bekei nahiz truke eta mugikortasun programei (Erasmus, SICUESéneca, Latinoamerika eta beste norako batzuk) buruzko informazioa eskuratzeko ere.
  • Kokalekua: Julianategi. Arriola pasealekua, 2 20018 - Donostia-San Sebastián
  • Harremanetarako bideak: 943 01 85 10 | internacional@ehu.es

Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetza

  • Zertarako: Kalitatezko kudeaketari, taldeko lanari, irakaskuntzarako laguntzari, irakasleen prestakuntzari eta ebaluazioari eta abarri buruzko informazioa eskuratzeko
  • Kokalekua: Julianategi. Arriola pasealekua, 2 20018 - Donostia-San Sebastián
  • Harremanetarako bideak: 943 01 85 12 | kalberri@ehu.es

Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetza

  • Zertarako: Boluntariotza, garapenerako lankidetza, berdintasuna, irudi korporatiboa eta bestelako gaien ingurukoak.
  • Kokalekua: Errektoretza eraikina. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 21 15 | anarosa.ruiz@ehu.es

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzak

  • Zertarako: Unibertsitatea ordezkatzen dute Campus desberdinetan. Beste gauza batzuen artean Campus bakoitzeko azpiegituren arduradunak dira.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:

UPV/EHUko Ikasle Kontseilua

  • Zertarako: Ikasleen ordezkaritzari buruzko edozein zalantza argitzeko, eta aurrekontuaren, baliabide material eta ekonomikoen, elkarteentzako dirulaguntzen, kontseiluen eraketaren eta abarren berri izateko.
  • Kokalekua: Apia bidea. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko etxabeak. Sarriena auzoa, z/g.. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 24 48 / 946 01 24 49 | ikasle.kontseilua@ehu.es / consejo.estudiantes@ehu.es

Berdintasunerako Zuzendaritza

  • Zertarako: UPV/EHUko Berdintasunerako Plana prestatzen eta garatzen du. Abusu edo jazarpen kasuetan laguntzen du.
  • Kokalekua: Errektoretza eraikina. Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa
  • Harremanetarako bideak: 946 01 58 82 / 946 01 80 39 | berdintasuna@ehu.es

Ikasleentzako Argibide Zerbitzua (IAZ)

  • Zertarako: Oraindik unibertsitatean hasi ez diren zein unibertsitatean dabiltzan ikasleei zuzendutako orientazio ekintzak. Ikasketa planen, beken, baliozkotzeen, egokitzapenen eta abarren inguruan orientazioa eta aholkularitza eskatzeko.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:
    • Álava: Izarduy komandantea, 2. Vitoria-Gasteiz ; T.: 945 01 33 94 | sou-ar@ehu.es
    • Leioa: Apia bidea. Gizarte-Komunikazio Zientzien F.ko etxabeak ; T.: 946 01 31 59 | sou-le@ehu.es
    • Bilbao: Larrako Etxea. Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Sarriko. T.: 946 01 71 21 | sou-bi@ehu.es
    • Gipuzkoa: Ignacio Mª Barriola eraikina. Donostia ; T.: 943 01 82 56 – 81 64 | sou-gi@ehu.es

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

  • Zertarako: Ezintasunen bat duten pertsonei unibertsitatean sartzen laguntzen die, eta haiek barneratzea bermatzen du. Aholkularitza akademikoa eskaintzen die ikasleei, informazioa, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dizkie unibertsitateko kideei, ezintasunen bat duten unibertsitateko kideen beharrei erantzuten die, eta abar….
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:
    • Álava: Izarduy komandantea, 2. Vitoria-Gasteiz ; T.: 945 01 43 43 | discap@ehu.es
    • Leioa: Apia bidea. Gizarte-Komunikazio Zientzien F.ko etxabeak ; T.: 946 01 22 58 | discap@ehu.es
    • Gipuzkoa: Campus pabilioiak. M. Lardizabal. 2. Donostia ; T.: 943 01 81 37 | discap@ehu.es

Psikologia Aplikatuko Zerbitzua

  • Zertarako: Ikasleei berariazko taldeko jarduerak eskaintzen dizkie: azterketek eragiten duten estresari aurre egitea, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoari loturiko arriskuak murriztea, eta abar.
  • Kokalekua: Ignacio Mª Barriola eraikina. Elhuyar plaza, 1. 20018 Donostia
  • Harremanetarako bideak: 943 01 70 95 | spa@ehu.es

Unibertsitateko Enplegu Guneak

  • Zertarako: UPV/EHUk eta Lanbidek doako zerbitzu hau jarri dute martxan lan merkatuan sartzeko baliabide guztien berri emateko. Arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeaz gain, enpresak sortzeko eta autoenplegurako laguntzen berri ematen da.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:

Graduko Ikasketen Zerbitzua. Ikasleen atala

  • Zertarako: Unibertsitatera sartzeko probei, unibertsitateko ikasketetarako onarpen modu ezberdinei eta espedienteei buruzko informazioa ematen du eta horiek bideratzen ditu, baita beka eskaerak izapidetzen eta unibertsitate kudeaketako beste administrazio prozedura batzuk egiten ere.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:

Kirol Zerbitzua

  • Zertarako: Jarduera aukera zabala eskaintzen du: taldeko zein banakako lehiaketak, abentura eta natura, gimnasioak eta beste instalazio batzuk, kirol egokiturako laguntza, eta abar.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:

Ostatu eta Garraio Zerbitzua

  • Zertarako: Ostatuari buruzko informazioa: egoitzak eta ikasle egoitza nagusiak, adinekoekin ostatu hartzea, hotelak, pentsioak eta aterpetxeak, eta abar. Etxebizitzak eta gelak bilatzeko datu basea kontsulta daiteke. Horrez gain, campusetarako garraio aukeren berri ere ematen da.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:
    • Álava: Unibertsitate Pabilioia. Apraiztarrak 1. Vitoria-Gasteiz ; T.: 945 01 43 36 | oij-ar@ehu.es
    • Bizkaia: Apia bidea. Gizarte-Komunikazio Zientzien F.ko etxabeak: Leioa ; T.: 946 01 51 00 | oij-bi@ehu.es
    • Gipuzkoa: Ignacio Mª Barriola eraikina; T.: 943 01 81 38 | oij-gi@ehu.es

Kultur Hedakuntzarako Zerbitzua

  • Zertarako: Hiru campusetan kultur jardueren programazioa egonkorra da: zinema, antzerkia, musika, dantza, errezitaldiak, erakusketak, ikastaroak, lehiaketak (literatura, itzulpenak, artea, argazkiak), eta abar….
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:
    • Álava: Izarduy komandantea, 2. Vitoria-Gasteiz ; T.: 945 01 33 48 | yolanda.marcos@ehu.es
    • Bizkaia: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra, 3. Bilbao ; T.: 946 01 71 42 | rmarije.ortega@ehu.es
    • Gipuzkoa: Zuzenbide F.ko etxabeak. M. Lardizabal. 2. Donostia ; T: 943 01 85 07 | kultura@ehu.es

Komunikazio Bulegoa

  • Zertarako: Funtsean, kanpo komunikazioaz eta unibertsitateko autoritateek egoki iritzitako komunikazio gaien inguruko aholkularitzaz arduratzen da. Halaber, publizitate gaiekin laguntzen die hala eskatzen duten unibertsitateko kideei.
  • Kokalekua eta harremanetarako bideak:

Kexatu edo kexen protokoloa

Kexatu da UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren bitartez kexak aurkezteko prozedura.

Kexatu (Kexatzea Eskubide, Xehetasunak Azaldu) edo kexen protokoloa da Ikasleen Erregelamenduak, I. eranskinean, ezarri duen mekanismoa, ikasleek kexa bat nola ezar dezaketen UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren bitartez ezartzen duena.

Irakasleak ez badira klasera joan, ebaluazio-sistema bat-batean aldatu badute, tutoretzetara ez bada etortzen, irakaskuntza-gidak eta horiei buruzko gaiak eskuragarri ez badituzte, kexa bat idatz dezakezu!

Ikasle Kontseiluak bere gain hartuko du kexa, eta ikastegira bidaliko du. Aurreikusitako epean erantzun egokirik lortuko ez balitz, Ikuskaritza Zerbitzuari jakinarazi ahal izango genioke.

Baina... Nola jar dezaket kexa bat?

  1. Bete formularioa webgunearen bidez eta sartu komenigarritzat jotzen duzun dokumentazioa.
  2. Jasotako kexa aztertuko dugu eta zurekin harremanetan jarriko gara. 
  3. Kexa tramitatu duzu!

Informazioa posta elektronikoz bidali nahi baduzu, egin dezakezu! Erabili web honen amaierako deskargagarria eta bidali ikasle.kontseilua@ehu.eus helbidera dokumentazio guztiarekin.

Formularioa edo inprimakia gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez bete dezakezu.

Eskerrak

Gida hau Ikasleen Errektoreordetzak antolatutako eta ordaindutako UPV/EHUko Ikasleen Ordezkarien I. Jardunaldietan egin zen. Jardunaldiak Eibarren egin ziren, 2011ko uztailean, eta hauek hartu zuten parte:

  • Arroyo, David (Donostiako Erizaintzako UE)
  • Babaze, Jokin (Zuzenbide Fakultatea. Donostia)
  • Ferrero, Lidia (Zuzenbide Fakultatea. Donostia)
  • Garrapiz, María (Zuzenbide Fakultatea. Donostia)
  • Gutiérrez, Mikel (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE)
  • Llorente, Adrián (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Donostiako Irakasgunea)
  • Martín, Iker (Bilboko Ingeniaritza GET)
  • Martinez, Unai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE)
  • Ortega, Sara (Bilboko Ingeniaritza GET)
  • Rueda, Iker (Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE)
  • Sánchez, Iker (Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko UE. Barakaldo)

Dinamizatzaile gisa:

  • Llorente, Adrián (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Donostiako Irakasgunea)
  • Martinez, Unai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE)

Hauek osatu eta berrikusi dute:

  • Barrio, Isaac (Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko Teknikaria)
  • Castro, Aratz (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea)
  • Etxegarai, Fernando (Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko Koordinatzailea)
  • Llorente, Adrián (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Donostiako Irakasgunea)
  • Martinez, Unai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko UE)

Azken diseinua eta maketazioa:

  • Barrio, Isaac (Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko Teknikaria)

Argitaratzailea:

  • UPV/EHUko Ikasleen Errektoreordetza

Gida honetako edukiak diseinatzeko, Adrián Llorentek, Jokin Babazek, Isaac Barriok eta Fernando Etxegaraik UPV/EHUren Ikasle Kontseiluak 1992an diseinatutako gida hartu zuten erreferentzia gisa. Ondoren, Aratz Castrok edukiak berrikusi eta osatu zituen.

Gida honen egileok uste dutu beharrezkoa dela Adrián Llorentek erakutsitako interesa aipatzea, gida eguneratzea proposatu baitzuen eta horretara bultzatu baikintuen. Horrez gain, ezin dugu Ikasleen Errektoreorde Elena Bernaras aipatu gabe utzi, bere mezenasgoagatik.