CertiUni

Zer da CertiUni?

CertiUni proiektua Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarrak (CRUEk) sustatu zuen ikasleen egiaztapen pertsonalen kultura bultzatzeko, eta, horretarako, Europako Unibertsitate Eremu berriko gaitasun batzuk egiaztatzeko sistemak eskaini zizkien bere unibertsitateei.

CertiUnik gaitasun orokorreko egiaztapenak eskuratzeko modua eskaintzen du, ikasketa eta ezagutza arlo guztiei eragiten dieten heziketako alderdiak diren neurrian.  Zehazki, CertiUni proiektuaren pean kontuan hartzen diren gaitasun arloak ondorengoak dira: hizkuntzak, informatika eta gaitasun orokorrak.

Atzerriko hizkuntzen ezagutzari dagokionez, CertiUniren helburu nagusia da, etorkizuneko profesionalak diren aldetik, espainiar unibertsitate ikasleek duten hizkuntzaren menderatze mailaren ziurtapen sistema aitortu eta homologatu bat ezartzea.  Horretarako, CertiUnik BULATS eta TOEIC etsaminak eskaintzen ditu.

Gaur egun UPV/EHU-k ez du eskaintzen bere Campusetan azterketa hauek, baina gure unibertsitateko komunitatearen kideak (ikasleak, irakasleak...) CertiUnik eskaintzen duen edozeinetan  inskriba daitezke.

Informazio gehiago eskuragarri hurrengo esteketan:

CertiUni Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko:

Pº de la Castellana, 103
Madril, 28046
Tlf: 917 622 389
Helbide elektronikoa: secretaria@fundacioncertiuni.com