Hizkuntza azterketak

UPV/EHUrekin hitzarmena duten azterketen eskaintza

UPV/EHUk aukera ematen die ikasleei hizkuntza batzuen ezagutza egiaztatzeko, campusetan edo campusetatik kanpo azterketa ofizialak prezio berezian antolatuz.

Hurrengo esteketan azterketa bakoitzaren inguruko informazio gehigarria aurki daiteke:

Ingelesa

  • Aptis: Aptis General ziurtagiria CRUE eta ACLESen onartuta dago, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, gehienezko C1 mailarekin.
  • Cambridge English: Cambridge English tituluak CRUEk, ACLES eta ALTEk aitortzen dituzte, eta horrek Europan baliozkotzen du.
  • Certiuni: CRUEk sustatutako proiektua Espainiar Estatuko ikasleek duten hizkuntzaren menderatze mailaren ziurtapen sistema aitortu eta homologatu bat ezartzeko.
  • IELTS: Europatik kanpoko herrialde batzuetan, unibertsitateek IELTS bezalako testak eskatzen dituzte.

Italiera

  • CILS: “Certificato di italiano come lingua straniera” akronimoa. Nazioarteko ziurtagiria da, Europan balio du eta Italiako Gobernuak onartzen du.

UPV/EHUrekin hitzarmenik gabeko hizkuntza-azterketak

Beste deialdi-data batzuk eta beste ziurtagiri batzuk ere badaude, interesgarriak izan daitezkeenak herrialde eta unibertsitateen eskakizunen arabera.

Ingelesa

  • Aptis
  • Cambridge English
  • TOEFL eta IELTS: Herrialde batzuetan, AEB, Australia, Zeelanda Berria, Kanada besteak beste, unibertsitateek berariazko testak eskatzen dituzte, hala nola TOEFL eta IELTS, lehen hizkuntza ingelesa ez duten pertsonen hizkuntza ezagutza ebaluatzeko.
  • GRE: GRE azterketa egitea goi mailako erakunde askotan onartua izateko ezinbesteko baldintza da, batez ere UPV/EHUk hitzarmenik ez duen unibertsitate amerikarrekin. 

Frantsesa

  • DELF eta DALF: DELF (Diplôme d’études en langue française) eta DALF (Diplôme approfondi de langue française) dira Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak ematen dituen frantses hizkuntzako nazioarteko diploma ofizialak.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.

Alemaniera

  • Goethe-Zertifikat: Goethe-Institutek, Alemaniako Errepublika Federaleko kultura-erakundeak, alemanierazko hizkuntza egiaztatzeko dituen ziurtagiri ofizialak dira.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.

Italiera

  • PLIDA: PLIDAK (Progetto Lingua Italiana Dante Alighieri) italierazko gaitasuna ziurtatzen du atzerriko hizkuntza gisa, eta Italiako Kanpo Arazoetako Ministerioak ofizialki onartzen du.
    • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web-orria.
  • CILS