JON ETXEBARRIA ZARANDONA

Micaela Portilla Ikergunea, 3.2 bulegoa
Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1
01006 Vitoria-Gasteiz

jon.etxebarriaz@ehu.eus

Formakuntza:

Euskal Ikasketetan graduatua naiz (2020-2024) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2023-2024 ikasturtean Ikasiker Lankidetza beka [IkasC_2023_1_0067] izan nuen eta horrek Gogo Elebiduna ikerketa taldearekin kolaboratzeko aukera eman zidan Beatriz Fernandez (UPV/EHU) irakaslearen gidaritzapean.  Ondoren, 2024-2025 ikasturtean, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra egin nuen unibertsitate berean. 2025eko irailaz geroztik doktore tesian lanean nabil Beatriz Fernández (UPV/EHU), Ane Odria (UPV/EHU) eta Irene de la Cruz-Pavíaren (Deustuko Unibertsitatea) zuzendaritzapean.

Aldakortasun linguistikoa nire ikerketa interes handienetako bat da eta doktore tesian mendebaldeko euskalkiko egitura arazleak aztertzen ditut. Horiei dagokienez, zehazki, menpeko aditz inakusatiboko egitura arazleetan araziaren markapenaren eta biziduntasunaren arteko harremana ikertzen dut.

Iker ildoak:

Aldakortasun morfosintaktikoa, euskara, egitura arazleak, araziak, kasu eta komunztadura markapena, biziduntasuna.

Irakaskuntza:

2025eko uda: Euskara irakaslea Zornotzako Barnetegiak eskaintzen dituen ikastaroetan.

2024ko urtarrila: Euskara ikasgaiko irakaslea Lauaxeta Ikastolako DBH eta Batxilergoko mailetan, ordezkapen bat eginez.

Bestelakoak:

Hizkuntzak

Euskara (lehen hizkuntza), gaztelania (lehen hizkuntza), ingelesa (C1).

Dirulaguntzak

  • Ikasiker lankidetza-beka (2023-24) [IkasC_2023_1_0067]
    • Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ).
  • Erasmus+ KA171 dirulaguntza (2022-23)
    • Erakundea: Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE)
  • Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza (2025-2029) [PRE_2025_1_0152]
    • Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ)

Comments are closed.