Azken ekitaldia → Deskribapena
Ekainaren 8an den Ozeanoen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Bizkaia Aretoan urtero (2023.urtetik aurrera) Bizkaia Aretoan (EHU) proiektuaren azken ekitaldia ospatzen dugu.
Kongresu itxura duen ekitaldia da. Fitoplanktona, zooplanktona, meiofauna, mikroplastikoak, dibulgazioa edo inklusibitatea ikertzen duten adituak gonbidatzen ditugu, eta kohesio-jarduerak egiten dira parte hartzen duten taldeen artean. Egunean zehar egoten diren espazioak eta tailerrak elkarrekin diseinatzen dira zeintzuk erakusten duten, alde batetik, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten hirugarren sektoreko gizarte-elkarteen egunerokotasuna eta, bestetik, zientzia- eta hezkuntza-proiektuan gainditu dituzten erronkak. Ekitaldia online jarrai daiteke.
Aurreko edizioetan gonbidatuak izan diren adituak:
- Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloa(CimaSub)
- Ulf Jondelius doktorea. Swedish Museum of Natural History ikertzailea eta animali ornogabe mikroskopikoetan aditua.
- Sara Lizarza, Mater Ingurumen hezkuntzako itsasontzi-museoaren proiektuen arduraduna.
- Cecilia Teodora Satta doktorea (Sardiniatik). Fitoplanktonean aditua, hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Phytoplankton: the microscopic ‘engine’ of oceans”.
- Aurora Requena “Plancton, divulgación y servicios marinos” enpresako zuzendrikideak, hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Sexo en el mar”.
- Jon Molinero Ortiz doktoreak eta “Yemanyá – Agua y Conservación” (Ekuador) GKE-ko kideak hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: “Sea turtle conservation and coastal microplastic pollution in Northern Ecuador (Pacific Ocean)”.
- Artemisa Gonzalez gizarte-langilea eta desgaitasunaren LGTBI aktibista, nabigazio zientifiko inklusiboan esperientziaduna. Hurrengo hitzaldia aurkeztu zuen: Gorputz dibertsoak entzuten dituen zientiza: irisgarritasuna itsas-jardueretan”.
POSTER ERAKUSKETA
Kontuz! Ez nazazu zapaldu! Proiektuko emaitzak Bizkaia Aretoan (EHU) egoten dira ikusgai 15 egun irauntzen duen erakusketa batean.
Publiko orokorrari zabaldutako erakusketa zientifiko-dibulgatiboa da eta bertan, proiektuko parte-hartzaileek hondartzetan aurkitu dituzten organismo mikroskopiko eta mikroplastikoen inguruko nondik norakoak haiek diseinatu eta sortutako jolas, maketeta, poster interaktibo, poster zientifiko edota bideo formatuetan egoten dira ikusgai.
Modu honetan, gizarteari hurbiltzen diogu Euskal kostaldeko hondartzetan sortutako ezagutza zientifikoa, modu interaktibo batean. Gainera, navilens kodeak sortu ditugu erakusketa audio gidatuz jarraitu ahal izateko.
2026ko ekainak 8ko egitaraua
- 10:30-11:00: Izen-ematea. Bizkaia Aretoa
- 11:00-11:10: Ongi etorria
- 11:10-11:20: CIMASUB-en film laburren proiekzioa
- 11:20-11:50: Laura Nuñez Pons – Staziona Zoologica Anton Dohrn, Napoli – ikertzaile gonbidatuaren dibulgazio-hitzaldia
- 11:50-12:00: CIMASUB-en film laburren proiekzioa
- 12:00-12:30: Ordezkari akademikoen agurra eta sari banaketa
- 12:30-14:00: Tailerrak eta zuek egindako poster erakusketara bisita.
Este evento está definido como “otra actividad” dentro del proyecto de las instituciones que integran el Grupo 9 de Universidades (G-9) para celebrar de manera conjunta la Noche Europea de las Investigadoras y de los Investigadores 2026. El evento está financiado por la Oficina de Difusión social de la Investigación de al EHU gracias a la financiación de la Unión Europea dentro Horizonte Europa: Programa Marco de Investigación e Innovación, bajo el acuerdo de subvención númer.