Aipamen berezia Europako Herritarren Zientziako sarian, ARS-electronica, IMPETUS. 2025.
Europar Batasuneko Herritarren Zientziako sariek aitortu egiten dituzte eragin sozial eta politiko nabarmena duten proiektuak, horiek Europako gizartea anitzagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa izateko ekarpen baliagarriak egiten baitituzte.
Europa herritar-zientziaren saria IMPETUS proiektuaren barnean kokatzen da, eta Ars Electronica lehiaketa ospetsuaren ekitaldian aurkeztuko dira saria jaso duten lanak, Linz hirian (Austria). Deialdi honetako parte-hartzaile guztien artean (58 herrialdetako 409 proiektu) 3 sari eta 27 aipamen berezi banatu dira, horien artean “Watch out! Don’t step on me!” proiektua, jatorrizko izena: “Kontuz! Ez nazazu zapaldu! – ¡Atención! ¡No me aplastes!”.
Proiektuak hareatzetako bizitza mikroskopikoari buruzko ezagutza nabarmen emendatzea lortu du, ikuspegi inklusiboan oinarrituta herritarren artean itsas-kultura zientifikoa sustatuz. Aitorpen Europar honek proiektuak herritar-zientzian eta itsas kontserbazioan deun indarra jartzen du agerian. Epaimahaiak proiektuaren bi indargune azpimarratu ditu, batetik, proiektuak duen ikuspegi inklusiboa, izan ere, herritar-zientzian gutxitan parte-hartzen duten gizarte-taldeen inplikazioa handia da, eta bestetik, bakterioak, meiofauna, mikroalga, mikroplastiko eta planktona modu autonomoan lagintzeko eta aztertzeko metodo zientifikoen erabilera.