Genero-ikuspegiaren aipamen berezia STEAM EUSKADI SARIAK 2024.
STEAM Euskadi Sarien laugarren edizioan “Kontuz! Ez nazazu zapaldu! – ¡Atención! ¡No me aplastes!” 127 ekimenen artean saritu zuten. “Unibertsitateek eta Lanbide-heziketako zentroek sustatutako STEAM Hezkuntza Ekimenak” kategoriaren barruan genero-ikuspegiaren saria jaso zuen.
STEAM Euskadi Sariek agerikotasuna ematen diete euskal ikasleen trebakuntza zientifiko-teknologikoa hobetzen duten ekimenei, eta lortutako inpaktua, berrikuntza-maila eta emakume ikasleak diziplina hauetara erakartzeko gaitasuna hartzen dituzte kontuan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan daude kokatuta, eta Euskadiko garapen ekonomikoa eta soziala ziurtatzeko elementuak dira.
STEAM Euskadi ZIGILUA – Euskadiko hezkuntza zientifiko-teknologikoaren praktika onenei Aitorpena –
Sariketan parte hartu duten 127 hautagaitzen artean, 80k lortu dute STEAM Euskadi zigilua, eta “Kontuz! ez nazazu zapladu!” proiektua horiteako bat izan da. Bereizgarri horrek STEAM hezkuntzaren izaera nabaria duten ekimenak saritzen ditu, hau da, STEM asmo profesionalak eta bokazio zientifikoak sustatzeko eta ikasleen STEAM trebakuntza hobetzeko helburua duten ekimenak. Guztiak STEAM Euskadi Estrategiaren webgunean (www.steam.euskadi.eus) jasoko dira, inspirazio-iturri izango diren STEAM hezkuntza-ekimen gisa.
Informazio gehiago: