Bidaiatzeko agiria, ikasle, irakasle-ikertzaile eta AZPkoetzat
Eusko Jaurlaritzak hartu dituen konfinamendu-neurri berrien aurrean, lan egiteko edo ikasteko egin behar diren joan-etorriak egiaztatu behar dira.
Ikasleak
Ikasketak egiten dituzuen lekurako joan-etorriak egiaztatzeko matrikula-frogagiria erabil dekazue.
GAUReko profilean deskargatu dezakezue, 'Matrikula' atalaren barruan (ikus irudia).
Irakasle-ikertzaileak eta AZP
Egoera epidemiologikoaren ondorioz argitaratu berri den urriaren 26ko Lehendakariaren 36/2020 Dekretuak prebentzio-neurri berriak ezarriko ditu, horien artean bizilekua bertan finkatua duten udal-mugarteko pertsonen sarrera eta irteerak mugatuko dituena. Hori dela eta jakinarazten dizugu UPV/EHUk LANGILEEN ATARIan eskura jarri duela jada Unibertsitateko AZP eta irakasle eta ikertzaileen joan-etorrien egiaztagiria.