Lehenengo argitaratze data:
2015/10/26
Proiektuetarako zenbait aukera-negozio topatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten zenbait kontzeptu eta erreminta ezagutaraztea du helburu jardunaldiak. Jardunaldiaren formatua teorikoa eta praktikoa izango da, eta "negozio-ereduak sortzea" eta "Lean Startup" metodologiak azaldu eta landuko dira. INIZIA programan jasotako jardunaldi bat da. Eraberrikuntza Industrialdeak eta UPV/EHUko Arabako Campusak ekintzailetzaren sustapenean oinarrituta sustatu duten programa bat da
-
LEKUA: Centro de Investigación Lascaray Ikergunea. (Bideokonferentzia Gela). Avda. Miguel de Unamuno, 3 01006 Vitoria-Gasteiz
-
EGUNA: Azaroaren 3an
-
ORDUTEGIA 15:00h.-18:00 h.
-
INFORMAZIO GEHIAGO: 945298282; email
-
IZEN-EMATEAK: Euskadi innova
Norentzat:
-
UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
-
UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
-
UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
-
Jardunaldian interesa duten guztientzat
Programa:
Negozio-ereduen sorrera (90min)
-
Negozio-eredu baten osagai bakoitzaren arteko elkarrekintza ulertzea.
-
Enpresa-logika modu errez eta praktikoan eta ikusteko moduan definitzen ikastea.
Lean Startup (90 min)
-
Lean Startup metodologiaren oinarriak ezagutzea.
-
o Negozio-eredu baten hipotesia balioesten ikastea.
-
o Prototipatu azkarreko eta MPV diseinuko teknikak erabiltzen jakitea.
Hizlaria:
INNOBIDE (www.innobide.com)