Gabonetako Kontzertua
Noiz eta non
2019/12/19, 20:00 - 00:00
Deskribapena
Gabonetako Kontzertua
MISSISSIPPI QUEEN & THE WET DOGS
- Abenduak 19
- 20:00
- Bizkaia Aretoa-UPV/EHU - Mitxelena Aretoa
Sarrera libre aforoa bete arte
Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak publikoa bereganatzeko osagai guztiak ditu: musika beltzaren hainbat adar biltzen dituen errepertorioa, banda gidatzen duen ahots paregabea eta publikoa hunkitzen eta arrastatzen duen taldeko indarra.
Oraingoan errepertorio berezia aurkeztuko dute: Gabonetako abestiak, musika beltzeko klasikoak eta txalotua izan den beren “Try Me” diskoko abestiak ere bai.
Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearen helburua da estatuko banda berri goraipatuena izatea musika beltzaren arloan.Zuzeneko paregabea dute, eta askotariko soula eskaintzen dute; dantzatu, abestu eta gozatu egingo duzu, eta, batez ere, hunkitu egingo zara.Ez galdu aukera.
Inés Eleuteria – ahotsa
Aitor Zorriketa "The Malamute" - gitarra
Ander Alonso - bateria
Kike Mora - baxua
Mikel Núñez - teklatuak