EsZena

Noiz eta non

2017/03/17, 13:29

Deskribapena

EsZena

UPV/EHUko kideek sustatzen dituzten jarduera eszenikoak dinamizatu eta hedatzeko proiektu bat da, ehuKultura-Bizkaiak antolatzen duen programazioan parte hartuta.

Arte eszenikoetako konpainiek parte hartu ahalko dute ehuesZenan, betiere gutxienez konpainiako kideetako bat UPV/EHUko kidea bada edo izan bada azken lau urteetan (ikaslea, irakaslea,  ikertzailea edo AZPkoa).

Erakusten diren proposamen guztiekin batera eztabaida foro bat,  antzeztutako gaian sakontzeko eta konpainiako kideen eta ikusleen arteko partaidetza sustatzeko. Dinamika hauek Bizkaiko Kultur Gestiorako Bulegoak antolatuko ditu.

Antzezlanak Bizkaia Aretoan aurkeztuko dira, ikasturtean zehar, eta gehienez ere 2.000 euroko aurrekontuarekin ekintza bakoitzeko.


Proposamenak Bizkaiko Kultur Gestiorako bulegora bidali beharko dira (ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus), honako informazio hau jasota:

  • Konpainiaren curriculuma, taldekide guztien izenekin.
  • Unibertsitateko kide izatearen egiaztagiria.
  • Honako hauek nahitaez jasoko dituen dokumentua:
    • Antzezlanaren sinopsia
    • Fitxa teknikoa eta artistikoa (iraupena, antzezleak, behar teknikoak, etab.)
    • Emanaldiaren argazkiak
  • Antzezlanaren zati baten edo antzezlan osoaren grabazioa (euskarri fisikoan edo digitalean).
  • Emanaldian erabiliko diren egile eskubideen jabetzari buruzko adierazpena. Proposamena aurkezten duen konpainia bera ez bada antzezlanaren egilea, SGAE Espainiako Egileen Elkarte Orokorrak emandako agiria aurkeztu beharko du egile eskubideen jabe legitimoaren baimena duela egiaztatuz.

Proposamenak hautatzerakoan honako hauek aintzat hartuko dira:

  • euskarazko proposamenak
  • antzezlanaren zuzendaria edo egilea unibertsitateko kide izatea.
  • unibertsitateko kide diren taldekideen kopurua

Ez dago proposamenak aurkezteko epemugarik. EsZenak hautatzen diren lanak batzen joateko asmoa du, ehuKultura-Bizkaiaren kultur egitarauaren parte aktibo gisa.