XSLaren edukia
Diseinu Grafikoa eta Multimedia Inguruneak
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 39 | 58.5 |
Gelako p. | 14 | 21 |
Laborategiko p. | 7 | 10.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
1. Motion graphics edota stop motion-en bidez egiten diren produkzioen prozesu eta teknikak ezagutzea.
2. Proiektuak pentsatu, diseinatu eta zuzentzea multimedia inguruneetan.
3. Motion graphics edota stop motion erabiliz multimedia/ikus-‐entzunezko proiektua garatzea.
4. Efektu bisualak edota animazio tradizionala lantzen dituen proiektu baten teknologia eta errekurtso espresiboak erabiltzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
EGITARAU TEORIKOA:
1. Diseinu grafikoaren oinarrriak
2. Animaziozko legeak eta mugimendu-lengoaia
3. Motion Graphics
4. Stop Motion
5. Efektu bisualak
EGITARAU PRAKTIKOA
Ariketa anitz teknika edo estetika konkretuak aplikatzeko.
Lan praktiko bat sortu eta garatu, hasieratik, Stop Motion, Motion Graphics eta efektuak erabiliz.
MetodologiaToggle Navigation
Ebaluazio jarraituan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzako metodologia aplikatuko da. Proiektu indibudualak, bai eta talde-lanak garatu beharko dira.
Diseinu grafikoaren kontzeptuak azalduko dira, ikus-entzunezko piezak erakutsiz adibideak aztertzeko.
Ariketa praktikoak egingo dira (diseinu grafikoa eta animazio programak erabiliz) lan propioetan aplikatzeko ikasitako kontzeptuak.
Portfolio bat aurkeztu behar da kurtsoaren amaieran, ariketa hauek guztiak bilduz.
Amaierako lanean ikasgaian ikasitako guztia modu librean aplikatu behar da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Metodologia didaktikoak ebaluazio jarraian oinarritzen da.
Nota osoaren %60-a kurtsoan zehar landutako praktika ezberdinen ebaluazio jarraituaren bitartez lortuko da.
Beste %40-a azken stop motion edota motion graphics proiektu baten garapenaren bitartez lortuko da.
Amaierako azterketa:
Ikasleak ezin badu etengabeko ebaluazioa jarraitu, bukaerako proba bakarra egingo zaio, irakasgaiko ezagutzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren %100 balio beharko du. Proba horretan egitarau teorikoan agertzen diren kontzeptu teorikoei buruzkoa izango da eta arlo praktikoa ere izango du, non eskoletan egindako praktika bat egin beharko da.
Azken proba hau egin nahi duten ikasleek horrela adierazi behar dute iraskaslearekin kontaktuan jartzen eta bere tutoretzeetara joaten. Epea eta prozedura: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago.
Ohiko deialdiari uko egiteko:
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Egelan online plataforman eskuragarri dauden materialak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ALBERICH PASCUAL, Jordi (2007) Grafismo multimedia: comunicación, diseño, estética. Barcelona: UOC.
CHUVIECO SALINERO, José (2005) Realización multimedia. Madrid: Paraninfo.
Gehiago sakontzeko bibliografia
TERNAN, Melvin (2014) Animación stop motion: cómo hacer y compartir vídeos creativos. Barcelona: Promopress.
VON KOENIGSMARCK, Arndt (2008) Creación y modelado de personajes 3D. Madrid: Anaya Multimedia.
WEBSTER, Chris (2006) Técnicas de animación. Madrid: Anaya Multimedia.
WRIGHT, Jean Ann (2006) Guionización y desarrollo de la animación. Andoain: Escuela de cine y vídeo de Andoain.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AGUIRRE MIGUELEZ, KATIXA
- FERNANDEZ DE ARROYABE OLAORTUA, MARIA AINHOA
- ITURBE TOLOSA, ANDONI
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:00-17:00 | ||||
17-30 | 13:00-15:30 |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:30-16:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:30-17:00 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:00-17:00 | ||||
17-30 | 13:00-15:30 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 15:30-16:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:30-17:00 |