Kokapena eta Baliabideak

Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean dago. Formakuntza teoriko zein praktikorako laborategi eta lantoki ezberdinak ditu.

Saileko Zuzendaritza, Idazkaritza, irakasleen eta ikerlarien bulegoak Fakultateko 4. solairuan daude, ondoko planoan adierazten denez:

4 Solairua

Ikasleen formakuntza praktikorako instalakuntzak ditu Fakultateak:

  • Bideoteka
  • Erredakzio elektronikorako 3 gela (Macitosh eta PC), interneterako konexioa dutenak
  • Argazkigintza, Infografia, Telebista eta Irratigintzarako Laborategiak
  • Telebista platoak (4)
  • Edizio gelak (14)
  • Programazio eta kontrol gelak
  • Maketazio eta Diseinu Grafikorako gela
  • Publizitate-argazkigintzarako gela

Arlo bakoitzeko teknikari eta bekarien laguntza dago gune hauetan guztietan, irakaskuntzaren eta ikasleen formakuntza praktikoaren lagungarri izanik.

Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean
Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean
Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean