Arkitekturako ikasleek hiri altzariak egin dituzte Lasarte-Orian
Arkitekturako 3. kurtsoko 50 ikaslek Lasarte-Oriako Okendo plazan herriko biltegian erabili gabeko materialarekin hiri altzariak egin dituzte. Guztiak material berrerabiliarekin eginak dira (bankuak, umeentzako jolasak…) UPV/EHUk, Arkitekturako Sailaren bitartez, eta Lasarte-Oria Udalak sinatutako akordioaren emaitza da lau egunetan zehar gauzatu den praktiketako lantegi hau.
![Irudia](/documents/1775594/2101318/taller_arquitectura_lasarte.jpg/3bc76942-7954-412f-a51f-933e1b44ce6a?t=1396959803000)