Kexatu. Zure eskubidea da!!!
KEXA TU!!!! Zure kexa-protokoloa.

Kexatzea Eskubide, Xehetasunak Azaldu
Zure irakaslea ez da eskolara joan? Ez da bere tutoretzetara joaten? Ebaluazio-sistema aldatu dizue? Ikasturtean zehar sortu ohi diren arazoetako batzuk dira horiek. Hori dela-eta, Ikasle Kontseilutik KexaTU jarri dugu martxan, ikasleentzako lehenengo kexa-protokoloa.
Gertatutakoa salatzera ausartzen ez bazara, esan iezaguzu, eta zure partez egingo dugu. "KexaTU" protokoloa bete besterik ez duzu egin behar, egokitzat jotzen dituzun agiriak erantsita. Oso erraza da, eta 10 minutu bakarrik behar izango dituzu.
- KexaTU (doc, 152 Kb) bete
-
-
UPV/EHUko Ikasle Kontseiluan entregatu:
- UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren egoitzan entregatu, NANaren fotokopia batekin, edo
- Bidali posta elektronikoz IKASLEko zure posta elektronikoaren kontutik (XXXX000@ikasle.ehu.es) ikasle.kontseilua@ehu.es helbidera.
UPV/EHUko Ikasle Kontseiluak kexak aztertuko ditu eta organo eskudunari helaraziko dizkio. Informazio-espedientea irekitzeko eskatuko du, eta, betetzen ez bada, dagozkion zehapen-neurriak ezartzeko eskatuko du.
Dokumentua: