GAITUZ-2020-Aclaraciones-COVID19

GAITUZ 2020: Koronabirusaren osasun-alerta. Gastuen justifikazioari buruzko argibideak

Ikerketaren arloko gastuen justifikazioari buruzko argibideak, koronabirusaren osasun–alerta dela eta

UPV/EHUk gomendio batzuk argitaratu ditu bere webgunean

Nolanahi ere, guztiz ezinbestekoa ez bada ez bidaiatzea gomendatzen da, bereziki arrisku eremuetara bada. Arrisku eremuetara joan behar izanez gero, ikerketaren arloko errektoreordearen berariazko eta idatzizko baimena beharko da, aldez aurretik eskaera arrazoitua eginda eta saileko zuzendariaren oniritziarekin.

UPV/EHUko deialdien gastuak

Kasu partikular bakoitza aztertuko da, baina jarraian kasu ohikoenetarako jarraibide orokor batzuk ematen dira:

  • Bidaia oraindik kontratatu ez den kongresuetara joateko, beharrezkoa izango da ezerezte-aseguru bat kontratatzea, bidaia baliogabetu behar bada ere. Ekitaldia egiten ez bada, ordainduko diren gastuak aseguru honen kontratazioari dagozkionak izango dira, eta eskatzaileak itzuli egin beharko du zenbateko horren eta kontura sartutako lehenengo % 50aren arteko aldea. Ez dira ordainduko ezeztatze-asegurua kontratatu ez duten hasi gabeko bidaien gastuak. 
    Nolanahi ere, balizko osasun-arriskuak estaliko dituen osasun-aseguru batekin atzerrira bidaiatzea gomendatzen da. Horretarako, UPV/EHUk IBILI BEREZI izeneko aseguru bat jartzen du bere langileen eskura. Aseguru hori Ondare Zerbitzuaren bidez kontratatu behar da.

  • Argibide hauen aurretik kontratatutako kongresuetarako bidaien kasuan, bidaia horiek geroago baliogabetzen badira, eragindako gastuak ordainduko dira, betiere ezinbesteko kausa badago eta hori bermatzen duen frogagiri bat badago.

  • Ikastaroen matrikula argibide hauen aurretik ordaindu bada eta ondoren baliogabetzen bada, matrikula hori ordainduko da, baldin eta ekitaldia deitu duen erakundeak ez badu ezinbesteko arrazoi horrengatik zenbatekoa itzultzen, eta ezeztapenaren arrazoia eta erakundeak itzultzeari uko egin diola egiaztatzen duen frogagiria badago.

  • Matrikula argibide hauen ondoren ordaintzen den ikastaroetan, eskatzaileak ziurtatu beharko du erakundeak matrikula horren zenbatekoa itzultzeko konpromisoa hartzen duela, ezinbesteak eragindako etetearen kasuan. Ikastaroen kasuan, deialdiak ez du ez lekualdatzerik ez egonaldirik ordaintzen; beraz, gai hori deialditik kanpo dago, eta eskatzaileak berak kudeatu behar du bere irizpidearen arabera.

2020ko martxoaren 12a