Graduondoko ikasleei beren irakasleen irakaslanari buruz egindako iritzi-inkesta
![UPV/EHUko korridorea](/documents/1882427/1952725/Encuesta-opinion-al-alumnado.jpg/ebece9bb-97ed-4282-a24f-9316a6d29878?t=1509103541000)
Honako inkesta honen helburu nagusia ikasleek irakasleek ikasgelan egiten duten lanaren gainean duten iritziari buruzko informazioa irakasleei eurei helaraztea da. Unibertsitateko irakaskuntza-alor guztietan, inkesta hau premiazkotzat eta baliagarritzat jotzen da, eta nazioan zein nazioartean dago egiaztaturik. Eskuratutako balioak testuinguru-aldagai batzuen bitartez aztertu behar dira (irakasgai-mota, ikasle-kopurua, ikasleen motibazioa, etab), eta baita egoera-aldagai, aldagai pertsonal eta antolamendu-aldagai batzuen bitartez ere. Izan ere, horiek guztiek eragina izaten dute irakaslearen irakaskuntza-jardunbidean.
Iritzi-inkesta honen emaitzak ikastegietako kalitate-prozesuetan sartzen dira, baita tituluen egiaztapenak berritzeko prozesuetan ere.