intro_home

Irudia

Informazio interesgarria

Proiektu berritzaileetarako nazioarteko lehiaketa

Quality Innovation Awards sarietan izena emateko epea zabalik

Hautagaitzak ekainaren 15era arte bidaltzea

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/27

QIA Innovation Awards

Quality Innovation Award (QIA) Excellence Finland-ek 2007an sortutako lehiaketa bat da, produktu, prozesu edo antolaketa-berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko. Batzorde antolatzailea herrialde askotako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeek osatzen dute. Helburu komuna erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da.

Urteroko lehiaketa honen bidez, erakunde berritzaileei lagundu nahi zaie:

  • Berrikuntzei buruzko ebaluazio profesional eta independentea lortzen.
  • Bere berrikuntzak alderatzea eta nazio mailan eta nazioartean beste batzuetatik ikasten.
  • Berrikuntzen nazioarteko ikusgarritasuna eta aintzatespena areagotzen.
  • Erakundean kultura berritzailea bultzatzen.
  • Lehiaketa arin, dinamiko eta erraz batean parte hartzen.


2023an parte hartzeko datak:

Maiatzak 8-ekainak 15: Izen-ematea eta kandidaturaren bidalketa online.

Iraila-urria: Sarituen ebaluazioa eta hautaketa Euskadin.

Azaroa-abendua: Nazioarteko ebaluazio-fasea. Sari banaketa ekitaldia Euskadin.

2024ko martxoa: International Award Ceremony.