UPV/EHUko Zerbitzuen Kartak

Zer da Zerbitzuen Karta?

Zerbitzuen kartak dira administrazio publikoek, zein bere antolakuntzan, darabilten dokumentuak hiritarrak ondoko gai hauen inguruan jakinaren gainean jartzeko:

  1. eskaintzen dizkieten zerbitzuen inguruan eta
  2. zerbitzuok ematerakoan, kalitatezko konpromisoen inguruan.

Hauek dira zerbitzuen karten helburuak:

  • Erabiltzaileei beren eskubideak egiazki baliatzeko bidea ematea.
  • Kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea, arduradunei eta zerbitzuko pertsonalari, jakitun, errealista eta objektibo izanik, baliabideak nola erabiltzen diren eta eskaini ahal duten kalitate maila aztertzeko aukera eskainita.
  • Esplizituki agertzea zerbitzuak erabiltzaileen gogobetetzeari dagokion erantzukizuna.