XSLaren edukia
Fotokazetaritza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Kazetaritzako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 39 | 58.5 |
Gelako p. | 14 | 21 |
Ordenagailuko p. | 7 | 10.5 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
UPV/EHUko Kazetaritza Graduan ikasleak garatuko dituen gaitasunetatik, 3. mailako “Fotokazetaritza” irakasgaiak honakoak zehazki lantzen ditu:
G002 - Zenbait iturri bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
G003 - Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.
G004 - Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea hainbat komunikabideren ezaugarrien arabera.
G006 - Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.
Zeharka, honako gaitasunak ere lantzen ditu:
CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.
CT2 - Konpromiso soziala.
CT4 - Etika eta erantzukizun profesionala.
CT7 - Pentsamentu kritikoa.
CT8 - Talde-lana.
Bereziki, azkenean, honako gaitasunak lantzen ditu oinarri-oinarrian:
C3CC04 - Argazki-adierazpenaren baliabideak identifikatzea, ikus-mezuak eraikitzeko gai izateko, eta kalitatezko multimedia-edizioa garatzea.
C3CC05 - Kazetaritza-diseinua zuzen aztertzea eta kazetaritza-informazioak egoki egituratzea, informazio-espazioen hierarkia sortuz.
C3CC06 - Gizarte eta politika erakundeetan, nazioartean ere bai, erabiltzen diren komunikazio-estrategia eta teknikak ikertzea eta baloratzea.
“Fotokazetaritza” ikasgaiak, hortaz, argazkien eta konposizioaren teknika izango du abiapuntu. Teknika ezagutzea, baina, ez da komunikazioan trebe izateko gaitasun nahikoa. Horregatik, ezaguera teknikoa lanbide-senaren zerbitzura ipiniko da. “Fotokazetaritza” irakasgaian ikasleek ikasturtearen amaieran honelako gaitasunak bereziki garatuko dituzte:
1.) Kameraren funtzionamendu teknikoa menderatzea eta erabiltzea.
2.) Argazki-konposizioaren arauak ezagutzea.
3.) Egoera zailetan argazki baliagarriak egiteko baliabideak garatzea.
4.) Irudiak sortzeko eta interpretatzeko gaitasun kritikoa lantzea.
5.) Irudien hizkera informazio-arlora egokitzeko gaitasuna garatzea.
6.) Irudien erabilpen profesionala hobestea.
7.) Informazioa irudien bitartez helarazteko eta maketazio egokian aurkezteko sen kritikoa bereganatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
EGITARAU TEORIKOA
1.) Argazki-kameraren ezarpenak:
1.1.) Kamera digitalaren ezaugarriak.
1.2.) Ikuseremua.
1.3.) Esposizioa.
1.4.) Argiztapena.
1.5.) Histograma.
2.) Argazki-konposizioa:
2.1.) Irudia prestatzea.
2.2.) Konposizioaren arau estetikoak:
2.2.1.) Formatua.
2.2.2.) Enkoadraketa.
2.2.3.) Foku-puntuaren kokapena.
2.2.4.) Foku-puntua nabarmentzeko baliabideak.
2.3.) Ohiko akatsak ekiditeko.
3.) Fotokazetaritzaren historia:
3.1.) Aro esperimentala (1826-1855).
3.2.) Argazki-merkataritza eta artea (1856-1899).
3.3.) Argazkigintza eta modernitatea (1900-1945).
3.4.) Bigarren Mundu Gerraostea eta gizarte permisiboa (1946-1976).
3.5.) Postmodernitatetik sareko argazkigintzara (1977-gaur arte).
4.) Argazkiaren erabilgarritasun informatiboa:
4.1.) Kazetaritzako argazkiak.
4.2.) “Fotoegia”.
4.3.) Objektibotasuna.
5.) Kazetaritzako argazkien generoak:
5.1.) Fotoalbistea.
5.2.) Albisteentzako argazkia.
5.3.) Erretratua.
5.4.) Fotorreportajea.
5.5.) Fotosaiakera eta argazkilaritza dokumentala.
6.) Argazkien azterketa:
6.1.) Argazkiei buruzko ikerketa-proiektua diseinatzea.
6.2.) Kazetaritzak oargazkien ikergaiak:
6.2.1.) Argazkien garrantzia.
6.2.2.) Argazkien egokitasuna.
6.2.3.) Argazkien esangura.
EGITARAU PRAKTIKOA
1.) Tratamendu fotografikoa:
1.1.) Argazki-artxiboa sortu eta antolatzea.
1.2.) Postprodukzioa.
1.3.) Argazkiak tratatzea.
2.) Edizio grafikoa:
2.1.) Edizio grafikoaren egitekoa.
2.2.) Argazki motaren araberako edizio grafikoa.
2.3.) Diseinua.
MetodologiaToggle Navigation
Ikastordu magistraletan fotokazetaritzaren oinarri teknikoak azalduko dira, ondoren horren erabilgarritasun informatiboari ekiteko. Beraz, eduki teorikoek hiru arlo landuko dituzte: argazkilaritzaren teknika zein konposizioa, kazetaritzarako argazkien eginkizuna eta argazkien interpretazioa.
Ikasgelako praktiketan irakasgaiaren alde esperimentala landuko da. Horrela, ikasleek haiek argazkiak egingo dituzte eta horiek konposizio egokian aurkeztuko dituzte. Norberak, gainera, ezagupen teknikoak banakako lanetan islatu beharko ditu.
Azkenik, ordenagailu-praktikak egongo dira, eta ikasleak azpitaldetan banatuko dira. Bertan, argazki-edizio profesionalerako hainbat software libreko programa landuko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ikasleak klase magistraletako, ikasgelako praktiketako eta ordenagailuko praktiketako saioen %80ra bertaratu behar du eta ikastordu magistraletako eztabaidetan parte-hartzea baloratuko da. Arau horrek atal bakoitzeko %80ko asistentzia eskatzen du. Justifikatuta egon arren, bertaratu ezin daitekeen gehienezko kopurua irakasgaiaren atal bakoitzean %20koa izango da. Hau da, atalen batean huts eginez gero, ikaslea azken ebaluazioaren sistemaren arabera kalifikatuko da, baldin eta irakasleari idatziz horren berri ematen badio.
a.1) Ebaluazio jarraia
* Argazki-lana, praktiketan entregatu beharrekoa (kalifikazioaren %10a): emandako jarraibideen arabera argazkiak ateratzea.
* Banakako lan praktikoak (%20a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.
* Taldeko lan praktikoak (%40a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.
* Banakako lan teorikoa (%30a): teoria eta ikerlana, analisia edo eduki teorikoekin zerikusia duen kasu-azterketa.
Ikasgaia gainditzeko, ikasleek ebaluaziorako lau zereginetatik hiru egin beharko dituzte, gutxienez.
Ikasleek azken probari uko egiten ahalko diote. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, azaroaren 17a baino lehen.
a.2) Azken ebaluazioa
* Banakako lan praktikoak (%70a): argazkiak ateratzea, editatzea, maketatzea eta aurkeztea.
* Lan teorikoa (%30a): azterketa.
Lan praktikoak ikaslearen gidan zehaztutako egunean eta moduan aurkeztuko dira, eta deialdi bakoitzean azken azterketa egiteko ezarritako epea izanen da.
Ikasgaia gainditzeko, ikasleek atal biak gainditu beharko dituzte.
Ikasleek azken probari uko egiten ahalko diote. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren irakasle arduradunari, azaroaren 17a baino lehen.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Gorosarri, Maria (2022): Fotokazetaritza: Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa, UEU, Bilbo.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Gorosarri, Maria (2022): Fotokazetaritza: Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa, UEU, Bilbo.
Rodríguez, Hugo (2020): Guía completa de la imagen digital, Marcombo, Barcelona.
Sousa, Jorge Pedro (2003): Historia crítica del fotoperiodismo occidental, Comunicación Social, Sevilla.
Vázquez, Rosa Isabel (2017): El proyecto fotográfico personal, FotoRuta, Madrid.
Zabaleta Urkiola, Iñaki (1997): Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia, UEU, Bilbo.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Abott, James (2021): The Digital Darkroom, Ilex, London.
Alonso Erausquin, Manuel (1995): Fotoperiodismo: formas y códigos, Síntesis, Madrid.
Barthes, Roland (1971 [1964]): Elementos de la semiología, Editor Alberto Corazón, Madrid.
Berger, John (2008 [1972]): Ways of Seeing, Penguin Modern Classics, London.
Caballo Ardila, Diego (2006): Fotoperiodismo y edición, Universitas, Madrid.
Caple, Helen (2013): Photojournalism: A Social Semiotic Approach, Palgrave Macmillan, Basingstoke.
Fahmy, Shahira; Bock, Mary Angela; Wanta, Wayne (2014): Visual Communication Theory and Research: A Mass Communication Perspective, Palgrave Macmillan, New York.
Freeman, Michael (2019): Todo lo que necesita saber para tomar fotografías perfectas, Blume, Barcelona.
Kobré, Kenneth (2006): Fotoperiodismo: El manual del reportero gráfico, Ediciones Omega, Barcelona.
Hacking, Juliet (2021): Photography: The Whole Story, Thames & Hudson, London.
Heine, Kay-Christian (2011): Fotografie für Journalisten, O’Reily, Köln.
Hustvedt, Siri (2017): La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres: Ensayos sobre feminismo, arte y ciencia, Seix Barral, Barcelona.
Josephson, Sheree; Kelly, James D.; Smith, Ken (2020): Handbook Of Visual Communication: Theory, Methods, and Media, Routledge, New York.
Lobinger, Katharina (2012): Visuelle Kommunikationsforschung – Medienbilder als Herausforderung für die Kommunikations- und Medienwissenschaft, Springer, Wiesbaden.
Marzal Felici, Javier (2007): Cómo se lee una fotografía. Interpretaciones de la mirada, Cátedra, Madrid.
Rossig, Julian J. (2014): Fotojournalismus, UVK, Konstanz.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- CAMACHO MARKINA, IDOIA
- GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
- GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 10:00-11:30 | 11:00-12:00 |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-11:00 |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:30-14:30 |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 13:30-14:30 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 09:00-11:00 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 10:00-11:00 | 09:00-10:30 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 10:30-11:30 |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:00-10:00 |
Irakasleak
66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 15:30-17:30 | 09:00-11:00 | |||
2-15 | 15:30-17:30 | 09:00-09:30 |
Irakasleak
66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 09:30-10:30 |
Irakasleak
66 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-15 | 10:30-11:00 |