XSLaren edukia

Web edukien idazkera eta sorkuntza

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA GAITASUN OROKORRAK:

G001 – Erraztasunez eta komunikazio-eraginkortasunez adieraztea, ahoz zein idatziz, eta komunikabide desberdinetarako egokienak diren baliabide linguistikoak erabiltzen jakitea.

G002 - Hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukiak narrazio-modu eta -estrategietara egokituta.

G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.

G004 - Edukien alderdi formalak eta estetikoak behar bezala diseinatzea, komunikabideen ezaugarrien arabera.

G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatzea, planifikatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

G006 - Kazetaritza-genero eta -formatu nagusiak informazio-lanetan aplikatzea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntza erabilita.

G007 - Gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea komunikabideen lanaren testuinguruan eta gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea).

G008 - Teoria, kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasuna ezagutzea eta ulertzea komunikazioaren diziplinarteko testuinguruan.

CB1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak badituztela eta ulertzen dituztela frogatzea. Ezagutza hori testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, beren ikasketa-eremuaren abangoardiarekin zerikusia duten alderdi batzuk barne harten ditu.

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesional batean aplikatzen jakitea eta beren ikasketa-eremuaren barruan argudioak landuta eta babestuta eta arazoak konponduta frogatu ohi diren gaitasunak izatea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean, beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko hausnarketa egiteko eta iritziak emateko.

CB4 - Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak publiko espezializatu zein ez-espezializatu bati helarazteko gai izatea.

CB5 - Ikasleek ondorengo ikasketei autonomia handiz ekiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.

CT3 - Komunikazioa eta pluriligüismoa.

CT5 - Informazio eta herritartasun digitalaren kudeaketa.

CT6 - Berrikuntza eta ekintzailetza.

CT8 - Talde-lana.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK

C2CC02 - Dokumentu-iturriekin lan egiteko teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta komunikazioaren esparruko ikerketan eta arazoen ebazpenean aplikatzeko.

C2CC03 - Informazio- eta komunikazio-proiektuen produkzioa aztertzen, diseinatzen eta planifikatzen jakitea, bere garapenerako teknika eta teknologia desberdinak aplikatuta eta talde-lana optimizatuta.

C2CC04 - Komunikazio-lanaren eta ikerketaren helburuak, prozedurak eta lorpenak komunikatzea, argudiatzea eta azaltzea, komunikabide desberdinen konbentzio formal bereizgarriak aplikatuta.

C2CC05 - Komunikabideen (irratia, telebista eta Internet) genero eta formatu desberdinetara egokitutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko adierazpen eta komunikazio estrategiak garatzea, bai eta komunikabide horien berezko trebetasun teknologikoetan aurrera egitea.

IKASKUNTZA EMAITZAK

1. Ziberkazetaritzaren idazketarekin lotutako oinarri teoriko-kontzeptualak eta praktikoak eta webeko informazio-produktuak ezagutzen ditu.

2. Edukiak Interneteko hedabide batean diseinatzeko, planifikatzeko eta editatzeko hipermedia eta multimedia formatu elkarreragileak egoki aplikatzen ditu.

3. Informazio pieza errazak (albistea, kronika) eta konplexuak (erreportajea, infografia, elkarrizketak) sortzeko, web informazio testuala, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa, soinuzkoa eta/edo grafikoa antolatzen, hierarkizatzen eta lehenesten daki.

4. Beste ikaskide batzuekin koordinatuta, zibermedio bateko erredakzioko berezko zereginak diseinatzen, antolatzen eta parte hartzen daki: informazioa eta dokumentazioa jasotzen, plataforma anitzeko edukiak editatzen eta informazioa eguneratzen

5. Komunikabide sozialak erabiltzen daki plataforma anitzeko edukien ikuspegi estrategikoarekin eta komunikabideen marka sustatzeko.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Atal teorikoa:



1. Sarrera: ziberkazetaritza eta kazeta-idazketa berria.

2. Interneteko testuinguru mediatikoa eta erredakzio lana.

3. Ziberkazeta-mezua Interneten.

3.1. Interneteko kazetaritza-lengoaiaren ezaugarri oinarriak.

- Hipertestua/Hipermedia: kontzeptua, hipertestu-idazketaren teknikak (hiperloturak, egiturak eta narrazio-estrategiak kazetaritzan).

- Multimediatasuna: kontzeptua; edukien konbergentzia; cross-media lana.

- Elkarreragina: kontzeptua eta tipologia; erabilerak kazetaritzan.

3.2. Ziberkazetaritza-generoak: estiloa, ezaugarriak, erabilerak eta saikapena.

- Berria.

- Erreportajea.

- Kronika.

- Genero dialogikoak: elkarrizketa eta besteak.

- Infografia.

- Iritzi-generoak ziberkomunikabideetan.

3.3. Bilaketa tresnetarako idazkera eta posizionamendua

-Nola idatzi testu eranginkorrak SEO eta Social Mediatarako

3.4. Web komunikazioko adimen artifizialera hurbiltzea



Irakasgaiaren atala praktikoan ziberkazetaritzako proiektu bat egin beharko da. Proiektu hori hurrengo ariketekin osatuko da:



- Webgune baten sorrera praktiketarako.

- Lehen mailako 2 informazio-estaldurak (gaurkotasun gaiak edo jazoerak: albisteak edota kronikak)

- Bigarren mailako 2 informazio-estaldurak (sakontzeko gaiak: erreportaje hipermediak edota webgune bereziak)



Ikasleen lan taldeak ikasgelaren barruan eta kanpoan bakarka eta lankidetzan lan egingo dute erreportaje edota webgune bereziak antolatzeko eta gauzatzeko. Lan talde bakoitzak faseetan antolatuta hurrengo eginkizunak beteko ditu:

1. Prestakuntza fasea/Hackatón (berrikuntza). Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko gaiak pentsatu, interes publikoko aukerak aztertu, target edo audientzia aurreikusi, etab.

2. Azterketa fasea. Azpitalde bakoitzak erreportajearen interesa balioztatu behar izango du komunikabideen merkatuaren arabera, berezko marka-estrategia bat sortuz.

3. Produktua garapen fasea: edukiak ekoiztu eta zabaldu. Webgunea edo erreportajea diseinatu, edukiak idatzi, argazkiak atera, etab.



Webgune edo erreportaje bakoitzak sareko beste hedabidetara zabalduko da (sare sozialak). Ikuspuntu transmedia bati esker, egindako produktuak beste motatako jarduerekin erlazionatuko dira ere bai (aurkezpen publikoak, podcast-en ekoizpena, etab.)



Lan praktiko hauek gauzatzeko ariketa osagarriak ere proposatzen dira:



- Elkareragina edo elkarrizketa bultzatzeko ziberkazetaritzako edukiak (topaketak, elkarrizketak, etab.)

- Praktika orduetan landutako edukiak sare sozialetan ezagutaraztea edo zabaltzea

- Hainbat tresnen erabilera, besteak beste, denbora-lerroak, infografikoak eta irudi interaktiboak sortzeko.



* Abenduan, irakasleak ezarritako datan, ikasleek lauhilekoaren zehar egindako praktikei buruzko memoria bat entregatuko behar izango dute. Memoria egiteko jarraibideak irakasleak eskainiko ditu irakasgaiaren irakaskuntza-gidan. Memorian lauhilekoaren zehar banakako zein taldeko lanen nondik-norakoak azalduko dira, ikasleek izandako zailtasunak eta ikasitakoa perspektiban ipini dezaten.

MetodologiaToggle Navigation

Eginkizun presentzialak: Klase magistraleetara etortzea; laborategiko praktikak/ariketak; lanen aurkezpena ikasgelan; proba teorikoa egitea.



Eginkizun ez presentzialak: ikasgaien ikasketa eta azterketaren prestakuntza; informazioaren bilakera eta lanen/proiektuen prestakuntza; irakurketak eta testu-iruzkinak.



Hezkuntza Berrikuntza Proiektua aurrera eramateko erreportajearen edo webgune bereziaren praktikan hurrengo irakaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira: ABP, Lan taldea, Inquiry Based Learning-IBL eta (Research Based Learning-RBL). Metodologia hauek bakarkako eginkizunetan zein lan taldekoetan erabiliko dira. Era berean, ikasleen eginkizunak presentzialak zein birtualak izango dira, eta denak derrigorrezkoak izango dira irakasgaiaren “ebaluazio jarraitua” gauzatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdia:



Atal teorikoa gainditzeko beharrezkoa izango da azterketa egitea. Azterketa lauhilekoaren amaieran egingo da, azterketa garaia baino lehen. Test motatakoa izan daiteke eta bere balioa irakasgaiaren %30ekoa izango da.



Testa denean, galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izango ditu, bat bakarrik zuzena izanda. Erantzun okerrek puntuak ken ditzakete. Azterketa honek gaurkotasunaren gaineko galderak eduki ditzake. Salbuespenezkoa izan arren, testak garatzeko galdera labur batzuk eduki litzake.



Irakasgaiaren atala praktikoa gainditzeko ordenagailu gelan egingo diren ariketak/praktikak gainditu behar dira (gutxienez 7 praktika/ariketa eta gehienez, 14 praktika/ariketa). Hauek

azken kalifikazioaren %60ko balioa izango dute. Banakako edota taldeko ariketak izand daitezke. Ariketek balio ezberdinak har ditzakete (adib. sakontzeko estaldurek gainontzekoak baino garrantzi handiagoa dute). Ortografia-akatsek puntuak kenduko dituzte. Plagioa antzemango balitz, ikasleari suspentso kalifikazioa jarriko zaio zuzenean.



Ohiko deialdiari buruzko kontsiderazio batzuk:



Nahitaezkoa da bi atalak gainditzea (teorikoa eta praktikoa).

Atal praktikoa: azken notaren %60a. Lauhilekoan zehar landutako praktikak.

Atal teorikoa: azken notaren %30a. Garatzeko galdera laburrak edota test motatako azterketa izan daiteke. Azterketa test motakoa denean, erantzun okerrek puntuak ken ditzakete.

Gaurkotasunaren ezagutza: %10a.



Nahitaezkoa da praktika guztiak egitea.



*Arrazoi ezberdinengatik ebaluazio jarraitua ezin bada egin, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian esaten dena (8. art eta 8.3 art.) kontuan hartu behar du ikasleak. Honek deialdi ohikoan azaldutako ziberkazetaritzako proiektua eta honi lotutako praktika edota ariketa guztiak azken probarern egunean entregatu behar izango ditu. Proiektu honek irakasgaiaren azken kalifikazioaren %50a izango da. Gainontzeko %50a gainditzeko ikasleak azterketa garaian gauzatuko den proba bat egin behar izango du. Proba honek gaurkotasunari lotutako galerak izan ditzake. Proba ahozkoa edo idatzia izand daiteke.





*Atal bakar bat (praktikoa edo teorikoa) suspenditu dutenei gainditutako atalaren nota gordeko zaie ezohiko deialdirako. Kalifikazio hori ez da hurrengo ikasturterako gordeko.





BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-BERNAL TRIVIÑO, Ana I. (2014). Herramientas digitales para periodistas. barcelona: UOC.



-COBO, Silvia (2012). Internet para periodistas : kit de supervivencia para la era digital. Barcelona: UOC.



-DÍAZ NOCI, J.; SALAVERRÍA, R. (2003) (Coords.). Manual de Redacción Ciberperiodística. Barcelona: Ariel.



-GARCÍA ALLER, M. (2020). Lo imprevisible. Todo lo que la tecnología quiere y no puede controlar. Madrid: Planeta.



-JURADO MARTÍN, M.; PEÑA ACUÑA, B. (2021). Periodismo cultural en el siglo XXI. Modelos transmedia para profesionales innovadores. Universitas.



-LARRONDO URETA, A. (2009). Los géneros en la Redacción Ciberperiodística: Contexto, teoría y práctica actual. Leioa: Servicio Editorial de la UPV/EHU.



-LARRONDO URETA, A. (2022). Fundamentals of web newswriting and reporting in the hybrid media system. Leioa: UPV/EHU.



-SALAVERRÍA, R. (2005). Redacción periodística en Internet. Pamplona: EUNSA.



-SALAVERRÍA ALIAGA, R. (2016) (Coord.) Ciberperiodismo en Iberoamérica. Madrid: Ariel, UNAV-Fundación Telefónica. Versión, PDF y Epub gratuita: https://www.fundaciontelefonica.com/cultura-digital/publicaciones/479/#close



-TASCÓN, Mario (2012). Escribir en internet : guía para los nuevos medios y las redes sociales. Madrid: Galaxia Gutenberg.



-TEJEDOR, S.; PULIDO, C. (2022). Infonews. Periodismo contra desinformación. Madrid: Tirant.



-THURMAN, N.; LEWIS, S.; KUNERT, J. (eds.) (2021) Algorithms, Automation, and News. New Directions in the Study of Computation and Journalism. Routledge.



Beste baliabide batzuk:

Guía "Inteligencia Artificial para periodistas" (2023). Prodigioso Volcán. https://www.prodigiosovolcan.com/sismogramas/ia-periodistas/

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ARMENTIA, J. I. et al. (2000). "La información en la prensa digital: redacción, diseño y hábitos de lectura", Zer, nº 8.

- CANTALAPIEDRA, M. J. (2004). "¿Una mera transposición? Los géneros periodísticos en la Red", Telos, nº 59.

- EDO, C. (2003). Periodismo informativo e interpretativo. El impacto de Internet en la noticia, las fuentes y los géneros. Sevilla: Comunicación Social.

- SALAVERRÍA, R.; SÁDABA, M.R. (2003) (Eds.). "Towards new media paradigms". Pamplona: Eunate.

Aldizkariak

ZER
Estudios del Mensaje Periodístico
Comunicación y Sociedad
Textual & Visual Media
Análisi
Revista Latina
Trípodos
Ámbitos

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00

16:00-18:00

2-15

14:00-16:00

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00

16:00-18:00

2-15

14:00-16:00

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

12:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00

14:00-16:00

2-15

14:00-16:00

Irakasleak

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-16:00

Irakasleak