XSLaren edukia

Interneteko Gizarte Kazetaritza Parte-hartzailea

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Ordenagailuko p.2131.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

1. Ikasleek antzeman dezatela zein izan den kazetaritza digitalaren hazkundea eta garapena, self media-ren kontzeptua ulertuz eta praktikara eramanez.



2. Estudianteek uler dezaten zer-nolako aldaketak izan diren entzulerian eta Interneteko hedabideetan.



3. Ikasleek uler eta hobe dezaten nola baloratu eta zaindu kazetariak entzuleekin duen hartu-emana.



4. Ikasleek Web 2.0 erremintak egokiro erabiltzen ikas dezaten, hala nola informazio sistemak, baita informazioa kuratzeko aplikazioak eta sistemak ere, horrela kazetaritza sozial eta partehartzaile onesta eta kalitatezkoa buru dezaten.



5. Informazio edukia sindikatzeko sistema sozialak uler eta balia ditzaten ikasleek



6. Informazio edukiaren kuratzeari ekitea sustatzea ikasleengan, Sare Sozialetan partekatzeko ikuspuntua txertatuz hastapenetik.



7. Estudianteek norbanakoarentzako soslaiak egin ditzatela blog eta Sare Sozialetan ikusmolde eta osagai sozialak erabiliz.



8. Ikasleek Blockchain gainean sortu diren sare sozialen funtzionamendua uler dezaten eta nolabait balia dezaten baten bat.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Ziberkazetaritza pertsonaletik kazetaritza sozial eta partehartzailera

1.1. Kazetaritza partehartzailearen historia eta garapena

1.2. Kazetaritza partehartzailearen ezaugarriak



2. Deretxoak eta eduki politikak kazetaritza partehartzailearen baitan

2.1. Iruzkin politika

2.2. Argitaratze lizentziak

2.3. Edukiak editatzeko rolak kazetaritza partehartzailean



3. Blog eta CMS sistemak kazetaritza sozial eta partehartzailean

3.1. CMS edo EKS (Edukiak Kudeatzeko Sistemak): definizioa eta ezaugarriak

3.2. Blogak eta beren tipologiak



4. Mikroblogging sistemak eta beren ezaugarriak

4.1. Microblogging-a: definizioa eta historia

4.2. Mikroblogging-aren ezaugarriak



5. Informazioaren sindikazioa eta kudeaketa kazetaritza sozial eta partehartzailean

5.1. Edukiak sindikatzeko erremintak eta sistemak

5.2. Sare sozialak kudeatzeko sistemak eta aplikazioak



6. Informazioaren kuratzea eta erremintak

6.1. Informazioa kuratzen: kontzeptua eta ezaugarriak

6.2. Informazioa kuratzeko erremintak, desktop edo idazmahaikoak direnak.

6.3. Informazioa kuratzeko tresnak aparatu mobiletatik



7. Blockchain teknologiaz sortutako sare sozialak definizioa eta historioa

7.1. Blockchain teknologiaren funtzionamendua eta aplikazioa kazetaritzan

7.2. Kriptoekonomiatik elikatzen diren sare sozial berriak: Slog, Post2020, Twetch, D.tube...

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia modu presentzialean, birtualean edo mistoan egingo da, Softwaren Libreko Telegram, JITSI eta Google Classroom edo eGela plataformaren bidez.

Praktikak gehienez 2-3 pertsonako taldetan egingo dira

Dozentzia mota: M (magistrala), GL (laborategiko praktikak)

Irakasgai honetan alde praktikoa dago (%75) eta teorikoa (%25). Ikasleek astero praktikak burutu beharko dituzte, eta kasu praktikoak klasean bertan azaldu ere bai. Azkenik, amaierako ikaslana eginen dute teorikoak lantzeko eta neurtzeko.



Ikasleei gomendatzen zaie eskolara joatea beren ordenagailu eramangarria osorik kargatuta dutela edota mobila, beharrezkoa izango baita lan praktikoak egiteko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasturtean zehar lau ataza edo ikaslan egingo dira, bakoitzak irakasgai osoaren bukaerako kalifikazioan %25eko balioa duelarik. Beraz, ikaslan bakoitzak ¼ proportzionalitatea du bukaerako kalifikazioan. Baldin eta ikasleek uko egiten badiote kurtsoko ikaslan praktikoei eta bukaerako azterketara badoaz, test bat egin beharko dute 30 galderari erantzunez, galdera bakoitzean aukeran 3-4 item egonik. Azterketa horretan, %60ko erantzun zuzen gutxienez beharko dira irakasgaia gainditzeko nahikoa kalifikazioaz; eta proportzionalitateari segiko dio irakasleak gainerako kalifikazioak jartzeko, beti ere laugarren ikaslanean dagoen errubrikari segituz.

Kurtsoko ikaslanak (arlo praktikoa):



1. ikaslana (taldekakoa): aldez aurretik emaniko hedabide bati buruzko elkar-eraginezko testa dela-eta, analisia, partehartzea eta gogoeta (25 puntu 100etik).

Ikaslan honek honako azpiatalak ditu, irakasleak klasean azalduko dituenak: 1. errubrika, 2. lan praktikoaren ezaugarriak baldintzak eta lan egiteko era azalduz, 3. erreferentziak. 4. kronograma (epemuga). 4 asteko epea egon ohi da ikaslan burutzeko. Lana aurkeztu egin behar da ikaskideen aurrean.

2. ikaslana (norbanakakoa): kuratzeko plataforma bat erabiliz (Wakelet, Telegram, Scoop.it, Paper.li, Pearltrees...), informazio jario bana egin behar Twitter, Youtube, Instagram, Slog... sareetako elementuak sartuz, behin irakasleak esleituriko gaia jaso eta gero (25 puntu 100etik).

3. ikaslana (taldeka edo banaka): edukia sortzeko eta kuratzeko porfolioaren erakusketa eta azalpena ikasleek egindako blog batean edo antzeko argitaratze sistema batean (25 puntu 100etik).

Ikaslan honek honako azpiatalak ditu, irakasleak klasean azalduko dituenak: 1. errubrika, 2. lan praktikoaren ezaugarriak baldintzak eta lan egiteko era azalduz, 3. erreferentziak. 4. kronograma (epemuga)

4. ikaslana (norbanakakoa): Kazetaritza Sozial eta Partehartzailearen gaineko edukiaren sortzea eta ebaluazioa (25 puntu 100etik). Parte hau gainditu beharrekoa da bukaerako kalifikaziorako.

Ikasleak ebaluazio jarraituaren moduari uko egin diezaioke. Horretarako, irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 4a baino lehen.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 18 baino lehen.

Ikasgaiaren ikaslanetan eta azterketan plagioa aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa ekarriko du dagokion deialdian.

Irakasgaia gainditzeko, bi aldeetara (teoria eta praktika) aurkeztu behar da, eta biak bereiz gainditu. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea aktetan kalifikazioa suspentsoa izango da. Halaber, gainditu beharreko aldeetariko bat suspendituz gero, aktetan Kalifikazioa suspentsoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Cobo, Silvia (2012). Internet para periodistas. Kit de supervivencia para la Era Digital, UOC, Bartzelona.

Espíritusanto, Óscar eta Gonzalo, Paula (2011). Periodismo ciudadano, evolución positiva de la comunicación. Ariel-Fundación Telefónica, Madril. Deskargatzeko PDF formatuan: http://goo.gl/3DAzth

Gómez-Morales, Francesc (2010). El pequeño libro de las redes sociales. Bartzelona, Medialive Content. Deskargatzeko PDF formatuan: http://bit.ly/libroredessociales

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Franco, Marta y Pellicer, Miquel (2014). Optimismo para periodistas. Claves para entender los nuevos medios de comunicación en la era digital. UOC, Barcelona

Tascón, Mario y Abad, Mar (2011). Twittergrafía. La Catarata. Madrid

Kerper, Dave (2012). Me gusta. Conseguir el éxito en las redes sociales. Medialive Content, Barcelona

García de Torres, ELvira (2012). Cartografía del periodismo participativo. Tirant Humanidades, Valencia



Gehiago sakontzeko bibliografia

Bausch Paul, Hourihan Meg y Haughey Matt (2002). We blog: publishing online with blogs, in Blogroots, Wiley.

Briggs, Mark (2007). Journalism 2.0 How to Strive and Thrive: A Digital Literacy Guide for the Information Age.

García de Torres, Elvira (2012). Cartografía del periodismo participativo. Tirant Humanidades, Valencia.

Gillmor, Dan (2004). We The Media: Grassroots journalism by the people, for the people, in la web de O'Reilly.

Islas, O. (2008). El prosumidor. El actor comunicativo de la sociedad de la ubicuidad. Palabra-Clave, 11, (1), pgs. 29-39.

Jiménez Cano, Rosa y Polo, Francisco (2008). La Gran guía de los blogs. ElCobre Ediciones, Barcelona.

Melonie, Julie C. (2006). Blogger. Anaya Multimedia, Madrid.

Orihuela, José Luis (2011). 80 claves sobre el futuro del periodismo. Anaya, Madrid.

Palazio, Gorka J. (2008). Interneteko bideo eta telebistaren aro berriaz in Atzorik etzira (zenbait egile). Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbao, pgs. 111-126.

Rodríguez Fernández, Óscar (2012). Conviértete en Community Manager. Anaya, Madrid.

Rojas O., Antúnez J. L., Gelado J. A., del Moral J. A. eta Casas-Alatriste Roger (2007). Web 2.0, Guia no oficial de uso. ESIC, Madrid.

Rosenbaum, Steven (2011). Curation Nation: How to Win in a World Where Consumers are Creators, MacGraw-Hill, EEUU.

Ugarte, David de (2005). El poder de las redes, in http://lasindias.com/epubs/elpoderdelasredes.epub.

Aldizkariak

1. European Journal of Communication.
2. Information, Communication & Society.
3. Journalism.
4. New Media & Society.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMACHO MARKINA, IDOIA
  • GOIKOETXEA PEREZ, ANDER
  • GURRUTXAGA REKONDO, GUILLERMO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

17:00-19:00

2-15

11:00-13:30

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:30-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-16:30

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-16:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

13:00-15:00

2-15

09:00-11:00

13:00-13:30

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-15:00

Irakasleak