Eduki publikatzailea

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek UPV/EHU bisitatu dute

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek UPV/EHU bisitatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/27

Irudia

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko 115 ikasle Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako campusean izan ditugu bisitan Martxoaren 20an. Ate Irekietako jardueren esparruan, ikasle hauek euskal unibertsitate publikoko eskolak eta fakultateak bisitatu dituzte Gipuzkoako campusean, etorkizunean gure unibertsitatean ikasketak egiteko aukerak ezagutzen. Junkal Gutierrez Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordeak eta Agustin Erkizia campuseko errektoreordeak egin diete harrera gazteei.

Datorren ikasturtera arte!