Breadcrumb

Nabarmenduak

Euskara eta elaniztasuna (sarrera)

Euskara eta eleaniztasuna

EHUk funtsezko erantzukizuna du euskararen biziberritzean, garapenean eta normalizazioan. Zeregin hori ingurune eleaniztunean eramaten dugu aurrera, zeinean euskara biziberritze prozesuan dagoen hizkuntza gutxitua den, gaztelania hizkuntza koofizial hegemonikoa eta ingelesa komunikazio akademikorako hizkuntza hegemonikoa, lingua franca modura erabili ohi delako. Erantzukizun horri sendo eusteko, EHUren azken xedea da euskararen inguruan ardaztutako eleaniztasun harmonikorantz hurbiltzen joatea. Xede hori lortzeari begira,  nahitaezkoa da EHUren komunitate osoa inplikatzea eta, horretarako, beharrezkoak dira hizkuntza-planak eta araudiak. Planak eta araudiak ezartzen eta gauzatzen  joateko askotariko tresnak eta baliabideak jartzen ditugu EHUren komunitatearen eskura: zerbitzuak, hizkuntza-aholkularitza, argitalpenak, kontsultarako hizkuntza-baliabideak, eta hizkuntza-prestakuntzarako eta -akreditaziorako jarduerak. Kanpotik etorritako ikasleak eta ikertzaileak EHUren komunitatean erabat integratzeko, hizkuntza-harrera jarri dugu abian.

Euskara EHUn sustatzen

Euskarazko Doktoregoa aipamena

Gure zerbitzu batzuk

Txartela - Aldi bereko interpretazio-zerbitzuak

Txartela - Gobernu- eta administrazio-agirien itzulpenak

Txartela - EHULKU sarea (hizkuntza-kontsultak)

Hizkuntza-prestakuntza