Banner_Presentación Convocatorias UPVEHU Bizkaia Aretoa_2017
Plan de Recuperación Transformación y Resiliencia- Fondos MRR
Deialdi gaurkotuak
-
Gipuzkoa Quantum programa
Aurkezteko epea zabalik UPV/EHUko BARNE EPEA 2024/06/05 12:00etan IKUSI ERANSKITAKO JARRAIBIDEAK
-
Proyectos de I+D+i en líneas estratégicas - Transmisiones 2024
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/06/21) UPV/EHUko interesdunek 2024ko ekainaren 4ra arteko epea izango dute deialdian parte hartzeko asmoa jakinarazteko.
-
2024-2025 IKASTURTEAN DOKTOREAK EZ DIREN IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DOKTORATU AURREKO PROGRAMARAKO DEIALDIA: Laguntza berriak (Eusko Jaurlaritza)
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2026/06/23)
-
PREMIOS DE INVESTIGACIÓN “DOCTORA DE ALCALÁ”
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko amaierako data: 2024/05/31)
-
Diru-laguntzen deialdia 2024 Osasun arloko eta Ikerketa eta garapen proiektuetarako (Eusko Jaurlaritza)
Aurkezteko epea zabalik (Eskabideak egiteko hasierako data: 2024/05/15) Eusko Jaurlaritzako Osasunaren alorreko ikerketa eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdiaren barne jarraibideak argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 15etik ekainaren 14ra arte
Albisteak
Masen espektrometriari akoplatutako gas kromatografiari buruzko hamargarren ikastaroa antolatu du BAZZek (2017/05/12)
Lehenengo argitaratze data: 2017/05/12
Beste urte batez, GC/MS ikastaroa eman zaie BAZZen UPV/EHUko ikertzaileei eta irakasleei. Aurten, UPV/EHUko ikertzaileek ez ezik, besteak beste TECNALIA eta AZTI teknologia zentroetako ikertzaileek ere egin dute ikastaroa.
Horrela, bertaratutako guztiek teknika erabiltzen ikasi ahal izan dute, eta GC/MS neurgailuek egoki funtzionatzeko jardunbide onak landu. 2017 honetan, Bizkaiko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Luis Bartolomé teknikariak antolatzen eta ematen duen ikastaro hau hamargarren urtez egin da jarraian.
Hamar urte hauetan, zientziaren hainbat arlotako eta Euskal Herriko zein estatuko hainbat zentrotako 60 ikertzaile baino gehiago aritu dira ikastaroan. Gainera, denbora honetan guztian etengabe hobetu da ikastaroa; kasurako, ISO 9001 kalitate araua betetzen duen prestakuntza eskaintzaren barruan sartu da.
2008tik 2017ra bitartean jende ugarik parte hartu du ikastaroan, eta partaideen gogobetetasun inkestetan emaitza onak lortu ditugu urteotan. Hori dela eta, uste dugu betetzen ari garela SGIkerrei ikastaro mota hau martxan jartzeko bide eman zien helburua: punta-puntako teknika analitikoak irakastea zientziaren askotariko arloetan diharduten ikertzaileei. SGIkerreko kideok, beraz, zuen konfiantza eskertu beharra dugu, eta lanean jarraitu GC/MSren inguruko prestakuntza eskaintza hobetzeko eta handitzeko, gure ikertzaileen espektatibei erantzun diezaien beti.