Eduki publikatzailea

Abiadura handiko inprimagailu termiko baterako kontrol sistema eta potentzia sistema

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2002-tik 2002 arte
Deskribapena:

System-on-a-Chip berritxuragarri batean oinarrituriko abiadura handiko kontrol sistema digital baten diseinua da proiektu honen helburuetariko bat. Industria inprimagailu termiko baten lan orokorra zuzentzen du sistema honek, inprimatzeko irudien tratamendu elektronikoa barne. Irudi hauek norberaren ordenagailu batetik jaso ditzake komunikazio kanal desberdinetan zehar (USB, serie, paralelo, etab.) ala edukiera handiko dispositiboetan (compact flash) gordeta.

Proiektu honetan abiadura handiko industria inprimagailu termiko baterako potentzia sistemaren diseinua ere badago. Tresna hauen potentzia betebeharrak bereziak dira. Hortaz, 500 W eman ahal dituen sistema elektroniko bat, potentzia-faktore kontrola integraturikoa, diseinatu behar izan dugu. Kontrol sistemak zuzentzen dituen 3 motorrei eragiteko beharrezko potentzia osagaiak ere badauzka.