Ikerketa Arloak

Zirkuitu birkonfiguragarriak eta System-on-Chip-ak

Energia bihurgailuentzako kontrol eta potentzia zirkuituak


Zirkuitu birkonfiguragarriak eta System-on-Chip-ak:

Ikerketa lerro honek azken belaunaldiko FPGA-k erabiltzen ditu zirkuitu integratu bakar batean sistema digital oso bat sortzeko. Era berean, gailu horien birkonfigurazio gaitasunarekin ere lan egiten dugu: Sintesi bideratutako diseinua, interkonexioa arkitektura eta nukleoak, hutsegite-tolerantzia teknikak (SEU). Horrez gain, arlo horretan egindako lana APERTek lantzen dituen beste ikerketa arloetan (potentzia elektronika, potentzia kontrolatzeko, eta abar) sortzen diren behar zehatzetara aurrerapenak aplikatzen ditugu. Ikerketa-lerro horren barruan honako arloetan espezializatu gara:

  • Komunikaziotarako zirkuitu digitalak: Arlo honek komunikazio sistemak ikertzen ditu ikuspuntu elektroniko batetik. Besteak beste, honako arlo hauek dira ikergai: segurtasuna eta fidagarritasuna komunikazio digitaletan enkriptatze eta autentifikazio algoritmo arkitektura berriak; arkitektura erredundanteak fidagarritasun handiko aplikazioetan; modulu edo "core"-ak abiadura handiko prozesamendurako bus estandarrak erabilita; sistema digital konfiguragarriak txip batean integratuak komunikazio seguru eta maila altuko diseinu-teknika erabilita egindako sare ekipoak arazo zehatzei soluzioak eskaintzen dituztenak.
  • Industria 4.0 zirkuitu digitalak: Komunikazio zirkuitu digitaletan edukitako ezagutza aprobetxatuz, lerro honek Cyber-phisycal System-ak hartzen ditu. Gailu horiek Interneten-gauza (IoT) kontzeptua Industriaren mundura transferitzen ditu. Urrats honen xedea produkzio-planta elkarren artean lotzea, eta datu-kopuru handiak ateratzean dago. Beste gauza askoren artean, komunikazio segurak aparte, fabrikatzaile ezberdinen arteko konexioa, gailu arteko sinkronizazioa, balio erantsi handiko datuen kaptura eta transmisioa ikertzen dira.

Energia bihurgailuentzako kontrol eta potentzia zirkuituak:

Energia elektrikoaren sorkuntzan, bihurketan eta metaketan parte hartzen duten potentzia-sistema elektronikoen ikerkuntzaz arduratzen da ikerketa-ildo hau. Alde horretatik tradizionalki erabiltzen diren bihurgailuen alternatiba diren topologiak ikertzen dira, besteak beste. Adibidez, bihurgailu matrizialak, aplikazio minieolikoak edota mikrosare elektrikoen kontrola ikertu izan dira. Gaur egun, hauexek dira ikerkuntza-lerro nagusiak:

  • Ibilgailu elektrikoen propultsiorako eta karga-azpiegiturarako elektronika: Lerro honetan ibilgailu elektrikoetan eta karga-azpiegituretan erabiltzen diren inbertsore eta potentzia-bihurgailuen errefrigerazioa, kontrola eta eraginkortasunaren hobekuntza ikertzen dira, besteak beste.
  • Potentzia-bihurgailuak: Sare adimendunetan eta ikerketa zientifikorako eta medikuntza-aplikazioetarako erabiltzen diren partikula-azeleragailuetan erabiltzen diren potentzia-bihurgailuak eta horien kontrola ikertzen dira ikerketa-lerro honetan.

Laguntzaile garrantzitsuenak