Eduki publikatzailea

FPGAn oinarritutako OCR-rako binarizazio sistema hautaketa elektronikazko aplikazioetarako

Doktoregaia:
Jesús Lázaro Arrotegui
Urtea:
2005
Zuzendaria(k):
José Luis Martín González
Deskribapena:

Ikuspen sistema askok testua abiadura handian irakurri behar dute: matrikula identifikatzaileak, eskanerrak, etab. Gaur egungo teknologiak irudi aurreprozedura sistema konplexuak erabiltzeak uzten du irakurketa ezaugarriak hobetzeko. Tesi honek bi binarizazio algoritmo proposatzen ditu doitasun handiko idazkera egiaztatze aplikazioetarako.

Lehenengo urratsa, bozketa sistemen eta abantaila eta disabantailak azterketa izan da. Bai segurtasun, bai pribatutasun bai erabilera erraztasun puntutik disabantailak aztertu dira. Bigarren urrats bat binarizazio sistemen azterketa eta bozketa sistemetarako egokitasuna aztertzea izan da.

Behin ikusita gaur egungo sistemek ez dituztela guztiz arazoak konpontzen, bi algoritmo egin dira eta bere funtzionamendua bozketa sistemek ezarritako egoeretan frogatu egin da. Proposatutako algoritmoak sare neuronal eta aldatutako histogrametan oinarrituta daude. Algoritmo bat hautatu egin da, histogramaren deskribapen semantikoa eta erregresio orokorreko sare neuronaletan oinarrituta dagoena, hoberena baita bozketa sistemen ezaugarriak direla eta.

Azkenik, inplementazio fisiko bat proposatu egin da bozketa algoritmorako gailu logiko programableak erabilita. Inplementazio fisiko honen bidez egiaztatu egin da algoritmoa egokia dela abiadura eta sistemari gehitutako konplexotasun ikuspuntutik.