Irakasleak

XSLaren edukia

AGURTZANE AZCARAY GARAY

Ezagutza arloa
Ingeles Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
agurtzane.azcaray@ehu.eus

2007n Aleman Filologian lizentziatu nintzen UPV/EHUn, eta doktoretza UPV/EHU-ko Language Acquisition in Multilingual Settings programa barruan lortu nuen 2013n (Nazioarteko Doktoretza, Doktoregoko Sari Berezia).

2012n hiru hilabeteko egonaldi predoktorala University of Melbournen (Australia) egin nuen, eta bi urte t’erdiko (2014-2016) egonaldi postdoktorala burutu nuen Curtin University-n (Perth, Australia). 2019ko urtarriletik aurrera irakasle atxiki bezala egiten dut lan ingeles ikasketak arloan (Aleman eta Ingeles Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saila) UPV/EHUko Letren Fakultatean. Aurretik saila berdineko aleman ikasketak arloan egin dut lan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzetako Fakultatean (HUHEZI), eta UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatean (Campus Bizkaia).

Nire ikerketa helduekin eta umeekin ingelesa atzerriko eta bigarren hezkuntza bezalako testuinguruetan elkarlanean eta atazetan oinarritutako interakzioan ardazten da. Horrez gain, hainbat aldagaiek (adbz. adina, generoa, motibazioa edo ikaste-testuingurua) hizkuntza ikasleek duten ikaste aukeretan jokatzen duten rola interesatzen zait.

Nire ikerketa lanak prestigiozko hainbat aldizkaritan agertu dira, adibidez Language Teaching Research, TESOL Quarterly edo Annual Review of Applied Linguistics, besteak beste.

http://www.laslab.org/agurtzane/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak