Masterraren gakoak

Master honen xede nagusia da ezagutza oinarri sendoa eskaintzea, ikasleei, bigarren hizkuntzak eta beste ondoko hizkuntza guztiak testuinguru eleaniztun batean eskuratzeko prozesuari buruz. Horretarako, beharrezko erreminta teorikoak eta metodologikoak eskaintzen dira, ikasleak hizkuntzen eskurapenarekin loturiko faktore anitzak identifikatzeko gai izan daitezen, ikuspegi teoriko ezberdinetatik: kognitibo-interakzionista, sortzailea eta sozio-kulturala.

Ikasleek ikerketa gauzatuko dute, UPV/EHUko zein Estatu-mailako eta nazioarteko beste erakunde batzuetako taldeekin. Horrez gain, hitzaldi, mintegi eta Special Topics in SLA ikastaroaren irakaskuntzan parte hartuko duten eta nazioartean ospetsu diren ikertzaileekin elkartrukeak egiteko aukera izango dute.

Programak, halaber, ikerketaren emaitzak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren arloko didaktikan aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskainiko ditu ere.

Master honek sarbide zuzena eskaintzen du UPV/EHUko Language Acquisition in Multilingual Settings doktorego programara.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GARCIA MAYO, MARIA DEL PILAR
mariapilar.garciamayo@ehu.eus

Idazkaritza:
DEL CORRAL, VANESA
vanesa.delcorral@ehu.eus
945013410

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Language and Speech Bikaintasunezko Ikerketa Taldeko ikertzaileekin ikasiko duzu. Aipatuek, eskarmentu sendoa dute nazioartean.
  • Irakaskuntza ingelesez izango da, osotasunean.
  • Programak ondoko hitzarmenak ditu: Basque Center for Cognition, Brain and Language zentroarekin lehena, non ikasleek praktikak egiteko aukera izango duten; eta University of Lancasterrekin bestea. Erresuma Batuko 129 unibertsitateen artean 9.a den honetan, ikastaro ezberdinak egiteko aukera izango dute ikasleek.
  • Micaela Portilla Ikerguneko laborategiak eta teknologia aurreratua erabiltzeko aukera izango duzu, hizkuntzen eskurapenari buruzko alderdi ezberdinak ikertzeko.

Irteera profesionalak

Ondokoak dira aukera profesional zuzenenak: alde batetik, testuinguru eleaniztunetan hizkuntzak irakatsi-ikasteko prozesuen inguruko ikerketa; eta, bestetik, hizkuntzak irakastea lehen eta bigarren hezkuntzan eta unibertsitate mailan. Masterrak, halaber, diziplina anitzeko prestakuntza eskaintzen die ikasleei eta, horri esker, lan aukeren ateak gehiago irekitzen dira: argitalpengintza, turismoa edo hizkuntza eta kultura bitartekaritza erakunde publiko zein pribatutan.

Iradokizunak eta eskaerak