Irakasleak

XSLaren edukia

RAUL SAN MARTIN FACES

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
raul.sanmartin@ehu.eus

Raul SanMartin UPV/EHU Unibertsitateko Irakasle Titularra da. Bere 1997ko doktorego tesiak Doktoretzaren Ezohiko Saria jaso zuen bere ekarpengatik. Halaber, Boston College eta University of Bristol erakundeetan egonaldi aurre- eta postdoktoraletan trebatuta dago. NEWSYNMETH izeneko ikerkuntza-taldearen burua izanik, industriaren ikuspuntutik interesgarriak diren konposatuen sintesian dihardu bere ikerketa taldeak, sistema katalitiko berriak eta disolbatzaile jasangarriak erabiliz. Ahalmen katalitiko parekagaitzeko konplexu metalikoen diseinuan aritzeaz gain, berauen eta bestelako sistema katalitikoetarako aplikazio berriak planteatzen dira. Honela, garrantzizko konposatu kimikoen (biologikoki aktiboak, produktu naturalak, material berriak) lorpena izugarri sinplifikatzen da sekuentzia labur eta eraginkorren bitartez, amaierako produktuetan aztarna metalikoen presentzia miniminizaturik eta ingurugiroarekiko jasangarrigarriak diren erreakzio-inguruak erabiltzen direlarik. Birziklapen kimikoa izenekoaren eta ekonomia zirkularraren ildotik, hondakin industrialen degradazio katalitikorako bide berriak ikertzen dira bere laborategietan. Metodo sintetikoen garapenean lortutako esperientzia haintzat harturik, eragikontasun maila are altuagoa dakarten edo urjauzi/osagai anitzezko erreakzioetan oinarritutako erronka berriei aurre egiteko prest daude.

Argibide gehiagorako, ikus:



https://sites.google.com/site/drraulsanmartinorganicchem/



eta



https://orcid.org/0000-0002-8105-1947

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak