Masterraren gakoak

Kimika egungo gizarte ongizateari ekarpenik handiena egin dion zientzia dela esan daiteke. Bere garapenek, ingurumenaren zaintzarekin bat doazenak egun beren printzipio eta aplikazioaren inguruko ezagutzan egondako aurrerapenari esker, gure bizitzako eremu guztiak hartu eta babesten dituzte. Hona hemen kimika arloko ikerketaren norabideak baldintzatzen dituzten gizarte-interes handiko zenbait gai: energia, osasuna, ingurumena eta katalisian, elektronikan, etab. erabiltzen diren material berriak. Sintesi kimikoaren garapen berrien mende dagoen mundu oso bat: sendagai berriak (analgesikoak, antibiotikoak, antiinflamatorioak, diabetesa, presio arteriala eta kantzerraren aurkako tratamenduak), itsasgarriak, material erdieroaleak, produktu luminiszenteak eguzki-zeluletarako, polimeroak, ledak, nanopartikulak, enantioselektibitatea, etab. Inguruan dugun mundua islatzen duten hitzak dira eta, aldi berean, sintesiaren mundua osatzen duten terminoak dira.

Eskatutako funtzionaltasun kimiko, mediko edo fisikoa duten molekulak eta materialak egiten ikastea, beren egiturak eta propietateak aztertzea, eta hori guztia prozedura ahaltsu, selektibo, eraginkor eta garbien bidez egitea; horixe da Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate arteko Master honen helburu nagusia.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Farmazia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Kimika Zientzien Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Valladolideko Unibertsitatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
SOTOMAYOR ANDUIZA, MARIA NURIA

Idazkaritza:
Ana Ruiz

946013435

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko:

  • Esperimentaltasun maila handia
  • Abangoardiako ikerketa taldetan parte hartzea
  • Metodologia eta estrategiak Sintesi eta katalisian: Sendagaiak, produktu naturalak, etab.
  • Egitura zehaztapena eta konputazio metodoak

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logotipo de Universidad de Valladolid
Logotipo de Universidad Pública de Navarra

Irteera profesionalak

Sintesi kimikoan adituak, arlo horretako ikerketa edo garapen lan orijinalak egiteko eta konposatu organikoen prestakuntza eta maneiuarekin –zentzu zabalenean- loturiko teknologiak erabiltzen dituzten enpresetan lan egiteko gai izango direnak.

Iradokizunak eta eskaerak