Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ION ARRIETA VALERO

Ezagutza arloa
Filosofia Morala
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
ion.arrieta@ehu.eus

Ion Arrieta Valero Filosofian lizentziatua da (UPV/EHU, 2009, Karrera Amaierako Saria), bi master ditu (“Filosofia, Zientzia eta Balioak” eta "Máster de Formación del profesorado"), eta Filosofian doktorea da (UPV/EHU eta UNAM, 2016, Aipamena: Cum Laude). CWRU Western Reserve University (Cleveland) eta Erasmus MC University Medical Center (Rotterdam) zentroetan egin ditu ikerketa egonaldiak, eta hainbat talde eta ikerketa proiektutan elkarlanean aritu da. Gaur egun, AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea) ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketaren emaitzak hainbat kongresutan zabaldu ditu, eta hainbat kongresuren antolaketan lagundu du. Gaur egun, 17 argitalpen ditu (artikulu zientifikoak, liburu atalak, erreseinak, etab.). 2013az geroztik, irakaslea da UPV/EHUn. Intereseko gaiak ditu Etika eta Filosofia Politikoa, Medikuntzaren Filosofia eta Bioetika (zehazki, Etika Klinikoa edota Etika Asistentziala). Gaur egun UPV/EHUko Filosofia Graduko koordinatzailea da.