Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

ETXEBERRIA AGIRIANO, MIREN ARANTZAZU

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: ETXEBERRIA AGIRIANO, MIREN ARANTZAZU
Bokala: AGUIRRE SANTOS, JAVIER
Bokala: GARMENDIA MUGICA, JOANA
Bokala: MIGURA ZANGUITU, VICENTE FERNANDO
Bokala: NAVARRO VIVES, JAUME
Batzordeburua: ETXEBERRIA AGIRIANO, MIREN ARANTZAZU
Bokala: AGUIRRE SANTOS, JAVIER
Bokala: GARMENDIA MUGICA, JOANA
Bokala: MIGURA ZANGUITU, VICENTE FERNANDO
Bokala: NAVARRO VIVES, JAUME

Baliabide materialak

Doktorego programa proposatzen duten UPV/EHUren sailek bi mintegi eta bi laborategi dauzkate Filosofiaren eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eraikinean, 10 eta 20 pertsonarentzat eta programako jarduerak, mintegiak eta tailerrak egiteko. Aretootan, material informatiko egokia dago doktoregoko irakaskuntzak dakartzan eskakizunak kontutan hartuta (ordenagailuak, kanoi erretroproiektorea e. a.) Gainera, UPV/EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatearen eraikinean 988 plaza daude irakaskuntzarako, edukiera ezberdineko ikasgeletan banatuta eta jarduera ezberdinetarako egokituta. Halaber, fakultateak hiru ikasgela informatiko dauzka, hauetariko bat irakaskuntzan xedaturikoa, ordenagailu kopuru nahikoa izanik. Gainera, FCV/FZB programan parte hartzen duten bi ikertalde finkatuek (PRAXIS eta IAS) eremuak dauzkate Carlos Santamaria eraikinean (Filosofiaren eta Hezkuntza Zientzien fakultatetik 50 metrotara dago) eta bertan da UPV/EHUren Gipuzkoako campuseko biblioteka nagusia. Hiru eremu hauei esker, mintegiak eta irakaskuntza burutu ahal da, gehien dela, 25 pertsonatako taldeetan. Areto hauetan lan egin dezakete aipatutako ikertaldeei arduraldi osoan esleitutako doktoregaiek eta programan parte hartzen duten unibertsitateetatik datozen doktoregaiek. Santamaria eraikinean, lehengoez gain, mintegiak, tailerrak eta beste egiteko sei areto daude. Santamaria eraikineko eremuen banaketa esteka honetan ikusi ahal da: http://www.ehu.es/eu/web/gipuzkoa/carlos-santamaria-zentroa Halaber, UNAM-en ere ikasgelak izango ditu programak bai Ikerkuntza Filosofikoetarako institutuan (IIF) nola, Zientziaren Filosofiari buruzko graduondokoaren bidez, Filosofia eta Letren fakultatean (FFyL). FFyL eta IIFren konputu aretoak ere erabiliko ahal dira. Hauekin batera, tutoretzak egiteko areto espezifikoak eta hitzaldiak eta mahai inguruak burutzeko ekitaldi aretoak daude eraikin bietan. UC3Mari dagokionez, FCV/FZB doktorego programako doktoregaiak Getafeko campusean hartuko dira, bertan izanik ondoren zehazten diren irakaskuntza jarduerei zuzenean loturiko bitartekoak (Kop.: eremu kopurua; m2: metro koadroen kopurua): IRAKASKUNTZA EREMUAK LAN EREMUAK GETAFE Kop. m2 INFORMATIKA GELA 30 2.268 IKASGELAK 122 10.789 IKASGELA NAGUSIA 1 413 MULTIMEDIA GELAK 3 295 GRADU ARETOA 1 188 Guztirakoak 157 13.953 Laburbilduz, nahikoak eta egokiak dira FCV/FZB programaren jarduerak burutzeko ikastegi ezberdinetan diren ikasgelak eta lan eremuak, doktorego programaren ezaugarriekin bat etorrita.
Aurreko atalean aipatutako eremuetako batzuk laborategi eta tailer moduan erabili ahal dira, bereziki Logika eta Zientziaren Filosofia sailaren laborategi eta mintegia, bai eta UPV/EHUren Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailaren mintegia. Helburu berera jar daitezke ere FHZFko Multimedia ikasgela eta Carlos Santamaria eraikinean FCV/FZB programan parte hartzen duten ikertaldeek darabiltzaten bi eremu. Horietan guztietan taldeka egin daiteke lan, talde eztabaidak egin eta abar. Santamaria eraikinak, bibliotekaren esparruan, areto espezifikoak ere badauzka 8-10 bitarteko pertsona kopurua hartzeko.UNAM-en Zientziaren Dibulgaziorako Zuzendaritza Nagusiaren bideoteka digitalerako eta audioteka digitalerako aretoa erabil daiteke.
Gipuzkoako Campuseko bibliotekak lehen campusean barreiaturiko biblioteka guztiak hartzen ditu bere baitan. Euskarri fisiko zein elektronikoko funts bibliografikoez gain, ikasgela eta areto multimediak dauzka irakasle eta doktoregaien zerbitzu eta lanerako: http://www.ehu.es/eu/web/gipuzkoa/carlos-santamaria-zentroa Carlos Santamaria eraikineko bibliotekak eskaintzen dituen sariak dira: - Erosketa zerbitzua: bib-gi@ehu.es - Dokumentazio zerbitzua: bib-gi@ehu.es - Irakaskuntza eta ikerketarako laguntza zerbitzua: bib-gi@ehu.es - Gizarte eta giza zientzien arloa: bib-gi@ehu.es Gainera, bibliotekan aldizkari eta liburu elektronikoek osaturiko funts garrantzitsua dago, dohainik kontsulta daitekeena UPV/EHUn identifikatutako ordenagailu eta terminaletatik. UNAMen, FCV/FZBko irakasle eta doktoregaiek biblioteka hauek erabil ditzakete, doktorego programan parte hartzen duten ikastegiei loturik baitaude: Filosofia eta Letren fakultateko "Samuel Ramos biblioteka", Zientzien Fakultateko "Ricardo Monges López biblioteka" eta IIFko "Eduardo García Máynez biblioteka". UC3M-en, doktorego programako doktoregai eta irakasleek lau biblioteka dauzkate erabilgarri bere campus ezberdinetan, Ikaskuntza eta ikerkuntzarako baliabideen gune (CRAI) gisa eratuta, askotariko baliabide eta zerbitzuak hartuz, Europako Unibertsitate Eremuaren premietara egokitutako bibliotekaren kontzeptu berri bat sortuz. Biblioteka gune modernoak dira, lan prozesuak eta eskainitako zerbitzuak goi teknifikatuta dituztenak. Nabarmentzekoa da erabiltzaileen komunitateari eskaintzen dizkioten baliabide elektroniko ugariak, ikaskuntza gestionatzeko sisteman (LMS) ezin hobeki integratzen direnak. Unibertsitateko bibliotekek zerbitzu berezituak eskaintzen dituzte doktoregoko ikasleentzat, web gune honetan kontsulta daitezkeenak: http://www.uc3m.es/portal/page/portal/biblioteca/sobre_la_biblioteca/servicios/servicio_doctorandos_tesis_matriculada Bi dira Getafeko campuseko bibliotekak: Gizarte eta Lege Zientzien María Moliner biblioteka (Getafe): 712 postu irakurketarako, 6.500 m2, 13 postu katalogoaren kontsultarako, 4 postu informazio baseen kontsultarako, bestelako 67 postu. Giza zientzia, komunikazio eta dokumentazioaren Concepción Arenal biblioteka (Getafe). 80 postu irakurtzeko, 606 m2, 7 postu informazio baseen kontsultarako, bestelako 15 postu. WIFI-a * Eraikin guztietan daude WIFI bidezko konexioak. Biblioteka sistema nahikoa da doktoregoan beharrezkoa den ikerkuntza heziketak dauzkan premiak betetzeko.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Instituto Interuniversitario Investigación Avanzada sobre Evaluación de la Ciencia y la Universidad (INAECU)
  • Madrilgo Unibertsitate Autonomoa