Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Filosofía, Ciencia y Valores

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa zuzenduta dago Filosofia, Zientzia Kognitibo eta Zientzia eta Teknologiaren Ikasketei lotutako programaren ikerketako lerro batzuekiko interesa duten pertsonei.

Lehenengo eta behin, Filosofiarako sarrera titulazioa duten pertsonei zuzenduta dago, baita beste diziplina batzuetako eremuetan titulazioa duten ikasle eta profesionalei ere. Azken kasu horietan, betiere Programaren Batzorde Akademikoak onartuta, kreditu osagarri kopuru bat egin beharko dute filosofiako master ofizialetan edo programan garatu nahi den ikerketa lerroarekiko antzekoak diren masterretan.

 

XSLaren edukia

FCV/FZB doktoregoak zenbait sarrera profil bereizten ditu eta Filosofiako graduondokoetan gehienez ere 17 ECTS prestakuntza kreditu egitea eskatzeko aukera. Prestakuntza osagarri horiek lehentasunez Filosofia, Zientzia eta Balioak Unibertsitate Arteko Master Ofizialeko (UPV/EHU-UNAM) gaiak izango dira eta, nolanahi ere, ez dira hartuko doktorego programako prestakuntza jarduerak osatzen dituzten jardueratzat.Jarraian, behar diren prestakuntza osagarrien multzoa ezarri da, kasuan kasuko sarrera profilaren arabera:*Filosofiako masterretan titulazioa egiaztatzen duten ikasleak. Eskatutako osagarriak: Ez dute egin beharko prestakuntza osagarririk.*Giza edo Gizarte Zientzietako masterretan titulazioa egiaztatzen duten ikasleak. Eskatutako osagarriak: FCV/FZB doktoregoko Batzorde Akademikoak Filosofiako masterretan prestakuntza osagarriko 11 kreditu arte egitea eskatuko du.*Zientzia Esperimentaletako, Osasun Zientzietako edo Zientzia Teknikoetako masterretan titulazioa egiaztatzen duten ikasleak. Eskatutako osagarriak: Batzorde Akademikoak Filosofiako master batean edo batzuetan prestakuntza osagarriko 11 eta 17 kreditu artean egitea eskatuko du.Oro har, ikerkuntzaren metodologietan prestakuntzarik edo esperientziarik egiaztatzen ez duten hautagaiei, Batzorde Akademikoak prestakuntza osagarri espezifikoak egitea eska diezaieke, hala nola "Ikerketako Tailerra" gaian, Filosofiako masterretan edo tutoretzapeko ikerkuntza lan bat egitea.Doktoregaiek doktoregoko lehen urtean zehar egin ditzakete eskatutako prestakuntza osagarriak, arduraldi osoan badaude. Arduraldi partzialean daudenek lehen bi urteetan egin ditzakete.
Ikasleak onartzeko eta merezimenduak baloratzeko irizpideak hauek dira:Espediente akademikoa: % 40Ikerkuntzako esperientzia (argitalpenak, kongresuak, proiektuak, MAL, etab.): % 10Ingelesez jakitea: % 10Beste hizkuntza batzuk jakitea: % 10Mugikortasun programetan parte hartzea: % 10Hautagaiaren CVa programara egokitzea eta interesa adierazteko idatzia (zioak azaltzeko gutun bat barnean hartuta, programan duen interesa zehaztuz, eta garatu beharreko lan ildoaren eskema bat). Halaber, edozein unibertsitate edo ikergunetako ikertzaile baten gomendio gutun bat edo batzuk aurkez ditzake: % 20Beharrezkoa bada, FCV/FZB programako Batzorde Akademikoak elkarrizketa pertsonal batera dei ditzake hautagaiak, baloratzeko zer interes duten ikerkuntzan, prestasuna eta haien curriculumak doktoregoko helburu eta ikerkuntza ildoetara egokitzen diren.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Alemana

Frantsesa

Botones matrícula - Común

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.