Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

PATXI RUIZ DE ARBULO LOPEZ

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
patxi.ruizdearbulo@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna (1988) Deustuko Unibertsitatean, UPV/EHUko doktorea (2005), Enpresa Kudeaketako Masterra UPV/EHUn (1995) eta Ekoizpenaren Antolamendu eta Ingeniaritza eta Industria Instalazioen Zuzendaritzako Masterra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (2004). Haren irakasle lana ekonomiaren finantza zuzendaritzaren eta ekoizpen kudeaketaren arloan garatu da. Hiru doktorego tesiren zuzendarikide izan da. Lehiaketa deialdietako 7 proiektutan parte hartu du, eta ikertzaile nagusia izan da horietako bitan. Horietatik hiru I+G+Bko Plan Nazionaren barruan daude. Transferentzia kontratuei dagokienez, ikertzaile nagusi edo ikertzaile parte hartu du 16 ikerketa kontratutan. Jarduera horren ondorioz argitalpen hauek egin ditu: 19 artikulu zientzia aldizkaritan, 8 liburu (horietako bat Netbiblon; 4 irakasle liburu, ikasteko metodologia aktibo berrietara egokitutako argitalpen bat eta ekintzailetzarekin lotutako 2 argitalpen) eta 10 liburu atal eta 42tik gora aurkezpen Estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Ikerketa Jarduera Ebaluatzen duen Espainiako Batzordeak (CNEAI) ezagututako seiurteko 1 du. Lean ekoizpenaren eta ingurumen kudeaketaren arteko erlazioetan oinarritzen da haren oraingo ikerketa ildoa. Enpresen Antolakuntza Sailaren Idazkari Akademikoa da 2009tik aurrera. Hamabi urteko lanbide esperientzia du, eta goi mailako erantzukizunak izan ditu arlo ekonomiko finantzarioan.