XSLaren edukia

Girotze Sistemak I27938

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
3.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27938

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gero eta gehiago hitz egiten da eraikin autosufiziente edo positiboei buruz; horietan, teknologietan oinarritutako sorkuntza elektrikoak (hala nola panel fotovoltaikoak) joera oso indartsua ezartzen dute XXI. mendeko arkitekturan. Nolanahi ere, teknologiok, era isolatuan, ez dute arazoa konpontzen; izan ere, eraikin bakoitzaren beharrizanei erantzun behar diete eta horrek eraikinaren kontsumo elektrikoari buruzko ezagutza zabala izatea eskatzen du. Egoera horretan, irakasgai honetan, ikasleek bere eraikinaren kontsumo elektrikoaren puntu nagusiak ezagutzeko gaitasun tekniko eta kritikoak eskuratzeko aukera izango du (besteak beste, argiztapen ekipoak eta aireztapen ekipoak). Horri esker, koherenteki diseinatu ahal izango da eraikinaren sistema elektrikoa. Era berean, eraikinaren Irekiguneak ongi diseinatzeak argiztapen artifizialaren sistema optimizatzeko aukera emango du, eta, beraz, kontsumo elektrikoa murriztekoa eta erabiltzaileen konfort maila hobetzekoa. Azkenik, ezagutza horri guztiari esker, zorroztasun teknikoz aurre egin ahal izango diote garapen profesionalari, araudiak, merkatuak eta gizarteak eskatutako beharrizan berrietara egokituta, eta, aldi berean, beren lanek balio erantsia izango dute.

Girotze Sistemak I irakasgaia Arkitektura Eraikuntzen jakintza arloan dago eta Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren laugarren mailako lehen lauhilekoan ematen da. Irakasgai horrek 3. mailako Zerbitzuak I eta II irakasgaiei jarraipena ematen die eta Eraikuntza, Egitura eta Instalazioen oinarrizko modulu teknikoaren (M2) eta modulu tekniko aurreratuaren (M05) barruan dago. Irakasgai hau garatu aurretik jakintza edo gaitasun jakinik behar ez bada ere, komeni da zenbait alderdi menperatzea, argiaren printzipioak esate baterako; horiek Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren lehenengo mailako Inguru Fisikoari buruzko Kontzeptuak urteko irakasgaian ematen dira. Era berean, komeni da Zerbitzuak I eta II irakasgaietan emandako alderdiak ezagutzea, sistema horiek eragin zuzena izango dutelako eraikin baten kontsumo elektrikoan.

Lau irakasgai horietan, zerbitzuekin eta instalazioekin lotutako alderdiak aztertuko, ebaluatuko eta diseinatuko dira; horiek gero eta parte hartze handiagoa dute (teknikoa, legezkoa, ekonomikoa, estetiko-konpositiboa) XXI. mendeko arkitekturan. Espazio bat segurua, osasungarri-bizigarria, erosoa eta eraginkorra izateko eta sortua izan zen xederako erabili ahal izateko (erabileraren arabera) oinarrizko printzipioak, diseinuak, tamainak, sistemak, elementuak eta materialak sakondu eta justifikatuko dira. Hori guztia ikuspegi arkitektoniko baten arabera egingo da; hain zuzen ere, arkitekto gisa eraikuntzaren arloan izan behar dugun ikuspegi global eta integratzailearen arabera.

Girotze Sistemak I irakasgaian honako honetan jarriko dugu arreta bereziki:

- Indarrean dagoen araudia oinarri hartuta, eraikinaren sistema elektrikoa diseinatzea eta kalkulatzea.

- Eraikinean jatorri berriztagarriko sorkuntza elektrikoko sistemak integratzea eta kalkulatzea

- Eraikinaren portaera pasiboa aztertzea, argiztapen naturalari dagokionez, eta proiektu bakoitzari lotutako helburuak lortzea ahalbidetuko duten itzaltze estrategiak diseinatzea.

- Eraikinaren argiztapen artifizialaren sistema diseinatzea, kalkulatzea eta justifikatzea.

- Proiektu bakoitzerako argiztapen artifizialeko elementuen erabilera baliozkotzea.

- Argiztapen naturalak argiztapen artifiziala kalkulatzeko duen eragina ebaluatzea.

Azkenik, azpimarratu behar da 5. mailan sakontzeko hautazko irakasgaiak daudela, eraikinaren argi eta elektrizitate portaeraren arloan sakondu ahal izateko: Ondarearen Energia Optimizazioa. Gradua amaitu ondoren, ikasleek zerbitzuen eta instalazioen arloan espezializatzeko hainbat aukera dituzte; besteak beste, nabarmentzekoa da UPV/EHUko Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterra.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK

Irakasgai honekin lotutako moduluen gaitasunak bi modulu dituzte ardatz nagusiki:

_M02-Tekniko oinarrizkoa: Eraikuntza, Egiturak eta Instalazioak (M02CM04): Honetarako oinarrizko gaitasuna: Obra larria kontserbatzea; Transformazio eta hornidura elektrikoko, ikus-entzunezko komunikazioko, egokitze akustikoko eta argiztapen artifizialeko hiri- eta eraikuntza-instalazioak proiektatzea; Instalazioak kontserbatzea.

_M05-Tekniko aurreratua. Eraikuntzak, Egiturak eta Instalazioak (M05CM02): Gaitasun aurreratua honako hauek sortzeko, kalkulatzeko, diseinatzeko, eraikinetan eta hiri egituretan integratzeko, eta exekutatzeko: Eraikuntza egiturak; Barne zatiketako sistemak, arotzeria, eskailerak eta gainerako obra amaitua; Itxiera sistemak, estalkia eta gainerako obra larria; Ur, berokuntza eta klimatizazio sistemetako hornidura, tratamendu eta ebakuazioko instalazioak.

_M05-Tekniko aurreratua. Eraikuntza, Egiturak eta Instalazioak (M05CM04): Honetarako gaitasun aurreratua: Obra larria kontserbatzea; Transformazio eta hornidura elektrikoko, ikus-entzunezko komunikazioko, egokitze akustikoko eta argiztapen artifizialeko hiri- eta eraikuntza-instalazioak proiektatzea; Instalazioak kontserbatzea.



Irakasgaiaren GAITASUN ETA IKASKUNTZA EMAITZA ESPEZIFIKOAK

_1. Gaitasuna. Eraikinaren sistema elektrikoa diseinatzea, kalkulatzea eta arkitekturan integratzea

Ikaskuntza emaitzak

E01. Identifikatu eta zerrendatu eraikin baten sistema elektrikoaren elementu nagusiak dagoen araudiarekin bat

E02. Diseinatu sistema elektrikoaren eskema haribakarra, indarrean dauden araudi betekizunak eta elementuen prestazioak oinarri hartuta

E03. Sistema elektrikoa osatzen duten elementuen dimentsioak eta prestazio teknikoak kalkulu tresna desberdinak erabilita. “Lur ematea”-aren sistema diseinatu eta kalkulatzea ere beharrezkoa izango da

E04. Dokumentu tekniko batean oinarrituta, justifikatu kalkulu elektrikoari dagokionez dagoen araudia betetzen den.



_2. Gaitasuna. Aurredimentsionatzea eta arkitekturan integratzea sorkuntza elektrikoko sistema berriztagarri bat.

Ikaskuntza emaitzak

E05. Identifikatu eta zerrendatu sistema berriztagarri desberdinak

E06. Diseinatu eskema eta aurredimentsionatu sistema berriztagarria kalkulu tresnak erabilita



_3. Gaitasuna. Irekiguneak dimentsionatzea eta itzaltze sistema zehaztea, argiztapen naturalaren kalkuluaren arabera

Ikaskuntza emaitzak

E07. Zerrendatu, identifikatu eta ebaluatu eraikin baten argiztapen naturalaren eragina kalkulatzeko eragiten duten alderdiak

E08. Kalkulatu argiztapen naturala irekiguneen geometrien arabera

E09. Diseinatu eta kalkulatu itzaltze elementuen eragina



_4. Gaitasuna. Eraikinaren argiztapen artifizialaren sistema diseinatzea eta kalkulatzea

Ikaskuntza emaitzak

E10. Identifikatu, zerrendatu eta ebaluatu argiztapen artifizialaren sistema osatzen duten elementuak

E11. Diseinatu sistema artifiziala, indarrean dauden araudi betekizunak eta elementuen prestazioak oinarri hartuta

E12. Kalkulatu espazio desberdinen argiztapen artifiziala kalkulu tresnak erabilita

E13. Dokumentu tekniko batean oinarrituta, justifikatu argiztapen artifizialaren kalkuluari dagokionez dagoen araudia betetzen den.



Irakasgaiaren ZEHARKAKO GAITASUN ETA IKASKUNTZA EMAITZAK

_5. Gaitasuna. Talde batean lan egitea, norbanako zein talde mailan ekarpena egingo duten zereginak garatuz

Ikaskuntza emaitzak

E14. Egin beharrezkoak diren ekarpen pertsonalak taldeko jarduerak egiteko, modu egoki eta serioan.

E15. Sortu lan bat taldeko kide guztiekin batera, kide guztien ekarpena jasota.

E16. Konpondu taldekideen artean sor daitezkeen gatazkak, errespetuz eta heldutasunez.



_6. Gaitasuna. Ahoz nahiz idatziz zuzen komunikatzeko gai izatea.

Ikaskuntza emaitzak

E17. Ahoz argi eta dinamikoki komunikatzen da

E18. Idatzizko komunikazioak lan mota horiei eskatzen zaizkien gutxieneko irizpideak betetzea: egitura, formatua, erreferentziak, bibliografia, izenburuak, irudien kalitatea, uniformetasuna...

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaiaren eduki teoriko-praktikoa hiru bloke nagusitan banatzen da:

-ELEKTRIZITATEA: oinarriak, magnitudeak, arauak, sorkuntza, eraikinaren sistema elektrikoa, dimentsionamendua eta kalkulua, fotovoltaikoa.

-ARGIZTAPEN NATURAL: magnitudeak, itzal elementuak, kalkulua.

-ARGIZTAPEN ARTIFIZIALA: magnitudeak, diseinu tresnak, sistemaren elementuak, araudia, kalkulua.

-AKUSTIKA: Kontzeptu orokorrak eta araudia (CTE-DB-HR).

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleek arestian zehaztutako ikaskuntza emaitzak gauza ditzaten, proiektuetan edo arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologiari jarraituko zaio (Project Based Learning – PBL). Teknika didaktiko hori autoikaskuntzan eta pentsamendu kritikoaren garapenean oinarritzen da, eta helburua da ikasleek, talde txikietan bilduta (3 pertsona) eta tutore baten laguntzarekin, egoera gisa planteatutako arazo bat aztertzea eta konpontzea, ikaskuntza helburu jakin batzuk lortzeko asmoz. Horretarako, talde horiek lau proiektutan lan egingo dute, eta proiektu horiek hainbat dokumentu tekniko idaztean oinarrituko dira. Horiei esker, hasieran proposatutako egoerari soluzio bat identifikatu, kalkulatu, eztabaidatu eta diseinatu ahal izango zaio. Ebaluazio jarraitua duen metodologia aktibo horrek talde lana eta ikaskuntza gidatua sustatuko ditu, ikasleek bikaintasuna lor dezaten ikasturtearen amaieran.

Jarduera nagusi horrekin batera, beste bi jarduera ere izango dira irakasgaiaren barruan. Batetik, proba teoriko zehatz batzuetan oinarrituta, ikasle bakoitzaren banakako ezagutza kontrolatuko da. Era berean, dagoeneko eraikitako proiektu arkitektonikoetan oinarrituta, ikasle bakoitzak banakako lan bat egingo du. Lan horretan, dokumentu bat idatziko du, eta energia instalazioek aukeratutako eraikinean edo eraikinetan nola integratu diren eta nola eragin duten islatuko du.

Ikasleen ikaskuntza errazteko eta ziurtatzeko, taldeko eta banakako praktiken eta eduki teorikoko proben jarraipena egingo da. Feedbacka emango da, aurrez ezarritako ebaluazio irizpideak oinarri hartuta; hartara, ikasleek beren ikaskuntzaz eta hori hobetzeko moduez jabetzeko aukera izango dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 75
    • Tailer bateratua (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek eskubidea izango dute irakasgaia ebaluazio jarraituaren arabera ez jarraitzeko eta ohiko deialdian amaierako ebaluazio baten bidez gainditzeko. Amaierako ebaluazioa amaierako azterketa bakarra izango da. Azterketa hori ofizialki ezarritako egunean egingo da, eta irakasgai horretan egindako 3 proiektuak azterketa egunean entregatuko dira. BALORAZIO GUZTIEN BATEZ BESTEKO AZKEN NOTAK 5.0 IZAN BEHARKO DU, eta bakar bat ere ez da izango 4 puntutik beherakoa. Horretarako, ikasleak idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diola, bederatzigarren astea igaro baino lehen.

Azken probara ez joateak eta lanak ez entregatzeak azken ebaluazioari uko egitea dakar. Uko egitea "ez aurkeztua" gisa adieraziko da.

Taula honetan laburbiltzen dira ohiko deialdiko jarduera bakoitzaren azken kalifikazioko ehunekoak:



1.Proiektua - ELEKTRIZITATEA 40%

2.Proiektua - ARGIZTAPEN NATURAL 15%

3.Proiektua - ARGIZTAPEN ARTIFIZIALA 15%

Idatzizko froga (azterketa) 30%

GUZTIRA 100%



Azterketa egunean egin beharreko idatzizko probak bi atal izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Atal teorikoak % 70 balioko du azken kalifikazioan eta praktikoak % 30. Era berean, ezinbestekoa izango da azterketaren amaierako batezbesteko nota 5.0 izatea, eta bi ataletan gutxienez 4 puntu lortu beharko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, bertan aukeratutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio proba osatzen duten azterketetara eta ebaluazio jardueretara aurkezteko.

Ezohiko deialdiko ebaluazioa amaierako azterketa bakarra izango da. Azterketa hori ofizialki ezarritako egunean egingo da, eta irakasgai horretan egindako 3 proiektuak azterketa egunean entregatuko dira. BALORAZIO GUZTIEN BATEZ BESTEKO AZKEN NOTAK 5.0 IZAN BEHARKO DU, eta bakar bat ere ez da izango 4 puntutik beherakoa.

Taula honetan laburbiltzen dira ezohiko deialdiko jarduera bakoitzaren azken kalifikazioko ehunekoak:



1.Proiektua - ELEKTRIZITATEA 40%

2.Proiektua - ARGIZTAPEN NATURAL 15%

3.Proiektua - ARGIZTAPEN ARTIFIZIALA 15%

Idatzizko froga (azterketa) 30%

GUZTIRA 100%



Azterketa egunean egin beharreko idatzizko probak bi atal izango ditu: teorikoa eta praktikoa. Atal teorikoak % 70 balioko du azken kalifikazioan eta praktikoak % 30. Era berean, ezinbestekoa izango da azterketaren amaierako batezbesteko nota 5.0 izatea, eta bi ataletan gutxienez 4 puntu lortu beharko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Girotze Sistemak I irakasgairen eGela plataforman dago 3 proiektuak egin ahal izateko informazio guztia.
Enuntziatuak eGela plataforman daude.
Enuntziatu espezifikoak edo beharrezko beste datu batzuk ikasturtean zehar igoko dira eGela plataformara.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Eraikuntzaren kode teknikoa

-Reglamento electrotécnico para baja tensión - RBT





Gehiago sakontzeko bibliografia

ELEKTRIZITATEA:
-Carrasco Sánchez Emilio, & Carrasco Sánchez Emilio. (2008). Instalaciones eléctricas de baja tensión en edificios de viviendas (2a. ed.). Tébar.
-Feijó Muñoz Jesús, & Feijó Muñoz Jesús. (2017). Instalaciones eléctricas en la arquitectura (3ª ed. corr. y amp, Ser. Manuales y textos universitarios. arquitectura, 8). Universidad de Valladolid.
-González Lezcano Roberto Alonso, Aramburu Gaviola Félix, Aramburu Gaviola Félix, Sancho Alambillaga Rocío, Sancho Alambillaga Rocío, & González Lezcano Roberto Alonso. (2011). Diseño y cálculo de instalaciones eléctricas en baja tensión: ejercicios resueltos (Ser. Arquitectura y tecnología, 10). Munilla-lería.

ARGIZTAPEN NATURALA:
-Brandi, U., & Licht, U. B. (2006). Lighting design: principles implementation case studies (Ser. Detail practice). Edition Detail.
-Corrodi, M., Spechtenhauser, K., Spechtenhauser, K., Auer, G., & Corrodi, M. (2008). Illuminating: natural light in residential architecture (Ser. Edition wohnen). Birkhäuser.
-Gardner, C., Molony, R., Molony, R., & Gardner, C. (2002). Luz: reinterpretación de la arquitectura (Ser. Transformaciones). McGraw-Hill.

ARGIZTAPEN ARITFIZIALA:
-Chapa Carreón Jorge, & Chapa Carreón Jorge. (1990). Manual de instalaciones de alumbrado y fotometría.
-Feijó Muñoz Jesús, & Feijó Muñoz Jesús. (1994). Instalaciones de iluminación en la arquitectura (Ser. Arquitectura y urbanismo, 23). Universidad de Valladolid.
-Martín Sánchez Franco, & Martín Sánchez Franco. (2005). Manual práctico de iluminación. Antonio Madrid Vicente.

Aldizkariak

- Energy and building, Elsevier (Q1, 2020).
- Building and Environment, Elsevier (Q1, 2020).
- Energy, Elsevier (Q1, 2020).
- Energy policy, Elsevier (Q1, 2020).
- Journal of Building Engineering, Elsevier (Q1, 2020).
- Sustainability, MDPI (Q2, 2020).
- Energies, MDPI (Q3, 2020).
- Buildings, MDPI (Q1 – SJR, 2020).
- Informes de la construcción, CSIC (Q4, 2020).

Web helbideak

http://www.codigotecnico.org/index.php?id=33
http://www.ffii.nova.es/puntoinfomcyt/formulario-lseg01.asp
https://www.plcmadrid.es/rebt/
http://www.generadordeprecios.info/#gsc.tab=0
https://www.dmelect.com/
http://solardat.uoregon.edu/SunChartProgram.php
http://andrewmarsh.com/apps/releases/sunpath2d.html
http://calumenlive.com/find-glazing#
https://www.dialux.com/es-ES/dialux
https://www.lighting.philips.es/inicio
https://www.auralight.com/en/luminaires
https://www.saltoki.com/iluminacion/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAMARERO ETXEBARRIA, EIDER
  • OREGI ISASI, XABAT
  • RODRIGUEZ VIDAL, IÑIGO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

15:00-18:00 (1)

4-5

15:00-18:00 (2)

8-9

15:00-18:00 (3)

11-12

15:00-18:00 (4)

14-15

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-18:00 (1)

6-6

15:00-18:00 (2)

7-7

15:00-18:00 (3)

10-10

15:00-18:00 (4)

13-13

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

15:00-18:00 (1)

4-5

15:00-18:00 (2)

8-9

15:00-18:00 (3)

11-12

15:00-18:00 (4)

14-15

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-18:00 (1)

6-6

15:00-18:00 (2)

7-7

15:00-18:00 (3)

10-10

15:00-18:00 (4)

13-13

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

15:00-18:00 (1)

4-5

15:00-18:00 (2)

8-9

15:00-18:00 (3)

11-12

15:00-18:00 (4)

14-15

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)

66 Tailerra-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-18:00 (1)

6-6

15:00-18:00 (2)

7-7

15:00-18:00 (3)

10-10

15:00-18:00 (4)

13-13

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (1)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (2)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (3)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (4)
  • A 2.3 - ARKITEKTURARAKO G.E.T. (5)