Breadcrumb

Sarrera-arkitekturaren-oinarrietako-gradua

Arkitekturaren Oinarrietako Gradua

Aplikazio habiaratuak

arkitekturaren-oinarrietako-gradua-presentacion

Arkitekturak ahalmena dauka hiritarren eguneroko bizitza aldatzeko, hobetzeko eta errazteko, haien bizipen, ohitura eta sentipenetan eragina duelako. Horrela, bada, arkitektoen helburua da, besteak beste, lurraldearen, espazio hutsen, etxebizitzen, lantokien, eta aisiarako eta mugikortasunerako lekuen bizigarritasuna hobetzea. Erronka horiei aurre egiteko gogoa baduzu, Arkitekturaren Oinarrietako Graduak hainbat aukera irekiko dizkizu zure ingurunean esku hartzeko eta ingurune horren diseinuan eta eraikuntzan parte hartzeko.

Gure inguruan Arkitekturaren Oinarrietako Gradua eskaintzen duen unibertsitate publiko bakarra UPV/ EHU da. Gainera, honako hiru aipamen edo ibilbideak izango dituzu espezializatzeko: Berrikuntza eta Ikerketa Sortzaileak; Ondarea, Birgaitzea eta Zaintza; eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea.

Gradua amaitzean, Arkitektura Unibertsitate Masterra ere egin ahal izango duzu gure eskolan, arkitekto lanbide arauturako gaitzen duena. Graduak eta masterrak onarpen ofiziala dute Europar Batasuneko herrialdeetan, homologatu beharrik gabe.

Gainera, titulazio bikoitza lortzeko aukera dago erakunde hauekin: Bordeleko Arkitekturako eta Paisaiako Goi Eskola Nazionala eta Montpellier-eko Arkitekturako Goi Eskola Nazionala.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

secretaria.etsa@ehu.eus

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

300 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

9,636 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

150 plaza

botoia-liburuxka-Arkitektura-Goi-Eskola-Teknikoa

arkitekturaren-oinarrietako-gradua-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eraikinak proiektatzen eta hiriak planifikatzen ikasiko duzu, prestakuntza integrala jasoz; teknikoa, artistikoa eta humanistikoa.
  • Irakasgaien % 50 baino gehiago ingelesez egin ahal izango duzu eta mugikortasun programak baliatu Europa, Asia eta Latinoamerikan.
  • Praktikak egin ahal izango dituzu atzerrian, enpresa publiko eta pribatuetan eta ibilbide profesionalari ekin.
  • Arkitekturako masterrera sartzeko aukera izango duzu, nahitaezkoa baita proiektuak arkitekto gisa sinatu ahal izateko.

arkitekturaren-oinarrietako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona kritikoa eta sortzailea bazara, era askotako interesak (humanistikoak, artistikoak zein teknikoak) uztartzeko gai bazara eta trebea bazara ideiak egituratzen eta horiek modu grafikoan, ahoz zein idatziz, adierazten,Arkitekturaren Oinarrietako Gradua da zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak 

Arkitektura estudioetan, eraikuntza enpresetan, funtzio publikoan eta hezkuntzan hurrengo gaien inguruan lan egin dutenak:

  • Administrazio publikoa: udal arkitektoa, ondarea, katastroa eta eraikuntza
  • Diseinu industriala, moda
  • Eraikinen eta urbanizazio proiektuen garapena
  • Eraikinen zaharberritzea eta birgaitzea
  • Eraikuntza eta urbanizazio lanen zuzendaritza
  • Gizarte eta ingurumen eraginaren ebaluazioa eta kontrola
  • Higiezinen eta ondarearen kudeaketa
  • Irakaskuntza erdi mailako eta unibertsitate mailako ikasketetan
  • Lurralde plangintza eta antolakuntza, paisajismoa
  • Segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa