XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Arkitekturaren historia eta teoriak ezagutzea, baita harekin lotutako arteak, teknologiak eta giza zientziak ere.
  • Arte ederrek ikuskera arkitektonikoaren kalitatean eragin dezakeen faktore gisa duten eginkizuna ezagutzea.
  • Eraikinen arazo fisikoak, teknologiak eta funtzioa ezagutzea, barne-erosotasunez hornitzeko eta faktore klimatikoetatik babesteko.
  • Eraikinen proiektuekin lotura duten egitura-, eraikuntza- eta ingeniaritza-ikuskeraren arazoak eta arazo horiek konpontzeko teknikak ulertzea.
  • Pertsonen eta eraikinen arteko erlazioak eta eraikinen eta haien inguruaren artekoak ulertzea. Gainera, eraikinak eta haien artean dauden espazioak erlazionatzeko beharra ulertzea, gizakiaren beharren eta eskalaren arabera.
  • Plangintza-prozesuan aplikatutako teknikak eta hirigintza ezagutzea.
  • Proiektuak eraikinetan gauzatzeko eta planoak plangintzan integratzeko industriak, antolakuntzak, araudiak eta prozedurak ezagutzea.