XSLaren edukia

Nazioarteko Zuzenbide Pribatua I26166

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26166

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ordenamendu juridiko ezberdinei loturiko harreman juridikoen ugaritzea eta ohikotasuna dira nazioarteko Zuzenbide pribatuaren izateko arrazoia. Harreman juridiko pribatuak -partikularren artekoak edo mistoak- eta nazioartekoak -ordenamendu juridiko bati baino gehiagori loturikoak- ugaritu egin dira azken garaiotan. Honek, errealitate sozio-juridiko berri honi aurre egiteko arauak emateko beharra sortu du legegilearengan. Arau hauek nazioarteko Zuzenbide pribatuaren baitan biltzen dira. Irakasgaiak, dagoen araudiaren ezarpenak eta interpretazioak sortzen dituen zalantzak argitzea eta zuzenbide iturri ezberdinak azaltzea (barne araudia, Europar Batasunean jatorria duen Zuzenbidea eta hitzarmenezkoa) du helburu gisa, jurisprudentzia, doktrina eta Zuzenbide konparatuari dagozkion beharrezko erreferentziak erabiliz.

Irakasgaia, Zuzenbide Graduaren hirugarren urtean kokatzen da, ikasleek Zuzenbide pribatuaren ikasgai batzuk ikasi dituztenean. Atzerritartasun osagaia duen Zuzenbide pribatuaren azterketa eta ikasketa burutuko dute ikasleek gure ikasgaiaren bitartez.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Era berean, ikasleak parte hartzen duen ere Nazioarteko Zuzenbide pribatuaren gaitasun bereziak hauek dira:

G.1. Atzerritartasun osagaia duten zuzenbidezko harreman pribatuek dituzten arazo zehatzak konpontzeko Nazioarteko Zuzenbide pribatuaren funtzioa ulertu.

G.2. Atzerritartasun osagaia duten egoera pribatuen balorazio juridikoa egin, espainiar odenamenduaren ikuspegitik. Balorazio honek bi alderdi izan behar ditu kontutan:

a) Harreman pribatuetan sortutako arazoen zuzenbidezko izaera bereiztu.

b) Arazo horiek Nazioarteko Zuzenbide pribatuko zein ataletan kokatzen diren zehaztu.

G.3. Nazioarteko Zuzenbide zibileko arazoak ezagutzen ikasi, bereziki, nazioarteko judiziozko eskuduntzari buruzkoa, atzerritar ebazpenen aintzatespena eta egikaritzarenak eta autoritateen elkarlaguntzari buruzkoak, zailtasun ertaina duten aztergaien bitartez.

G.4. Nazioarteko Zuzenbide zibilean sortutako ezargarria den Zuzenbideari buruzko arazoak konpontzen jakin, zailtasun ertaina duten aztergaien bitartez.

G.5. Jarrera gaitasuna. Klasean, ikaskideekiko eta irakaslearekiko errespetua izatea eskatu eta baloratuko da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I.IKASGAIA: NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA: EZAUGARRIAK

1.Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren oinarria.2. “Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren” esanahia 3.Nazioarteko Zuzenbide pribatuaren atal ezberdinak.4.Espainiar Nazioarteko Zuzenbide pribatuaren eredua: iturriak.5.Barne gatazkak



II.IKASGAIA: NAZIOARTEKO ESKUDUNTZA JUDIZIALA ESPAINIAR ORDENAMENDUAN

1.ESKUDUNTZA JUDIZIALAREN ESANAHIA. a) Eskumena: esanahia, ezaugarriak eta mugak. b)Nazioarteko eskuduntza judiziala. d)Nazioarteko eskuduntza judizialeko foroak.

2. NAZIOARTEKO ESKUDUNTZA JUDIZIALEKO ESPAINIAR SISTEMAREN EZAUGARRI OROKORRAK.

3. JATORRI INSTITUZIONALA DUEN NAZIOARTEKO ESKUDUNTZA JUDIZIALAREN SISTEMA. a)Nazioarteko eskuduntza judizialaren araudia Europar Batasunean. b)1215/2012 Erregelamendua: Egitura orokorra eta ezarpen eremua. d)1215/2012 Erregelamenduko eskuduntza foroak. e)1215/2012 Erregelamenduaren interpretazioa. f)Nazioarteko eskuduntza judizialaren kontrola 1215/2012 Erregelamenduan. g)Auzibitartea eta lotutasuna.

3.HITZARMEN BIDEKO NAZIOARTEKO ESKUDUNTZA JUDIZIALEKO SISTEMA

4.ESPAINIAR ESTATUAREN NAZIOARTEKO ESKUDUNTZA JUDIZIALA EDO SISTEMA AUTONOMOA

a)Sistemaren ezaugarriak. b)BJLO-aren eskuduntza foroak. d)Borondatezko eskumena. e)Nazioarteko eskuduntza judizialaren kontrola.f)Auzibitartea eta nazioarteko lotutasuna



III.IKASGAIA: EPAIEN ZEIN ATZERRIKO AGIRI PUBLIKOEN LURRALDEZ KANPOKO ERAGINKORTASUNA

1. AINTZATESPENA ETA EGIKARITZA: SARRERA ETA ESANAHIA. 2.ATZERRIKO EBAZPEN JUDIZIALEN ZEIN AGIRI PUBLIKOEN ERAGINA ESPAINIAN.3. AINTZATESPEN ZEIN EGIKARITZA ERAENTZA INSTITUZIONALA. a)1215/2012 Erregelamendua. b) Europako Exekuzio Titulua (EET).4.HITZARMEN BIDEKO AINTZATESPEN ZEIN EGIKARITZA ERAENTZA. 5. JATORRI ESTATALA DUTEN ATZERRIKO EBAZPENEN AINTZATESPEN ZEIN EGIKARITZA: ESPAINIAR EREDUA. a)Sarrera. b)Xedapen orokorrak. d) Aintzatespena. d) Egikaritza.

6. EKINTZA ZEIN NEGOZIO JURIDIKOEN FORMAZKO BALIOKOTASUNAREN ESPAINIAR NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUAN.7. ATZERRIKO AGIRI PUBLIKOEN FROGAZKO ONDORIOAK. 8. ONDORIO ERREGISTRALAK. ATZERRIKO JUDIZIOZKO EBAZPEN ZEIN AGIRIEN IZENEMATEA ERROLDA PUBLIKOETAN. 9.ONDORIOAK BORONDATEZKO ESKUMENAREN ARLOAN.

IV. IKASGAIA: NAZIOARTEKO EGOERA JURIDIKO PRIBATUEI EZARGARRI ZAIEN LEGEAREN ZEHAZTAPENA

1. SARRERA. 2. ERAENTZA TEKNIKA ZUZENAK: ARAU MATERIALAK EDO SUSTANTIBOAK. 3.GATAZKA ARAUAREN ZEHARKAKO MODUA. 4. GATAZKA ARAUEN EZARPEN PRAKTIKOA. a) Sarrera. b) Gatazka arauaren egitatezko suposamenduarekin loturik dauden arazoak.d)Gatazka arauaren lotura puntuaren gaineko arazoak. e)Gatazka arauaren ondorio juridikoarekin lotuta dauden arazoak: Zuzenbide atzerritarrari egiten zaion igorpena.f) Gatazka arauak izendatutako atzerriko Zuzenbidearen ezarpenaren bideragarritasuna

5. ZUZENBIDE ATZERRITARRAREN JUDIZIOZKO ZEIN JUDIZIOZ KANPOKO EZARPENA.6. ZUZENBIDE ATZERRITARRAREN ALEGAZIOA ETA FROGA.

MetodologiaToggle Navigation

1) Klase teorikoak: Teoriako klaseetan, irakasleak ikasgai bakoitzari buruzko funtsezko atalak azpimarratuko ditu eta azalduko ditu. Aldi berean, ikasgai bakoitzari dagokion bibliografia zein den azalduko du, ikasleak errez aurkitu dezan behar duen informazioa.



2)Klase praktikoak: teorian ikasitako gaiak barneratu eta ulertzeko asmotan, astero

aztergai bat egingo du ikasleak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian, jarraituko dien ebaluazio sistema honakoa izango da:

- Azken ebaluazioaren sistema mistoa:

- Teoriari buruzko idatzizko edo ahozko froga. Froga hau, irakasgaiaren notaren %60a izango da.

- Ebaluaketa jarraiaren bitartez, lauhilekoan zehar notarako balioko duten hainbat kasu praktiko ebatzi beharko ditu ikasleak, bakarka. Ebaluaketa jarraiaren bitartez lortu ahal izango den nota, gehienez, azken notaren %20a izango da. Beste %20a, azken azterketan, zati teorikoarekin batera, ikasleak idatziz ebatzi beharko duen kasu praktikoaren bitartez lortu ahal izango du.





Irakasgaia gainditu ahal izateko (5 bat baino gehiago lortzeko), bai ebaluaketa jarraiaren zatia eta baita azken froga ere gainditu beharko dira. Aldi berean, azken frogaren zati teorikoa eta praktikoa ere, gainditu beharko dira. Hala ere, ebaluaketa jarraiaren zatia gainditu ezkero, aparteko deialdirako zati honen nota gordeko da.

- Ikasleak irakasgaiari uko egin ahal izateko, azterketara ez aurkeztearekin nahikoa izango litzateke.

- Ikasleak ebaluaketa jarraiari uko egin diezaioke, araudiak dioenaren arabera. Hala balitz, irakasgaiaren ebaluaketa, azken froga baten bitartez egin beharko du. Froga honek zati teorikoa eta praktikoa izango ditu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian jarraituko den ebaluazio sistema, ohiko deialdian jarraitutako berdina izango da.

Ohiko deialdian ebaluaketa jarraiaren zatia gainditu ezkero, nota hori ezohiko deialdirako gordeko da.



Ikasleek irakasgaiari uko egin ahal izateko, azterketara ez aurkeztearekin nahikoa izango litzateke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Legezko testuak klase praktikoetara ekartzea ezinbestekoa da. Gomendatzen dena,jarraian aipatzen dena da, baina beste argitaletxetakoek ere balio dute.

BORRÁS RODRÍGUEZ, A., BOUZA VIDAL, N., GARCIMARTÍN ALFÉREZ, F.J, Legislación básica de Derecho internacional privado, Madrid, Tecnos, 33. edizioa, 2023.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. ESPLUGUES MOTA, C., PALAO MORENO, G.,IGLESIAS BUHIGUES,J.L., Derecho internacional privado, Tirant lo Blanch, Valencia,16. edizioa, 2022.

2. CALVO CARAVACA, A. L.,CARRASCOSA GONZÁLEZ, J., Compendio de Derecho internacional privado,4. edizioa, 2022.

3. FERNÁNDEZ ROZAS, J.C., SÁNCHEZ LORENZO, S.: Derecho internacional privado, 10. ediz., Madrid, Civitas, azken edizioa.

4. Garcimartín Alférez, F.J., Derecho internacional privado, Civitas-Thomson Reuters, Cizur Menor, 5. edizi., azken edizioa.

5. Prácticas de Derecho internacional privado. Ejercicios y materiales de apoyo, Abarca Junco, A. Paloma (zuz.), Colex, 7. ediz., azken edizioa.

7. S. ÁLVAREZ GONZÁLEZ Y OTROS, Legislación de Derecho internacional privado, 18. argital.,2015, Comares, Granada.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. VIRGÓS SORIANO, M. y F.J. GARCIMARTÍN ALFÉREZ: Derecho procesal civil internacional. Litigación internacional, Madrid, Civitas, azken edizioa.
2. FERNÁNDEZ ARROYO, D. P.: Derecho internacional privado (una mirada actual sobre sus elementos esenciales), Córdoba, Advocatus, 1998.
3. RIGAUX, F.: Derecho internacional privado. Parte General, Traducción y adaptación al Derecho español por A. Borrás Rodríguez, ed. Civitas, Madrid, 1985.
4. JUENGER, F.K., Choice of Law and Multistate Justice, Dordrecht, Martines Nijhoff Publishers, 1993.
5. GONZÁLEZ CAMPOS, J.D., ¿Diversification, spécialisation, flexibilisation et matérialisation des règles de droit international privé?, Recueil des Cours, t. 287, 2000, pp. 403 y ss.

Aldizkariak

1. Revista Española de Derecho Internacional.
2. Revue critique de droit international privé.
3. Recueil des Cours de l'Académie de Droit International Privé de La Haye.
4. American Journal of Comparative Law.
5. American Journal of Comparative Law.
6. Praxis des Internationalen Privat- und Verfahrensrechts.
7. Rabels Zeitschrift für ausländisches und internationals Privatrecht.
8. Uniform Law Review.
9. Anuario español de derecho internacional privado

Web helbideak

1. Tribunal Europeo de Derechos Humanos: www.echr.coe.int.
2. Tribunal de Justicia de la Unión Europea: http://curia.europa.eu.
2. Boletín Oficial del Estado: http://www.boe.es
2. Diario Oficial de la Unión Europea: http://europa.eu.int/eur-lex
3. Tribunal Constitucional: http://tribunalconstitucional.es
4. Congreso de los Diputados: http://www.congreso.es
5. Ministerio de Asuntos exteriores: http://www.mae.es
6. Ministerio de Justicia: http://www.mju.es
7. Ministerio de Trabajo: http://www.mtas.es
8. Buscador de jurisprudencia y legislación de la Unión Europea: http://eur-lex.europa.eu/es/index.htm
9. UNIDROIT: http://www.unidroit.org/
10. UNCITRAL/CNUDCI: http://www.uncitral.org/
11. CIDIP (OEA): http://www.oas.org/dil/esp/derecho_internacional_privado.htm
12. Blogs de consulta:
http://conflictuslegum.blogspot.com/
http://www.accursio.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ RUBIO, JUAN JOSE
  • OTAEGUI AIZPURUA, IDOYA
  • VELAZQUEZ GARDETA, JUAN MANUEL

TaldeakToggle Navigation

01-16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:30-17:30 (1)

17:30-19:30 (2)

7-15

17:30-19:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

01-16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

01-16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:30-17:30 (1)

17:30-19:30 (2)

7-15

17:30-19:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-12:30 (1)

10:30-12:30 (2)

7-15

10:30-12:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)