XSLaren edukia

Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza25910

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25910

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikaslearen ezagueraren eraikuntza, bere pentsamendua eta bere garapen kognitiboa haurtzaroan (0-6 urtetan), beste batzuen artean, funtsezko hiru ardatzen inguruan garatzen dira: espazioa, denbora eta kausalitatea. Halaber, heziketako etapa honetan, haurraren deszentralizazio-prozesuko lehen pausuak ematen hasten dira, sozializazio prozesuak ingurune hurbilera moldatuz(familia eta eskola). Gizarte-Zientzien ekarpena ezinbestekoa da haurren garapen zuzena bermatzeko eta horrela bere garapen osoa era eraginkorrean lortze aldera. Hau irakasgai honen betebehar nagusia izango da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gizarte Zientzietarekiko hurbiltze kontzeptuala Haur Hezkuntzako curriculumean Arloak egindako oinarrizko ekarpenak eta ematen dituen funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Hautemate eta kontzeptualizazio prozesuak eta espazioaren irudikapen grafikoak azpimarratzen dira. Denborazkotasunaren zentzua, hautemate eta denbora kontzeptualizazio prozesuak, lehendabiziko denbora unitateak, eta H.H.n denbora lan egiteko jarduera didaktikoen azterketari ekiten zaio. Gizarte ezagueraren izaera eta gizarte nozioen haur garapena aurkezten da euren ezagutzaren haur irudikapena azpimarratuz. Gizartearen egungo eskakizunei ardura: balioak eta arauak H.H.n eta herritartasun demokratikorako hezkuntza kulturaniztasun testuinguruetan. H.H.n espazio geografiko eta denbora historikoa lan egiteko jarduera didaktikoak eta gizarte eta kultura ingurunearen ezaguerarako estrategia eta baliabideak.



Ikasgaiaren gaitasunak hurrengoak dira:

E.1. Etapa honetako arlo sozialeko curriculumaren oinarrizko printzipioak eta oinarri zientifikoak ezagutzea, eta dagozkion ikaskuntzak eskuratzeko teori ezberdinak baita ere.

E.2. Espazioa, denbora, kausalitatea eta gizarteari buruzko nozioak garatzeko estrategia eta baliabide didaktikoak ezagutzea.

E.3. Gizarte eta kultura inguruarekiko interesa eta begirunea sustatzea, proiektu didaktiko egokien bidez.

E.4. Gizarte-ezagutza (historikoa, geografikoa…) gizarte demokratiko eta kulturalki anitzaren baloreak garatzeko tresna lagungarria gisa erabiltzea.



Ikasgaia ikastearen emaitzak hauek dira:

1.- Giza eta Kultur Ingurunearen aurkikuntza profesionalki lantzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezaguerak lortzen ditu.

2.- Gizarte Zientziek iturri epistemologiko bezala duten ekarpena giza eta kultur ingurunean eta bere hezkuntza balioa ulertzen eta baloratzen ditu.

3.- E.A.E.ko Haur Hezkuntzako Curriculumean giza eta kultur ingurunearen ezaguerari buruzko orientazioak ezagutzen, aztertzen eta ebaluatzen ditu.

4.- Giza eta Kultur ezagueraren eremuko Irakaste/ikaste aktibitateak ezagutzen, ebaluatzen eta planifikatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia. Gizarte Zientziak eta Gizarte eta kultur ingurunearen ezagutza arloa Haur Hezkuntzan.

2. Gaia. Gizarte Zientzien oinarrizko kontzeptuak: espazioa.

3. Gaia. Gizarte Zientzien oinarrizko kontzeptuak: denbora

4. Gaia. Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren eraikuntza haurrengan.

5. Gaia. Arau eta balioen garapena Haur Hezkuntzan

6. Gaia. Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren ikasketarako proiektu, baliabide eta materialak haur hezkuntzan.

MetodologiaToggle Navigation

- Jardunaldi teorikoak

- Jardunaldi praktikoak

- Diziplinarteko lana

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • ondorengo atalean zehazten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Donostiako Irakasle Eskolako ezaugarriak ikusirik (irakaskuntza modalitateak, ikasle kopuruak, diziplinarteko moduluko lana edota ikastetxeko kultura) kontuan hartuz, irakasgai honen ebaluazioa hauxe da:



Etengabeko ebaluazioa (gutxiengo bertaratze % 75):



a.Lanen bitartez (%50 )

b.Azken froga(%30).

c.Diziplinarteko lanak ere bere balioa edukiko du azkeneko notan (%20).



Irakasgaia aprobatzeko ezinbestekoa da azken frogan gutxieneko emaitza lortzea.



Bertaratzea bermatzen ez denean (Unibertsitateko Gestio Araudia ikusi), ikasleak idatzizko/ahozko froga bat gauzatu beharko du, non bere balorea % 100 izango da.



Deialdiari uko egiteko aukerak:



a.Ebaluaziorako metodoa azken ebaluazioa denean, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea.

b.Edozein ebaluazioa izanda -ebaluazio jarraian barne-, beste bi aukera daude:



1- Azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gehiago balio badu, ikaslea ez bada probara aurkezten deialdiaren uko egin diola ulertuko da eta “Aurkezteke" jarriko zaio.

2- Azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gutxiago balio badu ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai hau eskaintzen de ikastegi bakoitzeko errealitateak (irakaskuntza modalitateak, ikasle kopurua, diziplinarteko moduluko lanaren eraketa, kultura, etab.) kontutan hartuz, gure ikastegiko ebaluazioa sistema honako hau izango da:



Bi ebaluazio modalitate daude:



A.- EBALUAZIOA MISTOA erregularki klasera datorren ikasleentzat zuzenduta dago sistema hau. Asistentzia erregularra gutxienez eskolen asistentzia %80koa edo gehiagokoa izan behar da.

a. Amaierako froga

b. Modulu lana.

c.. Proiektu teoriko-praktikoak.



B.- AZKEN EBALUAZIOA klasera modu erregularrean etorri ez diren ikasleentzat (asistentzia %80 edo gutxiagokoa izan bada) eta UPV/EHUko araudia jarraituz azken froga egiteko eskubidea duten ikasleentzat zuzenduta dago.



B.1. Moduluko lana egin dutenak

a. Amaierako froga (idatzizkoa eta/edo ahozkoa izan daitekeena) %84-80

b. Moduluko lana %16-20



B.2. Moduluko lana egin ez dutenak

a. Amaierako froga (idatzizkoa eta/edo ahozkoa izan daitekeena)



Oharrak: Ebaluazio sistema bietan ebaluazio atal guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.





Irakasgai hau ematen den zentro ezberdinetan ikasleek deialdiari uko egiteko aukera izango du segidan aipatzen diren irizpideak jarraitu ezkero:

a. Ebaluaziorako metodoa azken froga batean oinarritzen bada, deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea eta “ez aurkeztu” bezala kalifikatuko da.

b. Edozein ebaluazioa izanda –etengabeko ebaluazio barne-, beste bi aukera daude:

i. azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gehiago balio badu, ikaslea ez bada probara aurkezten deialdiaren uko egin diola ulertuko da eta “Ez Aurkeztua" jarriko zaio.

ii. azken proba egitea zehaztu eta proba horrek irakasgaiaren kalifikazio osoaren %50 baino gutxiago balio badu ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketetarako zehaztutako garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2016-01-15)
- Ordenagailua.
- Ikusentzunezkoak.
- Testu liburuak.
- Egela plataforma

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

A.A.A.A. (2000). Haur Hezkuntza 0tik 6 urtera. Bilbo: EHU/UPV.

Aranda, A.M. (2003). Didáctica del conocimiento del medio social y cultural en educación infantil. Madrid: Síntesis Educación.

Arribas, T. (coord.) (1990). La educación infantil 0-6 años. Vol I. Descubrimiento del entorno. Barcelona: Paidobro.

Delval, J. (1994). El desarrollo humano. Madrid, Siglo XXI.

Feliu, M.; Jiménez, L. (coords.) (2015). Ciencias Sociales y Educación Infantil (3-6). Cuando despertó, el mundo estaba allí. Barcelona: Graó

García Santa María, T. (1999). Un Currículum de Ciencias Sociales para el siglo XXI. Logroño: Díada editora. Universidad de la Rioja.

Hannoun, H. (1977). El niño conquista el medio. Las actividades exploradoras en la escuela primaria. Buenos Aires: Kapelusz.

Murua, M. (2008). Gizarte eta kultur ingurunearen ezaguera. Donostia: EHU-UPV.

Rivero García, M.P. (2011). Didáctica de las Ciencias Sociales para Educación Infantil. Zaragoza: Mira.

Tonda Monllor, E. M. (2001). La Didáctica de las Ciencias Sociales en la formación del profesorado de Educación Infantil. Alicante: Publicaciones de la Universidad de Alicante.

Trepat, C.A. , eta Comes, P. (1998). El tiempo y el espacio en la didáctica de las Ciencias Sociales. Barcelona: Graó.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Avila López, R., eta Fernandez de Larrea, Y. (Eds.) (2007). Las competencias profesionales para la enseñanza-aprendizaje de las Ciencias Sociales ante el reto europeo y la globalización. Bilbao: AUPDCCSS.
Bassedas, E., Huguet, T., eta Solé, I. (2002). Aprender y enseñar en educación infantil. Barcelona: Graó.
Pages,J., Estepa, J., eta Trave, G. (2000). Modelos, contenidos y experiencias en la formación del profesorado de Ciencias Sociales. Huelva: Servicio de Publicaciones de la Universidad de Huelva.
Puig, I. d., eta Satiro, A. (2004). Jugar a pensar. Recursos para aprender a pensar en educación infantil (4-5 años). Barcelona: Octaedro-Eumo.

Aldizkariak

Aula de Innovación Educativa
Claves de la Educación Social
Cuadernos de Pedagogía
Diálogos
El Correo de la UNESCO
Formación del Profesorado
Herramientas
Iber: Didáctica de las Ciencias Sociales
Qurriculum
Pedagogía Social
Perspectivas
Revista de Educación
Tantak

Web helbideak

Asociación Universitaria de Profesorado de Didáctica de las Ciencias Sociales. http://www.didactica-ciencias-sociales.org
Revista infancia. http://www.revistainfancia.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ECHEBERRIA ARQUERO, BERTA
  • IBAÑEZ ECHEVERRIA, ALEJANDRO
  • ODRIOZOLA IRIZAR, ONINTZA

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.03 - . (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30 (1)

22-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.03 - . (1)
  • Aula 1.03 - . (2)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30 (1)

22-30

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.08 - . (1)
  • Aula 2.08 - . (2)