Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Haur Hezkuntzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Haur Hezkuntzako Gradua (Gipuzkoa) - Aurkezpena

Haur Hezkuntza nahitaezkoa ez den hezkuntza-aldia bada ere, garrantzi handia dauka pertsonen prestakuntzarako. Izan ere, 0-6 urte bitartean hasten gara gure nortasuna garatzen, baita auto-estimua, izaera, balioak eta adimen emozionala ere. Irakaslea funtsezkoa da aldi honetan, haurren erreferente esanguratsuena delako, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.

Laugarren mailan, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Haur Hezkuntzarako Tailerrak. Espezializazio horiek, batez ere, ikasle talde baten irakasle tutore gisa aritzeko gaitasuna emango dizute.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

barbara.presa@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,72 €

Gutxieneko nota

9,230 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

70 plaza

botoia-liburuxka-Hezkuntza-Filosofia-Antropologia-Fakultatea

Grado-educacion-infantil-gipuzkoa-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Prestakuntza jasoko duzu psikomotrizitate, teknologia, hezkuntza fisiko, adierazpide plastiko eta musikalerako ikasgeletan zein laborategietan nola literatura gela edo tailerrean.
  • Aukera egin ahal izango duzu, egungo hezkuntza premietara egokitutako bost aipamenen artean.
  • Praktikak egingo dituzu ikastetxe ezberdinetan eta bertan ezagutuko lan errealitatea eta egunerokotasunean parte hartuko.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, gizarte eta kultura aniztasuna errespetatzen baduzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu eta gure gizartea hobetzeko txikienetatik (0-6 urte) hasi behar dela uste baduzu, zure aukera onena Haur Hezkuntzako Gradua da.

Irudia

Irteera profesionalak

Irakaslea, Haur Hezkuntzako zikloetan, ikastetxe publiko nahiz pribatuetan.

Baita hezkuntzari lotutako beste arlo batzuetan ere: ospitaletako gelak, espetxetako gelak, gobernuz kanpoko erakundeak, museoak, ludotekak, argitaletxeak, etab.