XSLaren edukia

Garapen Psikomotorra II25909

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25909

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Landa p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

GARAPEN PSIKOMOTORRA II irakasgaia Haur Hezkuntzako Graduan ematen da, hirugarren ikasturtean, lehen eta bigarren lauhilekoetan zehar. Bertan psikomotrizitearen alderdi teoriko zein praktikoak jorratzen dira.

Landuko diren edukiak Garapen Psikomotorra I irakasgaian landutakoen jarraipena dira. Alegia, garapen psikomotorraren orientabide didaktikoak hartuko dira kontuan. Ikerketa-ekintza sistemaren barruan ekintza hezigarriaren ebaluazioa proposatzen da. Halaber, haur heziketako geletan egiten diren psikomotrizitate-saioen bideo-grabazioak aprobetxatuz, taldeko edota banakako garapen psikomotorraren behaketa-parametroak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

HELBURU HEZIGARRIAK

1.Haur Heziketako izango den irakaslea sentsibilizatu Garapen Psikomotorrak haur hezkuntzan duen garrantziaz eta beharraz.

2.Zentzu zinestesikoa garatzearen garrantzia sustatu gaitasun psikomotorren indartze aldera.

3.Izango den irakaslea metodo,estrategia eta baliabide didaktiko egokienetan trebatu.

4.Gorputzaren bidez berreskuratze sentsoriomotorra esperimentatu, haurraren adierazpena sentitu, bizi eta ulertu ahal izateko, baita haren ekintzak espazio, objektu eta pertsonengan ere.

5.Izango den irakaslea haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu.



GAITASUNAK eta APRENDIZAIEN EMAITZAK

E1. Gorputzaren bidez berreskuratze sentsomotorra eta zentzu zinestesikoa bizitu. Haurraren adierazpen psikomotorra eta beraren ekintzak espazioan, objektuetan eta pertsonengan sentitu, bizi eta oroitu ahal izatea.

E2. Praktika psikomotorraren saioko faseen eta dispositiboaren diseinuan gaitu. Haurraren heltze-ibilbidearekin bat datorren metodologia erabili ahal izatea.

E3. Haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu. Betiko dualismoa gainditu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari osotasunetik ekin.

E4. Haurraren jolasa beraren jarrera, balio eta arauen sortzaile bezala kontsideratu. Berau demokraziaren eta erantzukizunaren ikaskuntzarako hasiera izango da.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI ZERRENDA



1. GAIA: HURBILKETA ESKU-HARTZEAREN MODELOARI

Esku-hartzearen filosofia. Pedagogia zuzentzailea. Pedagogia ez zuzentzailea. Esku-hartzearen markoa.



2. GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRAREN INGURUKO ORIENTABIDE DIDAKTIKOAK

Saioaren garapena. Sarrera-errituala. Adierazpen motorraren fasea. Ipuina/istorioa. Adierazpen plastiko eta grafikoaren fasea. Irteera-errituala.



3. GAIA: HEZITZAILEAREN JARRERA-SISTEMA

Entzuteko gaitasuna. Lagun sinbolikoa. Hezitzailea, lege eta ziurtasunaren sinboloa. Gorputz-jarrera. Espazioaren okupazioa. Espazioaren antolakuntza. Produkzioen bideratzea. Hizkuntza.



4. GAIA: EKINTZA HEZIGARRIAREN EBALUAZIOA ETA AZTERKETA

Praktika Psikomotorraren ekintza-printzipioak: espaziozkoak, materialak, denborazkoak.



5. GAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRAREN BEHAKETA

Urrutiko behaketa. Behaketa elkarreragilea. Garapen Psikomotorraren parametroen azterketa: nor bere buruarekiko erlazioa. Espazioarekiko erlazioa. Denborarekiko erlazioa. Objektuekiko erlazioa. Bestearekiko erlazioa. Nagusiarekiko erlazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Saio teoriko zein praktikoak burutuko dira. Ikasleen parte hartze aktiboa ezinbesteko izango da irakasgaiaren garapenean.

Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak,

irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez eskuragarri izango ditugu egoerak hala eskatuko balu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Banakako lanak (%): 24
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • LAN MODULARRA (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Donostiako HEZKUNTZA, FILOSOFIA eta ANTROPOLOGIA fakultatean bi ebaluazio mota kontsideratzen dira: ebaluazio jarraituaren sistema eta azken ebaluazioaren sistema.



ERASMUS eta antzeko programetan parte hartzen duten ikasleek, irakaslearekin hitz egin ondoren, ebaluazio sistema egoera berezi horretara egokitu dezakete (lanen bat egin ezean, berari dagokion nota azterketakoari gehituko zaio).



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



Honakoak hartuko dira kontuan:

- Diziplinarteko lana: %16

Lan honen ebaluazioan beste irakasle batzuk ere parte hartuko dute.



- Banakako lanak %24

* Saio praktikoetan bertan landutako edukiekin erlazioa duten zeregin desberdinak burutu eta jasoko dira. Saio horietan ikaslearen parte hartzea kontuan hartuko da. Zeregin hauek eGelaren bitartez jasoko dira.

- Talde lanak %30

* Lehen lauhilekoan, kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.

* Psikomotrizitate saioetarako aproposa den ipuin bat sortu.

* Jolasen inguruko saio bat prestatu eta aurrera eraman saio praktiko batean.



- Azterketa: 30%

Kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.



OHARRA: Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditzea ezinbestekoa da.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



- Talde/bakarkako lanak %30

* Lehen lauhilekoan, kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.

* Psikomotrizitate saioetarako aproposa den ipuin bat sortu.

* Bernard Aucouturierren Praktika Psikomotorreko eredua jarraituz, saio baten prestaketa idatzia garatu. “Proiektu” bat egin.



- Azterketa: 70%

Kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.

Azken ebaluazio sisteman ere, irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditzea ezinbestekoa da.



OHARRAK:

- Lanen bat egin ezean, arrazoia edozein izanda ere, berari dagokion nota azterketakoari gehituko zaio.

- Lan guztiak egiteko argibideak eGelan topatuko dituzue zeregin desberdinetan antolatuta. Lan hauek eGelan utzi behar dira (ez da emailez lanik jasoko).



Ebaluazio jarraian parte hartu ezin dezaken ikasleak, 2016ko abenduaren 15an Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluan, Graduko Titulazio Ofizialetan Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko erabakiaren arabera ebaluatuta izango da.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.



(https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.shtml)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian agertzen diren irizpideak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gorputz Adierazpenaren gela. Psikomotrizitate-gela. eGela plataforma.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AUCOUTURIER, B. (2011). Aucouturier Metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra. EHU Argitalpen Zerbitzua.



AUCOUTURIER, B. (2004) Introducción a la Práctica Psicomotriz Aucouturier en Aula De innovación educativa, 136, 79-83.



ARNAIZ SÁNCHEZ, P., RABADÁN MARTÍNEZ, M., VIVES PEÑALVER, Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Ediciones Aljibe.



BONASTRE, M. y FUSTE, S. (2007). Psicomotricidad y vida cotidiana (0-3 años). Graó.



LE BOULCH, J. (1971). Hacia una ciencia del movimiento humano. Paidós.







Gehiago sakontzeko bibliografia

AUCOUTURIER, B.; DARRAULT, I. y EMPINET, J.L. (1985). La práctica psicomotriz. Reeducación y Terapia. Científico-Médica.

AUCOUTURIER, B. y MENDEL, G. (2004). ¿Por qué los niños y las niñas se mueven tanto? Grao.

AUCOUTURIER, B. (2012). L’enfant terrible. ¿Qué hacer con el niño difícil en la escuela? Grao.

LAPIERRE A. y AUCOUTURIER, B. (1977). Simbología del movimiento. Psicomotricidad y Educación. Editorial Científico Médica.

LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Paidós.

VAYER, P. (1974). El diálogo corporal. Científica-Médica

Aldizkariak

Entre líneas.
Hik Hasi
Psikomotrizitate koadernoak/Cuadernos de Psicomotricidad
Revista Aula Infantil
Revista española de Educación Física y deportes.
Tandem de la editorial Graó.
Revista Kronos publicada por Revista Iberoamericana de Psicomotricidad.

Web helbideak

¿Sueñan los niños con salas de psicomotricidad? http://psicojavi.blogspot.com.es/

Hik Hasi http://www.hikhasi.com/

Luzaro psikomotrizitate eskola: http://www.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/ESCUELA.htm

Escuela internacional de práctica psicomotriz: http://www.escvpsicomotricidad.com/

www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMENABAR PERURENA, BEÑAT
  • BASTARRICA VARELA, OLATZ
  • OTAEGI GARMENDIA, OIHANE

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)

31 Landa p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

12:30-14:30 (1)

10-14

08:30-10:30 (2)

16-19

08:30-10:30 (3)

28-30

08:30-10:30 (4)

12:30-14:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (5)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

10:30-12:30 (1)

16-19

12:30-14:30 (2)

28-30

12:30-14:30 (3)

12:30-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-14

12:30-14:30 (1)

16-19

08:30-10:30 (2)

28-30

08:30-10:30 (3)

12:30-14:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • GIMNASIO - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)