XSLaren edukia

Gorputz, Musika eta Plastika Adierazpenerako Baliabideen Tailerra26471

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26471

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Landa p.5481

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Haur Hezkuntzako 4. mailan kokatzen da, Haur Hezkuntzako Tailerrak izeneko Minorrean. Izenak izana ematen dio irakasgaiari eta berau Tailer baten moduan aurreikusten da. Hiru arlotan banatuta dago (Plastika, Musika eta Gorputz Adierazpena) eta arlo bakoitza bere bidea jorratuko du. Hiru arloak adierazmenarekin erlazionatzen dira.

Irakasle formakuntzarako oinarrizko edukiak Graduan zehar eman direnez, ez dira eduki teoriko gehio emango. Irakasgai honetan egingo den lana, Haur Hezkuntzako irakasle batek erabili eta egokiak diren ekintzak txertatzeko aproposak diren baliabideak erabiliko dira eta oinarrizko kontzeptuetan sakonduko da. Guztiz praktikoa izango da eta ikasleari proposatzen zaizkion dinamikak aktiboki garatuko ditu eta txosten idatzi batean oinarrizko edukiekin duen lotura landuko du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

− Ikasle bakoitzaren autonomia eta berezitasuna sustatzea lehen haurtzaroko emozioen, sentimenduen eta balioen hezkuntzarako faktore gisa.

− Irakaskuntza-lana eta jarduera profesionala berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan taldean gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.

− Ikerketatik abiatuta hezkuntzak dituen kontzepzioak aztertzea eta balioestea.

- Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan.

- Gorputz Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean ikasleak Bernard Aucouturier-en Praktika Psikomotorrean trebatzea eta gaitzea da helburu nagusia.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gorputz Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean:



1. GAIA: Praktika Psikomotorraren Saioa: Ondoz ondoko faseak. Erritualak. Adierazpen Motorraren fasea: jolas motak eta beraien deskripzioak. Ipuina. Adierazpen Plastika edo Grafikaren fasea.

2. GAIA: Praktika Psikomotorraren Saioa: Espazio eta materialaren antolaketa adinaren arabera. 0-2 etapan; 2-3 etapan eta 3-6 etapan



Musika Adierazpenerako Baliabideen Tailerra:



3 GAIA- DANTZA SORMENA. Haur Hezkuntzako ikasleentzako koreografiak: Formazio ritmikoaren elementua, erritmo musikala. Eskema erritmikoak. Mugimendu kreatiboa. Koreografia.

4 GAIA- IPUIN MUSIKALEN SORMENA. Instrumentu musikalekin sortutako doinuak: eskolako instrumentu musikalak, klasifikazioa. Ipuin musikala komunikaziorako elementu bezala.



Plastika Adierazpenerako Baliabideen Tailerra:



5 GAIA- Proiektu artistiko garaikidea: TABAKALERA zentrua. Proiektu Ikus-artistikoaren ikerketa eta esperientzia.

6 GAIA- Hezkuntza proiektu ikus-artistiko garaikidea. Haur-hezkuntzarako proposamen baten diseinua, gauzatzea eta baloraketa: haurrak unibertsitatera datoz.

MetodologiaToggle Navigation

Dinamika aktiboak ikasgaiaren metologiaren oinarria izango dira. Lanerako zenbait proposamen egingo zaizkie ikasleei, nondik norakoak adieraziko dira, baina ikaslea izango da modu autonomoan edo taldean lanaren ardura hartuko duena. Tailer lana bideratzeko, zenbait estrategia metodologiko erabiliko dira:

- Taldeko lanak

- Bakarkako lanak

- Saio teoriko magistralak

- Ekintza praktiko laburrak



Arlo bakoitzeko zehaztapenak:

- Gorputz adierazpenaren arloan haurrekin Psicomotrizitate tailer praktikoa/k burutuko da/dira, beti ere Bernard Aucouturier-en Praktika Psikomotorraren ereduari jarraituz.

- Plastika arloan, ikerketa artistikoaren oinarriak erabiliko dira gaietan sakontzeko eta hezkuntzarako proposamen berritzaileak garatzeko. Ikus-pentsamenduaren estrategia metodologiakoak hausnarketarako erabiliko dira.

- Musika arloan, klase magistrala erabiliko da zenbait kontzeptuetan sakontzeko. Klase praktikoetan, erritmo musikala eta bere estruktura haur musiketan , mugimenduak, ipuientzako giro musikalen sormena, e.a. landuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gorputz Adierazpena: notaren % 30:

Gorputz Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean ebaluazio jarraitua aurreikusten da. Horretarako ikasle bakoitzak, lau-bost laguneko taldeetan, psikomotrizitate-saio bat, prestatu, antolatu eta gidatu beharko du Fakultateko psikomotrizitate-gelan. Azken saio hau burutu ahal izateko ikasle talde bakoitzak haur talde bat gure fakultatera etortzera gonbidatuko du. Saioa bideoan grabatua izango da eta ikasle-taldeak beraren aurkezpena egingo du saioaren unerik esanguratsuenak azalduz eta Bernard Aucouturier-en teoriarekin lotuz. Ondoren, azken hausnarketa idatzia entregatuko dute.

Ikasleren batek aurreko baldintzak bete ezean garatu beharreko proba idatzia egiteko aukera izango du bakarkako lan batekin batera. Irakasgaia gainditzeko, atal guztiak gainditu behar dira.



Ebaluazio-jarraitua:

%20 tailerraren prestaketa

%30 saioa burutu

%50 hausnarketak

Azken ebaluazio sistema:

%50 tailerra bakarka burutu (lan desberdinak)

%50 froga idatzia (azterketa). Bi atalak gainditu behar dira.



Plastika: notaren % 30:

Klase praktikoa-tailerra: %80ko asistentziara iristen ez denak froga idatzia (azterketa) egin beharko du

Paperzorroa (Porfolioa): lan prozesuan egindako guztia bilduko du, bozetoak, materialeak, irakurritako testua, dokumentazioa, e.a.

Arte-lana: sortutako lan artistikoaren emaitza

Bideo Saioa: haur-taldearekin bizitako esperientzi didaktiko artistikoaren bideo muntaia

Azken balorazioa: bizitako ikasketa prozesuaren informea



Musika: notaren %30:

Ikasleek bederatzi astetan proiektu bat garatu behar dute: taldeka, ipuin musikatu bat sortu eta beraien gelakideen aurrean antzeztu: ipuin musikatuaren txosten idatziak azken notaren %10a suposatzen du eta ipuin musikatuaren bideoa eta aurkezpenak beste %10a, eta bakarkako lanak %10a.



ADIERAZMENA: notaren %10:

Hiru arloetako irakasleak elkartuko dira notaren %10 jartzeko.





Ebaluazio jarraian parte hartu ezin dezaken ikasleak, 2016ko abenduaren 15an Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluan, Graduko Titulazio Ofizialetan Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko erabakiaren arabera ebaluatuta izango da.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.



(https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/03/1701311e.shtml)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian agertzen diren irizpideak erabiliko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gorputz Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean:
PSIKOMOTRIZITATE-GELA, ORDENADOREAK, BIDEO-KAMARAK ETA BIDEOA EDITATZEKO PROGRAMAK

Musika Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean:
MUSIKA GELA, ORDENADOREAK ETA INSTRUMENTU MUSIKALAK. Instrumentarium Orff. IKUS-ENTZUNEZKOAK.

Plastika Adierazpenerako Baliabideen Tailerrean:
PLASTIKA GELA, ORDENADOREAK, BIDEO-KAMARA ETA BIDEOA EDITATZEKO PROGRAMA. PLASTIKA GELAKO MATERIALEAK

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER,Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Málaga. Ediciones Aljibe.

AUCOUTURIER, B. (2004). Los fantasmas de acción. Barcelona.Editorial : Graó.

BONASTRE, M. y FUSTE, S. (2007). Psicomotricidad y vida cotidiana (0-3 años). Ed. Graó.

FERNANDEZ RUBÍ,Marisa (1999), "Taller de Danzas y Coreografías" Editorial

CCS Madrid.

Díaz, M.; Giráldez, A. (coords.) (2007). Aportaciones teóricas y metodológicas a la educación musical. Barcelona: Graó

ARMIJO CAMPOS; Almudena: "Juegos, Cuentos y canciones para enseñar música"

Editec. Madrid.

Udako Euskal Unibertsitatea (1979),"kantutik Jolasera" , Bilbao

RASPO,E; CAPURRO,D;CASTRO,C;ZIMBALDO,A;LUTZOW

,J;:"Canciones,Juegos,Actividades con corcheas" Ediciones Novedades

Educativas.Argentina

ESCUDERO GARCÍA,P: "Cuentos Musicales" Ed.Real Musical.Madrid

BADIA, M-(2003): Figuras, formas, colores: propuestas para trabajar la esducación plástica y visual. Barcelona: Ed. Laboratorio Educativo Graò

Bachmann M. L.: (1984). La Rítmica Jaques – Dalcroze. Ed. Pirámide. Madrid

KOHL, M.A.(2005): Arte infantil. Actividades de Expresión plástica para 3-6 años. Madrid: Narcea

García, M. Elena., Plevin, Marcia. Macagno, Patrizia. (2006): Movimiento creativo e danza. Metodo Garcia – Plevin. Piccola biblioteca delle arti. Gremese Editore. Llongueres, J.: (2003) El ritmo: en la educación y formación general de la infancia. Dinsit Publicaciones Musicals Pascual Mejía, P. (2006). Didáctica de la música. Educación infantil. Madrid. Pearson Prentice Hall.

VITTA, M.(2003): El sistema de las imágenes. estética de las representaciones cotidianas. Barcelona: Paidós

Gehiago sakontzeko bibliografia

Plastika:
Barbe-Gall, F. (2009) Nola hitz egin arteaz umeei. Donostia: Nerea argitaletxea
Hernández, F. (2007) Espigador@s de la cultura visual. Otra narrativa para la educación de las artes visuales. Barcelona: Octaedro
Gorputz Adierazpena:
AUCOUTURIER, B (2012). L’enfant terrible. ¿Qué hacer con el niño difícil en la escuela? Barcelona. Grao
LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Buenos Aires: Paidós.
LAPIERRE A. y AUCOUTURIER, B. (1977). Simbología del movimiento. Psicomotricidad y Educación. Barcelona, Editorial Científico Médica
Musika:
Bachmann M. L.: (1993) Dalcroze today. Oxford University Press Dakcroze, E.(1965): Jaques; "El ritmo, la música y la educación". Edición Foetisch, Suiza. Hemsy de Gainza, V. (2005). Pedagogía musical. Dos décadas de pensamiento y acción educativa. Buenos Aires. Lumen Humanitas. Campbell, L, P.S.; Scott-Kassner, C. (1995). Music in Childhood: from Preschool through the Elementary Grades. New York. Schirmer Books.
Riaño, M.E.; Díaz, M. (coord.). (2010).Fundamentos musicales y didácticos en educación infantil. Cantabria. Universidad de Cantabria.

Aldizkariak

Psikomotrizite-koadernoak
Entre Líneas
Revista de Arteleku. ZEHAR-La escuela abierta/Eskola irekia (2007) nº 60-61
Boletín de investigación educativo-musical del CIEM (Centro de Investigación en Educación Musical). Eufonía: Didáctica de la música. Léeme. Revista electrónica de educación musical. Música y Educación.

Web helbideak

Gorputz Adierazpena:
¿Sueñan los niños con salas de psicomotricidad? http://psicojavi.blogspot.com.es/
Hik Hasi http://www.hikhasi.com/
Luzaro psikomotrizitate eskola: http://www.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/ESCUELA.htm
Escuela internacional de práctica psicomotriz: http://www.escvpsicomotricidad.com/
www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm
Musika:
Cuentos infantiles en euskera: http://www.youtube.com/watch?v=JHaRR6nUrH0 Cuentos videos: http://www.youtube.com/watch?v=Sg8OxXaXl2Q Cuento musical en vivo: http://www.youtube.com/watch?v=1ks5Bja1oJM&feature=related http://saberdecirhakunamatata.blogspot.com.es/2008/11/pautas-para-contar-un-cuento.html
Plastika:
INSEA (The International Society for Education Through Art) http://www.insea.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IBARRETXE TXAKARTEGI, GOTZON
  • MIRANDA BERASATEGI, OLAIA
  • SISTIAGA LOPETEGUI, JUAN JOSE

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:30-10:00 (1)

1-3

10:30-12:30 (2)

20-20

08:30-10:30 (3)

20-22

08:30-10:30 (4)

10:30-12:30 (5)

21-25

08:30-10:00 (6)

26-26

08:30-10:30 (7)

08:30-10:30 (8)

27-27

08:30-10:00 (9)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • Aula 2.03 - . (2)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • Aula 2.05 - . (5)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)
  • Aula 2.03 - . (7)
  • Aula 2.03 - . (8)
  • 1.5. GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (9)

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-9

12:30-14:30 (1)

20-22

08:30-10:30 (2)

20-27

10:30-12:30 (3)

23-26

08:30-10:30 (4)

23-27

10:30-12:30 (5)

27-27

08:30-10:30 (6)

08:30-10:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (5)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (7)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-8

12:30-14:30 (1)

20-27

12:30-14:30 (2)

12:30-14:30 (3)

23-26

10:30-12:30 (4)

27-27

10:30-12:30 (5)

12:30-14:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (5)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)

31 Landa p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-8

10:30-12:30 (1)

20-27

08:30-10:30 (2)

12:30-14:30 (3)

23-26

12:30-14:30 (4)

27-27

12:30-14:30 (5)

08:30-10:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (3)
  • PLASTIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (4)
  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (5)
  • MUSIKA GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (6)